GURASO-ESKOLA 8. SAIOA |
||||||||||||||||||||||||
| GAIA: OSASUN MENTALA: ESTRESA, DISTRESA | ||||||||||||||||||||||||
HELBURUAK: |
||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| METODOLOGIA: | ||||||||||||||||||||||||
(Denbora : 15) (Denbora : 15) (Denbora : 45) (Denbora : 15) |
||||||||||||||||||||||||
| Bibliografia: | ||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
OSASUN MENTALA: ESTRESA, DISTRESA |
||||||||||||||||||||||||
Osasun mentala oso kontzeptu erlatiboa da, kultura batetik bestera desberdintasun handiak izan ditzakeena. Oraingoan oreka-egoerak, hots, itzulgarriak aztertuko ditugu; besteen arabera, denok dugu alde osasuntsu bat eta hain osasuntsua ez den beste bat. Widwer-ek adimenez osasuntsuak direnen ezaugarri bereizgarriak ematen ditu:
Ezaugarri hauek komunak dira helduengan eta haurrengan baina intentsitatea desberdina da. Pentsamendu positiboen garrantzia, nahi dena lortzeko (itxaropenarekin baina herstura edo antsietaterik gabe) adimenaren eta gorputzaren parte-hartze integralean datza. Ez dago gauza magiko batean pentsatu beharrik. Gaur egun adierazten denez, erlazio bat dago nerbio-sistemaren, hormona-sistemaren eta inmunologia-sistemaren artean. Adibidez, estres akutuko egoera batean sistema horiek ahuldu egiten dira eta minbizia duen pertsona baten kasuan berriz, hartzen duen jarrera pertsonalaren arabera eboluzioa desberdina izan daiteke; jarrera itxaropentsu batekin egoerak hobera egin dezake eta jarrera katastrofista batekin aldiz, txarrera. Estresa inguruneko exijentzia bati aurre egiteko pentsamenduak, emozioak eta gorputz-erreakzioak egokiro elkartzen dituen erreakzioa da. Distresak berriz, angustia-emozioak sortzen ditu, neurriz gaineko asaldura fisiologikoa eragiten du eta ondorio negatiboak ekar ditzake. Egoera problematikoa |
||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
Nerabezaroan estres-egoera batzuk antsietatearekin batera ager daitezke eta nerabeak modu agresibo, apatiko edo pasiboago batean joka dezake. Egoera hauek garapen-prozesuaren desorekak izan daitezke eta pixkanaka desagertzen dira. Batzuk "identitate-krisia" adibidez arrunt samarrak dira. Egoera hauek eragin handia dute familian, eta alderantziz. Izan ere, gurasoen eta beste senide batzuen problematikek eragin handia dute nortasuna garatzen ari diren nerabeengan. Giza nortasuna hiru elementuk osatzen dute: - pentsamenduek - sentimenduek - portaerek |
||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
Portaera bat ulertzeko edo elementu horietako edozein aldatzeko garaian hiruak hartu behar dira kontuan. Sentimendu positiboagoak esperimentatzeko ("hobeto sentitzeko") beharrezkoa da errealitateari egokituta pentsatzea eta kalte egiten duten ideia irrazionalak (ariketakoak bezalakoak) baztertzea. Hori guztia ez da lehen aldian lortzen, baliteke hainbat saio egin behar izatea. Nolanahi ere, kalte egiten duenaren kontra jarduteak norberaren garapen pertsonala lortzea ahalbidetzen du. |
||||||||||||||||||||||||
I. ERANSKINA: Ellis-en ideia irrazionalak. Bete beharreko fitxa. 1. IDEIA IRRAZIONALA |
||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| 2. IDEIA IRRAZIONALA | ||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| 3. IDEIA IRRAZIONALA | ||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| 4. IDEIA IRRAZIONALA | ||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| 5. IDEIA IRRAZIONALA | ||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| 9. IDEIA IRRAZIONALA | ||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| 10. IDEIA IRRAZIONALA | ||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| 11. IDEIA IRRAZIONALA | ||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||
