Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra
Aurkibidea
Helburua eta jarduera-eremua
Hasierako eta oinarrizko helburua da, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbat Boluntariotzako Erakunde dauden eta zer osaketa duten jakinaraztea, horren ondoren, Boluntariotzako Euskal Kontseilu sortu eta garatzeko eta Eusko Jaurlaritzak gai horren gainean dituen gainerako eskumenak gauzatzeko, alegia:
- Boluntariotzako baliabideen katalogo publiko bat egitea.
- Boluntariotzari buruzko agiri-funts eta datu-base bat sortzea, badauden foroak koordinatuko dituena.
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean, boluntariotzako erakundeak deitutakoak hau da: 17/1998 Legeko 8.2. artikuluaren arabera, kide gehienak boluntarioak dituztelarik, egiten dituzten programa edo egitasmo gehienak batik bat boluntarioen bidez egiten dituzten erakundeak sartuko dira, eta, horiez gain, boluntariotzakotzat hartzen ez badira ere, euren jardueren artean boluntarioek parte hartutako egitasmoak dituzten erakundeak. Erakunde horiek behar bezala erregistratuta egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen, fundazioen edo kirol-elkarteen erregistroetan, edo, euren eraketa eta egoitza edo helbide soziala dela eta, hala balegokie, antzeko erregistroetan izena emanda agertuko dira.
Izena eman dezaketen erakundeak
Kasu guztietan, erakundeen forma juridikoa albo batera utzirik, honakoak bete beharko dituzte:
- Legearen arabera osatuak izatea.
- Berezko nortasun juridikoa izatea.
- Irabazi-asmorik ez izatea.
- Boluntarioei buruzko Legeko ¾ekainaren 25eko 7/1998¾ 3. artikuluan definitutako interes orokorreko ekintzen barruan programak edo egitasmoak egitea.
- EAEko elkarteen, fundazioen edo kirol-elkarteen erregistroetan behar bezala izena emanda egotea, edo ¾hala balegokie, euren eraketa eta egoitza edo helbide sozialagatik¾ antzeko erregistroetan, estatu zein autonomia mailakoetan, izena emanda agertzea.
Edukia eta beharrezko agiriak
Edukia:
- Erakundearen izena.
- IFZ.
- Bere izaera juridikoari dagokion erregistroan emandako inskripzio-zenbakia.
- EAEn duen egoitzaren edo delegazioaren helbide soziala.
- Erakundearen helburuak eta egiten dituen interes orokorreko ekintzak.
- Jarduera-eremua.
- Helburu diren biztanleen ezaugarriak.
- Jarduteko lurralde-eremua.
- Ordezkari legala eta boluntarioen arduraduna.
- Erakundearen giza baliabideak.
- Balego, herri onurakoa izatearen aldarrikapena, elkarteen kasuan.
- Boluntarioek egindako programak eta jarduerak.
Beharrezko agiriak:
- Erakundearen izaera juridikoaren arabera, kasuan kasuko erregistroak emandako ziurtagiria, erregistroan izena eman duela frogatzen duena.
- Hala balegokio, Erakundearen barneako boluntariotzaren estatutuaren kopia; bertan gutxienez honakook ezarriko dira: erakundean onartua izateko eta onartua ez izateko irizpideak zein boluntarioen eskubide eta betebeharrak.
- Sinatu beharreko aseguru-polizaren kopia. Hala, 8. artikuluko 4. idatz-zatiaren e) letran ezarritakoaren arabera, horren bidez, boluntarioek bere lana egiterakoan bitartekoren bati kalterik eginez gero, kalteak aseguruak ordainduko lituzkeela bermatuko dira. Kopia horrekin batera, ekitaldian indarrean degoen aseguruaren prima ordaindu dela egiaztatzen duen jatorrizko erreziboa, baita polizaren aseguratuen zerrenda ere. Helburu horretarako sinatutako erantzukizun zibiliko polizak gutxienez 50 milioi pezetako kapital aseguratua hartuko du.
- Erakundearen eraketa-estatutuen kopia; estatutuek behar bezala legeztaturik egon beharko dute.
- Izena emateko eredu estandarra, irailaren 1eko 169/2000 Dekretuko I. eranskin gisa, behar bezala beteta, eransten dena.
Aseguru-poliza
Boluntarioen 17/1998 Legeko 6. artikuluan, boluntarioaren eskubideak jasotzen dituenean, boluntario gisa lan egitean bitartekoren bati kalterik egin baliezaioke ere, boluntarioaren eskubidea aseguratuta egotea dela ezartzen da; baita asegurua araudian ezarritako baldintzetan eta araudiak ezarritako kapitalaren bidez egingo dela ere.
Era berean, 8. artikuluan, erakundeek boluntarioei aseguru-poliza sinatu behar dietela ezartzen da.
