GURASO-ESKOLA 7. SAIOA |
(1 Taldea) |
| GAIA : ADOLESZENTZIA ETA DROGAK |
| HELBURUAK : |
|
| METODOLOGIA : |
1.- Irakaslearen azalpena erantsitako materialarekin. (Denbora: 20) 2.- Taldean eztabaidatu:
(Denbora: 40) 3.- Bateratze-lana (Denbora: 30) 4.- "Baina azkenean..." testua banatu |
| Bibliografia: |
|
GURASO-ESKOLA - 7. SAIOA |
ADOLESZENTEAK ETA DROGAK |
|
ADOLESZENTEAK ETA DROGAK |
Adoleszente batek drogarik hartzen duen ala ez kezkatuta ibili beharrean, hobe genuke gazteaz kezkatzea bestela hipokrita hutsak izango ginateke-, beste ezeren gainetik adoleszentea baita. |
| Gure ustez, zer da adoleszente bat ? |
Hasteko, harrituta eta zalantzan uzten gaituen norbait, "deskolokatuta" uzten gaituena; bere hizkeragatik, jarrerengatik, apatiagatik, krisialdi misteriotsuengatik... Eta beldurrak sorrarazten dizkigulako ere bai: ikasketak utziko ote dituen, sexu-harreman desegokiak izango ote dituen, gizarteak eskura ipintzen dion drogaren bat hartuko ote duen... (guraso-talde batek sektak, gizarte-indarkeria eta kaleko indarkeria gehitu ditu). Pazientzia eta itxaropen handia behar izango ditugu seme-alaba adoleszenteen inestabilitateari aurre egiteko, arazoak leunduz, momentu egokian jokatuz... Ezin gara eserita egon mirariaren zain, baizik eta aldatuko direlako ziurtasunez hezitzaile gisara jokatu behar dugu. Gainera, gauzek betirako irauten ez dutenez, ez du merezi asko larritzea edo angustia izatea. Hala ere, arriskua hor izango da beti, edozein gauzak eragin baitezake haien etorkizunean, eta ez da batere erraza itxoitea eta noiz hitz egin, noiz errieta egin, noiz poza eman edo noiz jokatu asmatzea. Azken batean, zera egin behar dugu, gure seme-alaben ondoan izan, haiengandik hurbil, eta laguntzen. Horretarako ezinbestekoa da gaztearen eta gure arteko komunikazioa piztea. Harremanetan jartzea baina, ez da soilik galderak egitea -lehendabizi egin ohi dugun bezala (norekin izan zara? nondik zatoz? zer egin duzu?)-, baizik eta nola sentitzen garen adieraztea; horrek, ordea, guri eskatuko digu elkarrizketa hastea. Sentimenduak, oso aldakorrak eta askotan lekuz kanpokoak, nabarmen eta eskandaluz adierazi ohi dituzte gazteek; baina guk lasaitasuna eta oreka gorde behar ditugu, hartara hobeto eta argiago egingo digute kontra, geu baikara haien autoafirmaziorako tresna, araurik jartzen ez diegunean ere (bada kasu bat, gurasoei "dena debekatzen didazue" esaten dien gaztearena, nahiz eta egia ez izan; gurasoek, azken egunetan hala izan ez dela esan eta berak "berdin dio, hala pentsatzen duzue eta" erantzungo du). Helduon "arauak" ez betetzeko sortuak dira, hortaz: kalean eserita edan, ile-gandorra edo "kresta" margotu, neguan nahikoa arropa ez jantzi, udan berriz soldadu-botekin atera, barruko jantziak gelan nolanahi botata utzi, liburuak ere nonahi...horrelakoak egingo dituzte. Gauzak horrela, sortzen diren arazoen artean gatazka txiki batzuk soilik aukeratu beharko ditugu, gerra handietarako indarrik ez galtzeko; zeren eta gauza guztiengatik "matxakatzen" baditugu, ez baitigute gero iritzirik eskatuko, eta erabaki garrantzitsuetarako eragina galduko baitugu... Ezin ditugu galtzerdiak eta alkohola zaku berean sartu. Geure irizpideak baztertu gabe, gauzak patxadaz hartzen ikasi behar dugu (lagunak nahi badituzte koadrilakoengana jotzea daukate); haiek, aldiz, arauak aurkitu eta ezagutu behar dituzte, bai beraienak