| I. ERANSKINA: Ellis-en ideia irrazionalak. Ondorioak eta alternatibak. | ||||||||||||||||||||||||
1- "Zoriontsu izateko beharrezkoa da mundu guztiarentzat gogoko izatea" Ondorioak: bizitza hipotekatzen da, norberaren sentimenduen eta ongizatearen kontrola besteen esku uzten baita. Alternatiba: atsegina izango litzateke baina ezinezkoa da; onena nor bere buruarekin leial izatea da 2- "Balio handikoak garela sentitu nahi badugu denetik ulertu behar dugu eta edonon erantzuteko gai garela erakutsi behar dugu beti." Ondorioak: gutxiagotasun-sentimendua, harrotasunez konpentsatzen dena. Alternatiba: gizaki mugatua baina balio handikoa naiz. 3- "Pertsona batzuk gaiztoak eta doilorrak dira eta zigorra eta gizartearen gaitzespena merezi dute" Ondorioak: gogoko ez ditudanek besteen gorrotoa ere merezi dute. Alternatiba: batzuetan huts egiten dut erabaki bat hartzean baina hurrengo aldian beste bat hartzen saiatzen naiz. 4- "Izugarria da gauzak nahi bezala ez joatea" Ondorioak: frustrazio-sentimendua funtsik gabeko ameskerien ondorioz. Alternatiba: errealitateko zein alderdi alda ditzakedan ikustea edo egoera lasaitasunez onartzea, ahal dudanaz gozatuz eta oinazea edo ondoeza minimizatuz 5- "Zorigaitzak norberaz kanpoko kausek eragiten dituzte eta saihestezinak dira, dena idatzita baitago" Ondorioak: esaera fatalistak dira, pertsona bat porrotera eramaten dutenak. Alternatiba: ideiak kontrola ditzakegu gogo-aldarteak kontrolatzeko eta angustia- eta haserre-egoerak saihesteko (intentsitatea erregulatuz). 6- "Zoritxarren bat gertatzeko posibilitaterik txikiena ere baldin badago, beti kezkatuta eta gertatzen denerako prest egon behar dugu." Ondorioak: oraingo pozez eta plazerrez gozatzea eragozten duen pentsamendu paralizatzailea izatea, beti saminduta egotea. Alternatiba: zuhurra izatea eta konponbidea aldez aurretik ematea gertaera jakin batzuen ondorio txarrak saihesteko edo arintzeko 7- "Hobe da ihes antzean ibiltzea norberaren erantzukizunei aurre egitea baino" Ondorioak: porrotari diodan beldurragatik ez dut inbertitzen, ez dut ikasten, ez dut arriskatzen. Alternatiba: bizitzaren erronkak onartzeko, nire akatsak neure gain hartzeko eta arrakasta jasotzeko adorea badut. 8- "Denok behar dugu konfiantza osoa emango digun pertsona indartsuago baten euskarria" Ondorioak: erantzukizuna bestearen esku uzten da eta pixkanaka borondatea galtzen da. Alternatiba: huts egin dezakedan gizakia naiz eta beste iritzi batzuk bila ditzaket nire irizpide pertsonala oso fidagarria ez denean, baina erabakitzen dudanaren erantzukizuna neure gain hartuko dut. 9- "Iraganean gertatutakoak betiko markatzen gaitu eta, gainera, gure egungo eta etorkizuneko jarrera definitzen duen elementu nagusia da." Ondorioak: seme-alabei edozein
trauma-esperientzia saihestu nahi dieten gurasoak Alternatiba: orain lan eginez etorkizuna presta dezaket. 10- "Besteen aztoramenak gureak balira bezala bizi behar ditugu eta aztoramen horiekin oso kezkatuta egon behar dugu." Ondorioak: angustia eta behea jotzea; errukia bilatzea. Alternatiba: besteari laguntzeko ahalik eta eraginkorrena izatea. 11- "Arazo bakoitzerako irtenbide bakarra onena dago. Beste edozein modutan jardutea kaltegarria izango litzateke." Ondorioak:
Alternatiba: irtenbide hobezina bilatu ordez, arazo bakoitzari hainbat aukera ematea; aldeko eta kontrako ondorioak aztertu eta abantailatsuena aukeratzea. |
||||||||||||||||||||||||
|
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak metodologia - egileak - eranskin - e-mail |