Boluntariotzako Euskal Kontseilua

Aurkibidea

Sorrera

Gizarteari eta bere erakundeei elkartasun-politiken berri emateko asmoz, Boluntariotzako Euskal Kontseilua sortu da, boluntario-gaien inguruan biltzeko, aholkuak emateko eta kontsulta egiteko organo gisa sortu ere. Kontseilu hori gizarte-ongizate arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita egongo da.

Funtzioak

Hona Boluntariotzako Euskal Kontseiluaren funtzioak:

  1. Arau orokorrak emateko aurreproiektuak edo proiektuak egiterakoan, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak ezinbestean egin beharko du horiei buruzko txostena, baldin eta arau horiek zuzenean boluntariotzari badagozkio. Txostena, boluntarioek eskatu eta hamabost eguneko epean bihali beharko da.
  2. Boluntario-gaien oinarrizko beharrak zeintzuk diren antzeman eta aztertu.
  3. Euskal administrazio publikoei aholkua eman eta proposamenak zein egitasmoak aurkeztu, borondatezko lana egiten den esparru ezberdinei buruz, eta, horrekin batera, boluntariotza programak diruz laguntzerakoan lehentasuna emango luketen irizpideak proposatu. 
  4. Euskal administrazio publikoei boluntario-gaiak sustatzeko neurriak aztertzeko eta zuzentzeko proposamenak egin.
  5. Jakinaren gainean egon euskal administrazio publikoek boluntario-gaien programen gainean egindako jarraipenaz eta ebaluazioaz, bai eta emandako diru-laguntzez ere. 
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko boluntario-gaien egoeraren berri eman urtero, txosten baten bitartez.
  7. Elkartasunarekin zerikusia duten parte-hartze organoetan gizarte-erabileak egotea bultzatu. 
  8. Gobernuari Kontseiluaren funtzionamendu-araudia proposatu. 
  9. Ekintzen urteroko txostena onartu.

Osaera

  1. Hona Boluntario Gaien Euskal Kontseiluaren kideak: 
    • Lehendakaria: Kontseilua Eusko Jaurlaritzako sail bati atxikita egongo denez, sail horretako sailburua bera edo horrek eskuordetutako pertsona.
    • Lehendakariordea: boluntariotzako erakundeen artean aukeratutako bat. Lehendakariaren hainbat eginkizun beteko ditu, araudiz ezarrita daudenak, hain zuzen ere. 
    • Bokalak:
      • Eusko Jaurlaritzako sei ordezkari, sailburuorde mailakoak, gizarte ongizate, ingurumen, babes zibil, kanpo ekintza, kultura, hezkuntza, kirol eta osasun arloak eskumenak dituzten sailek izendatuak. 
      • Foru aldundietako hiru ordezkari, aldundiek berek izendatuak. 
      • Udaletako hiru ordezkari, ordezkaritza handiena duen euskal udal elkarteak izendatuak. 
      • Erakundeetako hamahiru ordezkari, Boluntario Gaien Erakundeen Errolda Orokorrean izena emandako erakundeen artetik aukeratuak, hain zuzen ere erakunderik txikienetako ordezkariak ere bokal izan ahal izateko moduko partaidetza-sistema batez aukeratuak. Ordezkari horiek guztiak edo horietako batzuk izendatu gabe egonez gero, kontseiluko lehendakariak izendatuko ditu.
    • Idazkaria: lehendakariak izendatuko du kontseiluko kideen artean. 
  2. Kontseilukideak hiru urterako aukeratuko dira, duten ordezkaritzaren arabera, nahiz eta aldi hori beste horrenbeste luzatu ahal izango den. Izendatu zituen organoak kendu ere egin ditzake kontseilutik, dagokien aldia bete baino lehen.
  3. Boluntariotzako Euskal Kontseiluara jotzeko eskubidea izango dute, halaberean, tratatzen den gaian adituan direnak, gaina informatzeko edo aholkua jasotzeko soilik.

Eraketa

Aurreikusita dago Boluntariotzako Euskal Kontseilua 2001eko laugarren hiruhilekoan formalki eratzea. Gaur egun, kontseilua osatuko duten ordezkarien bokalak hautatzen ari dira:

  1. Erakundeen bokalak: apirilean gutunak bidali zitzaizkien foru diputazioei, EUDELi eta lehen aipatutako gaiez arduratzen diren Eusko Jaurlaritzako sailei. Gobernu berria osatzearen zain dago.
  2. Gizartearen bokalak: aurtengo ekainaren 14an, Boluntariotzako Euskal Kontseiluan bokal gisa ordezkariak izango dituzten erakundeak hautatzeko bilera egin zen. Hona hemen aukeratutako organizazioak:
    1. BASCONIA FUNDAZIOA. ARABA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 2 
    2. ASPANOVAS. BIZKAIA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 57 
    3. BIZKAIKO ELIKAGAI-BANKUA. BIZKAIA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 71 
    4. CEAR (ERREFUXIATURI LAGUNTZEKO BATZORDEA). BIZKAIA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 95 
    5. EDEX, BALIABIDEEN ZENTROA. BIZKAIA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 24 
    6. BOSKO T./SALESTARRAK/HIRUGARREN MUNDUKO GAZTEAK. BIZKAIA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 648 (+) 
    7. EDE FUNDAZIOA. BIZKAIA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 84 
    8. GORABIDE FUNDAZIO BABESLEA. BIZKAIA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 39 
    9. SEDEVI. GIPUZKOA ELKARTEA. BOLUNTARIO-KOPURUA: 10 
    10. GURUTZE GORRIA. EUSKADI. BOLUNTARIO-KOPURUA: 8245 (*) 
    11. EUSKADIKO ADSIS. BOLUNTARIO-KOPURUA: 178 (*) 
    12. EUSKADIKO SECOT. EUSKADI. BOLUNTARIO-KOPURUA: 61 (*) 
    13. MINBIZIARI AURRE EGITEN LAGUNTZEKO ELKARTEA. EUSKADI. BOLUNTARIO-KOPURUA: 122 (*)

(+) Hiru erakundeen boluntario guztiak.
(*) Ordezkaritza guztietan, guztira, dituzten boluntarioak.
Oharra: Bokuntariotzako Erakundeen Errolda Nagusian izena ematean erakundeek beraiek emandako datuetatik atera da informazio hau.

inicio de página inicio de página