Boluntariotzari buruzko oinarrizko Kontzeptuak

Aurkibidea

  1. Zer da boluntariotza?
  2. Zer ez da boluntariotza? 
  3. Interes orokorreko jarduerak
  4. Jarduera-printzipioak
  5. Boluntariotzaren organizazioak

1. Zer da BOLUNTARIOTZA?

Pertsona fisikoek aurrera eramaten dituzten interes orokorreko ekimenen multzoa da boluntariotza, ekimen horiek honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Norberaren probetxurako ezer lortzeko asmorik gabekoak izatea eta elkartasunak bultzatuak izatea.
  2. Borondatezkoak eta askatasun osoz eginak izatea; arrazoia lan-, funtzionariotza-, edo merkataritza-harremana ez izatea, ez eta obligazio pertsonala edo betebehar juridikoa ere.
  3. Irabazi-asmorik ez duten erakundeen bidez eta programa edo egitasmo zehatzei jarraiki eginak izatea.
  4. Ordainsaririk gabeak izatea.
  5. Ordaindutako zerbitzu profesionalak inolaz ere ez ordezkatzea.

2. Zer ez da BOLUNTARIOTZA?

  1. Erakundeetatik kanpo une jakin batean edo noizean behin familia-kontuengatik, adiskidetasunagatik, on egiteagatik edo auzoko bizikidetasun onak bultzatuta egindako borondatezko ekintzak.
  2. Ordezko zerbitzu sozial gisa egindakoa ere ez da inola ere borondatezko ekintzatzat joko.

3. Interes orokorreko ekimenak

Gizartearen edo pertsonaren onerako konpromisoa dutenak, lan egiteko esparrua edozein izanda ere: gizartea, komunitatea, hiria, kultura, garapena, ingurumenaren babesa edo antzekoa. 

4. Jarduera-printzipioak

Zenbait esparrutako boluntariotzako ekimenek balore hauek izango dituzte oinarrian: elkartasuna, partaidetza, doakotasuna, autonomia aginte publikoen aurrean, bereizkeriarik eza, aniztasuna, integrazioa, prebentzioa, gizartearen sentsibilizazioa eta, oro har, gizarte demokratiko, moderno eta parte-hartzaile, zuzen eta berdintasunezko batean elkarbizitza erratzen duten baloreak.

5. Boluntarioen erakundeak

Zenbait esparrutako boluntariotzako ekimenek balore hauek izango dituzte oinarrian: elkartasuna, partaidetza, doakotasuna, autonomia aginte publikoen aurrean, bereizkeriarik eza, aniztasuna, integrazioa, prebentzioa, gizartearen sentsibilizazioa eta, oro har, gizarte demokratiko, moderno eta parte-hartzaile, zuzen eta berdintasunezko batean elkarbizitza erratzen duten baloreak

inicio de página inicio de página