Kide ugarien familien gidaren kontsulta
Gida honetan identifikatzen diren familia ugariei eskainitako zerbitzuak ematen ez badira, erantzule zuzenak kanpainan parte hartzen duten entitate, establezimendu eta erakundeak izango dira.
Horretaz gain, familia ugariek NANa eta Eusko Jaurlaritzak emandako familia ugariaren txartela erakusteko konpromisoa hartu dute.
Era berean, honako Gidak jasotzen dituen abantaila-tipoa, kopurua edo baldintzak aldatu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratze Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio Gidaren hurrengo edizioan eta Web horrian aldatu ahal izateko.
Honako Gidan iragartzen diren deskontuak, produktu edo zerbitzuen ohizko prezioaren gainean eginak dira eta ezingo dira bestelako eskaintza, beherapen, promozio eta abarrekin batera hartu, entitate laguntzaileak kontrakoa adierazten ez badu behintzat.
Familia Ugarien Txartela baliagarri izango den establezimenduek eta entitateek honako oharra agerian izango dute:DESKONTU BEREZIA FAMILIA UGARIENTZAT
Kide ugarien familien gidaren kontsulta