baita bizi diren gizartearenak ere. Geure aldetik, kritikaren bat egitean haien jarrera ezkorra kalifikatu beharko dugu baina ez gaztea zuzen-zuzenean (ez baita gauza bera "halakoa zara" esatea edo "egin duzuna ez dago batere ongi"); eta egiten dituen ahaleginak ere baloratu behar dira noski. Geu garrantzitsuak gara haientzat eredua garen aldetik... Horrek ez du esan nahi arrazoi dugula onartu behar dutenik, baina gero gure iritziak esango dituzte lagunen artean. Adoleszente batek pertsona heldu baikorrak, positiboak, behar ditu inguruan: gurasoez gain, tutorea, kirol entrenatzailea, aisialdirako begiralea edo beste lagunen gurasoak... Azken hori probokatzeko erabiltzen dute sarritan: "halakoren ama bezalakoa banu..." Laguntaldea behar-beharrezkoa dute eta lehentasuna du: estuasunak konpartitzeko, ulertuak sentitzeko, eta bertako kideak direla nabaritzeko. Hortaz, taldean gure gogoko ez den lagunik balego, ez dugu kritika garbirik egingo, baizik eta elkarrizketaren bidez ondorioak berak atera ditzan saiatuko gara, edo beste harremanetara bultzatuko dugu jarduera berriak egitera animatuz. Geure iritziak kontuz adierazi beharko ditugu, eta "lotsagarri zoaz jantzita" gisakoak saihestu, ezkorregiak izanez gero nortasun negatiboa areagotu dezakegu-eta. Bere nortasunari eusten lagundu beharko diogu batez ere drogen aurrean eta bestelako arazoen aurrean, delako "taldearen konformitate-presioari" gogor egiten, alegia, eta inolaz ere ez laguntaldea uzten. Adiskidetasuna eta laguntasuna baloratzen erakutsi behar zaie, eta gauza bat dela adiskidetasuna eta bestea ondo pasatzeko laguntaldea. Aurreko guztiak ikusita, argi dago arazorik sortzen ez badu ere, adoleszenteak gure arreta behar duela. Hauek dira helburuak:
Ikuspuntu horiei atxikirik, prebentzioaren helburua ez litzateke etorkizuneko balizko arazoetan esku hartzea, unean uneko prebentzioa izatea baizik. |
| Eta drogak agertzen direnean, zer ? |
Lehenik eta behin, argitu beharra dago adoleszenteen drogak erabiltzeko moduak helduon drogekiko jarrerarekin zerikusi estua duela; guk geuk gai horren inguruan ditugun kontraesanak, bada, agerian geratzen dira. Ikus dezagun: tabakoa, gizartearentzat kostu-eragile handiena da; alkoholari dagokionez, OHOko ikasleetako %94ak etxean probatu du, batez beste 13,5 urtekin; azkenik botikak, garrantzirik gabeko ondoezei irtenbide magikoak eta kimikoak bilatuz automedikazio masiboa eragiten dute.... Bestalde, definizio konplexu bat egin beharrean gaude: zer gazte-mota da, drogaren erabileragatik arazoak dituen gaztea, ala arazoak dituelako droga hartzen dituena? Edonola ere, honela bereiz genitzake:
Ez da harritzekoa honelakoak entzutea: "Ni ez nago pilulen menpe, baina astebururako ez baditugu lortzen ez gara irteten, ongi pasatzeko gure modua da eta". Adoleszente bati hori esaten entzutean ez diogu osasun-diagnostiko bat egin behar, bizimodu jakin baten alde bat dela pentsatu baizik: harremanak, ongi pasatzeko moduak, taldearen eragina eta presioa, modak, ustezko zoriontasuna bilatzea... Esate baterako: ostiral gauetako alkohol-kontsumoa urtaroaren arabera aldatuko da; jende aurrean litronak edaten dituztenek bakarka ez dute botilatxorik edango gainera hori helduek ez dute gogoko-; edo agian alkoholik gabe ez legoke "kolokatzeko" kulturarik, pilularik gabe "martxaren" kulturarik ez dagoen bezalaxe. Testuinguru horretan, arazo nagusia ez da neska-mutilek drogak hartzea. Horregatik, drogen esparrua ez da esku hartu beharko genukeen lehenengo helburuetako bat. Nahiz eta harrigarria iruditu, hori oso kaltegarria izan liteke hutsune eta arazo ezberdinak dituen gaztearentzat; droga hartzen duenean bakarrik kezkatzen garela ikusteak, segitzeko arrazoi ezin hobea emango dio eta! |
