Eusko Jaurlaritzaren eskumenak boluntariotza-gaietan

Boluntariotzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak honako eginkizun hauek beteko ditu gizarte-ongizatearen arloan eskumenak dituen sailaren bidez:

  1. Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra kudeatu eta antolatu. 
  2. Boluntariotzaren baliabideei buruzko katalogo bat egin, bertan Autonomia Erkidegoan garatzen diren programen edukia agertuko delarik.
  3. Lehendik dauden fondoak kordinatuko dituzten boluntariotzari buruzko agiri-fondoa eta datu-basea sortu. 
  4. Boluntariotzako egitasmo jakin bati ekin dioten erakundeei behar eta eskatzen dituzten aholkuak eta laguntza eman.

Boluntariotza bultzatzeko neurri orokorrak

Boluntarioen lana erraztu eta sustatzeko asmotan, euskal administrazio publikoek, besteak beste, honako ekimen hauek bultzatuko dituzte, euren aurrekontu-baliabideek ahalbidetzen dieten neurrian:

  1. Boluntarioek dituzten erakunde ezberdinen baliabide eta bitartekoak bateratu, batez ere heziketari eta informazioa biltzeari dagokienez. 
  2. Boluntariotza antolatua oro har sustatzeko bitartekoak jarri, laguntzako boluntariotzaren aurrean boluntariotza eraldatzaileari lehentasuna emanez, sustatzeko bitartekoak jarri. Modu berezian sustatuko dira lurralde eta udal batera mugatu gabe erakundeen arteko elkarlaguntza bultzatzen duten ekimenak, sektore eta esparru bakarrean jarduteko ez direnak. 
  3. Diru-laguntza programetarako deialdiak egin eta hitzarmenak sinatu, hartara administrazio publikoen errolda nahiz erregistroetan sartutako erakundeak iraunarazteko eta horien heziketa eta ekimenak bultzatzeko. 
  4. Boluntariotzari buruzko ikerketak, azterketak eta argitalpenak egin.
  5. Erakundeei informazioa, dokumentazioa, aholkuak eta laguntza teknikoa eman.
  6. Boluntariotzari buruzko informazio-kanpainak antolatu eta boluntariotzaren baloreak zabaldu.
  7. Borondatezko lana publikoki eskertzeko ohorezko neurriak ezarri.
  8. Komunikabideetan boluntarioaren mezua agertuko dela bermatu, bai eta boluntarioaren lana oro har publikoki ezagutzera emango dela ere. 
  9. Autonomia Erkidegoko erakundeak Autonomia Erkidegoaz kanpoko lurralde-eremua duten beste erakunde batzuekin harremanetan jarri.
  10. Lanaldia murrizteko edo egokitzeko neurriak jarri, borondatezko lana egin ahal izateko.
  11. Borondatezko lana errazteko, lege-, lan- eta zerbitzu-esparru egokiak bultzatu.

inicio de página inicio de página