Hala, polizak boluntarioek egindako lanetan gertatutako istripuen ondoriozko osasun-laguntza, heriotza edo ezintasunagatiko estaldura bermatu behar die boluntarioei, baita beste pertsona batzuei eragin diezaizkieten kalte eta ordainak ere.
Helburu horretarako sinatutako erantzukizun zibileko polizak 50 milioi pezetako kapital aseguratua (300.506,05 euro) hartuko du, gutxienez.
Erroldan jasotako erakundeen zerrenda
ARABA
- GIZARTE EKIMENEKO ZERBITZUEN ELKARTEA (ADSIS-HAZIA) Araba
- ITXAROPENAREN ETA ADISKIDETASUNAREN ARABAKO TELEFONOAREN ELKARTEA
- ARABAKO GURUTZE GORRIA
- BASKONIA FUNDAZIOA
- LANKIDETZA TEKNIKORAKO ESPAINIAKO SENIORRAK- ARABAKO SECOT
BIZKAIA
- ALDARTE - GAY ETA LESBIANEI KONTU EGITEKO GUNEA
- ANAIDIA, EUSKADIKO FRANTZISKOTARRAK
- AGIANTZA ELKARTEA
- "SUTONDOAN", DERIOKO ETXEKO ANDREEN ETA KONTSUMITZAILEEN ELKARTEA
- BIZITEGI ELKARTEA
- MEATZARITZAKO MUSEOA KULTURA ELKARTEA
- GIZARTE EKIMENEKO ZERBITZUEN ELKARTEA (ADSIS-HAZIA) BIZKAIA
- MINBIZIAREN AURKAKO ESPAINIAKO ELKARTEA (BIZKAIKO PROBINTZIA BILTZARRA)
- GAZTE-LEKU ELKARTEA
- IZANGAI ELKARTEA
- MANUELA EGUIGUREN GIZARTE ETA KULTURA ELKARTEA
- LARINGEZTOMIZATUEN ETA AHOTS-ELBARRIEN BIZKAIKO ELKARTEA
- ASPANOVAS
- ASPREMAR
- BIZKAIKO JAKI-BANKUA
- BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA S.K OOP
- GEREZI ARTE KOLEKTIBOA
- EUSKADIN ERREFUXIATUTA DAGOENARI LAGUNTZEKO BATZORDEA. CEAR
- BIZKAIKO GURUTZE GORRIA
- EDEX, BALIABIDEEN ZENTROA
- EUSKAL AID-GIZA EKINTZA PROGRAMA
- EUSKADIKO "BOSKO TALDEA" FEDERAZIOA
- BIZKAIKO EZINDU FISIKOEN FEDERAZIO KOORDINATZAILEA
- ALKOHOLIKOEN EUSKADIKO FEDERAZIOA
- ADSIS FUNDAZIOA
- EDE FUNDAZIOA
- INTERMON OXFAM FUNDAZIOA
- GORABIDE BABES-FUNDAZIOA
- HIRUGARREN MUNDUKO GAZTEAK
- URREZKO GURUTZEA. BIRGAITUTAKO ALKOHOLIKOEN ELKARTEA
- SALESTARRAK, SAN FRANTZISKO JABIER IKUSKARITZA
- LANKIDETZA TEKNIKOKO ESPAINIAKO SENIORRAK - BIZKAIKO SECOT
GIPUZKOA
- ADEMGI-GIPUZKOAKO ESKLEROSI ANIZKOITZAREN ELKARTEA
- AGUIFES
- "SEDEVI" ELKARTEA
- GIZARTE EKIMENEKO ZERBITZUEN ELKARTEA (ADSIS-HAZIA) Gipuzkoa
- MINBIZIAREN AURKAKO ESPAINIAKO ELKARTEA (GIPUZKOAKO PROBINTZIA BILTZARRA)
- ROKPA EUSKADI GIZALDEKO ELKARTE MEDIKOA
- BEROA: HARRERA-FAMILIEN ELKARTEA
- EAE-KO EZINDU FISIKOEN KOORDINAKUNDEAREN KONFEDERAZIOA
- GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA
- EZINDU FISIKOEN GIPUZKOAKO FEDERAZIO KOORDINATZAILEA
- INTERED FUNDAZIOA
- GAUTENA
- GEHITU - EUSKAL HERRIKO GAY ETA LESBIANEN ELKARTEA
- HEZKIDE ESKOLA
- LANKIDETZA TEKNIKORAKO ESPAINIAKO SENIORRAK -GIPUZKOAKO SECOT
Noiz gaurkotu zen azkenengoz?: 2001eko ekainaren 4an
Inskripzioaren ondorio juridikoak
Boluntariotzako erankundeek aukerakoa dute inskribatzea, eta, eginez gero, Boluntariotzako Euskal Kontseiluan, topo egiteko eta parte hartzeko organoa denean, ordezkaturik egoteko aukera izango dute, era berean, administrazio publikoek beren eskumenen arloan hartzen dituzten sustapen-laguntzak eta diru-laguntzetako programak eskuratzea izango dute.
inicio de página