| Zertan esku hartu, zer egin? |
Badira esku har dezakegun hainbat puntu: * Batzuetan, droga hartzeko arrazoia "honelakoa" izatea da; baina beste batzuetan, berriz, "halakoa" ez izatea -adibidez, gelako ikastuna bezalakoa izan nahi ez izatea-; orduan pastillak hartuko ditut, edo goizeko zortzietan ikastetxean zigarroa erreko dut, edo kokaina sartuko dut jonki zatarra bezalakoa ez izatearren... * Gogaitasunetik irteteko: beti kaleko izkina berean "eta orain, zer egingo dugu?" galdera behin eta berriro esaten orduak eta orduak ematen dituztenei aukera gehiago eskaini behar diegu, eguneroko asperretik irten ahal daitezen. Orain arte haientzat egunerokoa ez zena ohiko bihurtu dugulako, eta trukean ezer eskatu gabe dena eman diegulako gertatzen da hori. Aldiz, normaltasunetik kanpoko gauzek motibatzen dituzte benetan, sentsazio fuerteak beharrezkoak dituztelako, eta hori lortzen ez badute aspertu egingo dira. * Bestalde, haien bizitzan bereizketa eta alde izugarria dago eginkizunen eta dibertsiorako garaien artean: astelehenetik osteguna arte betebeharren denbora da (agintzen didatena eta gogoko ez dudana egiten dut); ostiraletik igandea arte, nahi bezala ongi pasatzeko garaia, helduen lurraldetik kanpo. Orduan agertzen dira drogak, "pote bat hartu" eta "gustura egotea" elkartzen diren muga horretan. Seme-alabak etxean gerarazi gabe, hori aldatzeko zera erakutsi beharko diegu, asteburuetan nahiz oporretan gauero-gauero azkenera arte geratu gabe ongi pasatzea badagoela. Horretarako burutik kendu behar diegu dibertsioa derrigorrezkoa dela; ongi pasatzeari gehiegizko balioa eman zaio, behar bat bailitzan: ongi pasatzeko beharra hiperbaloratu dugu. Bestalde, betebeharren denboran gustuko gauzak sartzen lagundu behar diegu, astean zehar ere ongi pasa dezatela; eta astean zehar asteburuko jarduerez mintzatzea. Beste aukera bat, dibertimendurako espazioetan elkarrizketa eta komunikazioari balio positiboa ematea izan liteke, tabernaz taberna, potez pote ibili beharrean. * Esku hartzeko unean drogak zertarako hartzen dituzten kontuan izan behar dugu, eta erantzunaren arabera ezberdina izango da noski: - Besteen aurrean "gai" dela erakusteko, "indartsuarena" egiteko... - Nortasunaren bila dabiltzalako, eta drogak hartzea du nortasun marka bakarra; drogarekin zerikusia duten eredu gehiegi baitago (tabakoa = heldua), ("drogak uzten baditut ez naiz ezer") - Arazoz betetako haurtzaro baten ondoren adoleszentziaren desorekak konpondu nahian. - Lasaigarri gisa; gogaitasunetik eta angustiatik ihes egitearren, "dena ahazteko", une batez "ez sentitzeko ezta pentsatzeko ere" (helduok botikekin egiten dugun bezalaxe). Baina orain ez dugu erradikalak izan behar, eta ongizatea beste lasaigarri batzuekin bilatzen lagundu beharko diegu, zoriontasuna sentitzeko beste bide batzuk erakutsi, alegia. * Edonola ere, arazoak sortuz gero eraginkorrak izan nahi badugu, beren bizitza gertatzen den tokietara jo beharko dugu, hau da, eskolara, etxera, aisialdirako eta kaleko zenbait gunetara..., esparru