Liburu Gomendatuak
- "La Edad de la vida"
- Zenbait egile.
- Argitaletxea: Matía. Erein
- Iruzkina: liburu horretan zahartzaro osasuntsu eta eraginkorraren inguruko hainbat alderdi jorratzen dira. Horregatik, adinekoei zuzentzen zaie, baita zahartze-prozesuan interesatuak egon daitezkeen guztiei ere.
- "Geriatría Clínica" (4. argitalpena.)
- Egileak: Robert L. Kane, Joseph G. Ouslander & Itamar B. Abrass.
- Argitaletxea: McGraw-Hill
- Iruzkina: geriatria arloko osasun-profesionalen oheburuko liburua. Gaiak zehatz eta argi adierazten ditu, arazoei begira antolatutako metodologia bat erabiliz. Testu horrek oso alderdi interesgarriak jorratzen ditu, hala nola: zahartze-prozesuaren inplikazio klinikoak, ebaluazioa, eta gaixo geriatrikoaren tratamendua.
- "Intervención psicosocial en gerontología: manual práctico"
- Egileak: J. Javier Yanguas, F. Javier Leturia, Miguel Leturia & Alberto Uriarte.
- Argitaletxea: Cáritas Española.
- Iruzkina: esku liburu horrek gerontologia-arloko esku hartze psikologiko eta sozialen alderdi nagusiak jasotzen ditu. Bere edukia oso praktikoa da, eta material didaktiko oinarrizkoa da (hobeto esanda, ezinbestekoa) profesional, senide eta boluntarioentzat, postulatu teorikoez gain, esku hartzea kontzeptualizatzeko modua aberasten duten lan tresnak ere eskaintzen dizkielako.
inicio de página