bakoitzean haiengandik hurbil daudenekin harremanetan jarriz. Lehentasuna izango du heziketarako aukerak emateak, terapeutikoek baino gehiago. * Mugak negoziatu beharko ditugu noski, eta exijitu, eurek autokontrol pixka bat izan dezaten. Baina akordio horiek orainean finkatuko ditugu: ez du balio gaur egun osasuntsu bizi daitezen etorkizuneko gaixotasunez mintzatzeak, ezta biharkoari buruz hitz egiteak ere orain ikas dezaten... Adoleszentzian ez baitituzte ulertzen seriotasuna eta ardura geuk ulertzen ditugun moduan. |
| ERANSKINA |
| Datu soziologikoak: |
- 1994an Javier Elzok egindako Euskal Gazteak izeneko inkestaren arabera, adoleszenteetako %54 maitatua sentitzen da etxean; etxea, gatazkak izan arren lehiakortasunik gabeko espazioa da, eta arazoak sortzen dituzten gaiek ez dute ideologia kutsurik izaten: etxean laguntzea, ikasketak, gehiegi edatea eta abar izaten dira. Inkesta horretan bertan, 15-16 urteko gazteetako %90ek dio familiak diru gutxiago irabazi beharko lukeela beraiekin denbora gehiago igarotzeko. - 1996an Javier Elzok 7. eta 8. mailako eta ertainetako Euskal Herriko 5.527 ikasleri egindako ikerketa baten ondorioen arabera, 19 urtetik beherako gazteen %37 gaueko laurak baino beranduago etxeratzen da (eskolako ikasleak dira!), eta adin bereko %88k kurtsoa errepikatu dute. |
KONTSULTATUTAKO TESTUAK |
- "Guía para padres y madres preocupados por sus hijos e hijas adolescentes aunque no consuman drogas" Jaume Funes. FEREk argitaratutako prebentzio-liburuxka. 1.995. - "Atender a los que tienen problemas con las drogas cuando son adolescentes" Jaume Funes, "Proyecto" aldizkarian, 1.996ko otsaila. |
| Baina azkenean... |
Zure seme-alabek zure beharra dute oraindik. Helduen mundua kritikatu arren, batez ere gurasoak izango dituzte gizon-emakumezkoen eredu. Zuk haiek maitatu eta uler ditzazun behar dute oraindik, eta hurbil egotea Nahiz eta zuri ez iruditu, helduak patxadaz eta sosegatuak ikusteak lasaitasuna emango die haiei ere, eta hori oso beharrezkoa dute. Ziur aski ezin izango zara bere "intimitatean" sartu, baina zu bere ondoan ikusteak zera esan nahi du berarentzat: "Zure ondoan nago eta maite zaitut." Zerorrek hasi beharko duzu hitz egiten, eta gainera entzuteko prest egon. Heldua zaren aldetik, zuk zeuk hasi beharko duzu elkarrizketa; baina morboa alde batera utzita eta semeak/alabak beste ezer esan nahi ez badizu, hori errespetatuz. Batik bat entzuten jakin beharko duzu: ez iritzi asko eman, eta arretaz baina gozoki entzun. Prest egon beharko duzu semea/alabaren arazoa entzuteko, nahiz eta zu une horretan zerbaitetan aritu. Saiatu zure seme-alaba positibo baloratzen Garrasi eta mehatxuekin, haserretzea besterik ez duzu lortuko. Estimulua eta laudorioa erabiliz gero, gehiago aurreratuko duzu. Behar denean tinko izan Seme-alabak ulertzen saiatzeak ez du esan nahi gurasoaren ardura utzi behar denik. Ohiko agresibitatearen aurrean, argia eta exijentea izan beharko duzu, zure seme-alaben nortasunaren osaketa horren menpe dago-eta. Baina erne, tinko izateak ez du-eta agresibitaterik eskatzen; ez baita gauza bera. Eta pazientzia izan Gauzak ez dira beti guk nahi bezala irtengo, eta bolada txarrak izango dira. Hortaz, umore ona eta pazientzia izan. Beste gurasoekin mintzatzeak ere lagunduko dizu. |
|
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak metodologia - egileak - eranskin - e-mail |