GURASO-ESKOLA
3. SAIOA |
| GAIA :
ADOLESZENTZIA: FASEAK. GARAPEN FISIKOA, PSIKOSEXUALA ETA INTELEKTUALA |
| HELBURUAK : |
- Adoleszentzia etapa berezi bezala definitzea.
- Etapa bakoitza dagokion prozesuari loturik
azaltzea
- Gurasoak aldaketa fisikoek eta garapen
psikosexualak euren seme-alabengan sortzen dituzten ondorioez jabetzea.
|
| METODOLOGIA : |
1.-
Azalpena, ordena honi jarraituz egin:
- Etapa berezia.
- Adoleszentziaren aldiak.
- Kultur ezaugarriak.
- Aldaketa fisikoak.
- Garapen psikosexuala.
- Garapen intelektuala.
(Denbora: 45´)
2.- Talde-lana:
Ondoko galdera hauekin:
A) Zuzen al legoke Seme-alabak
familiaren edo gizartearen aurka haserre bizian egindako adierazpenei garrasika
erantzutea? Zergatik?
B) Nola tratatu behar dira gazte
orok nerabezaroan bere buruari aurkitzen dizkion akats fisikoak?
C) Zer eragozpen sortzen zaizkit
niri seme-alaba ligatzen hasten denean?
Nola jardun beharko nuke?
(Denbora: 25´)
3.- Bateratze-lana:
(Denbora: 20´) |
| Bibliografia: |
- "Psicología de la Adolescencia", Angel
Aguirre Baztán.
|
|
3.
SAIOA - ADOLESZENTZIA |
|
Adoleszentzia
ETAPA BEREZI bezala.
- Haur / heldu bezala jardutea
eskatzen zaio, nahasmena sortuz
- Gaitasun fisiko eta intelektual
handiak, gaitasun horiek erabiliko dituen gizarte-rol bat gabe, zain dago urte askotan.
- Sexu-heldutasuna 11/13 urtetatik
aurrera (duela 90 urte baino 4 urte gutxiago) baina heldutasun afektibo eta sozialik ez.
- Etapak ezartzeko zailtasuna:
lehen, adoleszentzia ia ez zen existitzen. Gaur egun, 12 urtetan hasi eta 30 urtera arte
luzatzen al da?
|
ADOLESZENTZIAREN
ALDIAK |
Sailkapen
ugari dago. Aguirre Baztan irakaslearena hartu dut, ezaugarri psikologikoetan oinarritzen
dena:
* 12/13 urte: sexu bereko adiskide
min bat izan ohi da, sexu-nortasuna indartzen duena, "gurasoek ez naute
ulertzen" pentsatu ohi den garaia
* 13/14 urte: sexu bakarreko taldeak
(mutilak=astakiloak; neskak=inozoak)
* 14/15 urte: talde heterosexuala
* 16/22 urte: nortasuna
eraikitzeko prozesu mingarria, taldeko erosotasunetik gehiago kostatzen den
banakotasunera. Urrats hori atzeratu egin daiteke, ondoko arrazoiengatik:
- Erritualak eta taldearekiko
leialtasunak
- Intelektualismoa: oso saiatuak eta
ikastunak diren adoleszenteak, esanekoak direnean
- Aszetismoa: Anorexia eta
Bulimiaren agerpena
- Suizidatzeko pentsamenduak (nota
txarrengatik, gurasoen arbuioa, zorigaiztoko maitasuna)
Rol profesionala aukeratzeko
unea da, bai eta banakako heterosexualitatearen unea ere, bikoteak sortzea ahalbidetzen
duena (hasieran adin bereko neska-mutilen artean, gero neskek mutil zaharragoak hartzen
dituzte, neskak lehenago heltzen direlako):
* Ondoren, ia 30 urte bitartean,
bikotea eta laneko rola egonkortzen dira, baina hori ere atzeratu egin daiteke, gazteek
dituzten beldurrengatik eta gurasoek "habia hutsik geratzeko" beldurra dela-eta,
seme-alabei gehiegizko babesa emateagatik.
|
| KULTUR
EZAUGARRIAK: |
-
Gorputza gurtzea; mutila "indartsua izatea" - giharrak
neska "lirain egotea" -
argaltasuna
- Gurtze sentsoriala; bereziki
musika, dantza, irudiak (tb, bideojokoak, bideoklipak)
- Kontrakultura: Arauen
kontra; ekologismoa, bakezaletasuna, hippysmoa, armadak, erakundeak, familia, eta abar
desegitea.
(Taldearentzat: baina aldi berean
gurasoak, mugak, elkarrizketa, norbaitek uler dezala... hori guztia behar du. Seme-alabak
haserre bizian egindako adierazpenei garrasika erantzuten dien gurasoak, autoritatea eta
batez ere laguntza psikologikoa emateko aukera galtzen du) |
| ALDAKETA
FISIKOAK: |
* Gorputz-hazkuntza: altuera / pisua
proportziorik gabe; "Itxuragabetasunak": aknea, gorputzaren zatiak edo
sexu-atributuak (bularrak, zakila, ilea) gehiegi edo handiegiak edota gutxiegi eta
txikiegiak izatea. Horren ondorioz asko sufritzen dute.
* Elikadurari arreta eskaintzea:
- Gehiegi / gutxiegi
- Desegokia: etxetik kanpo jatea,
zabor-janaria, alkohola kontsumitzea...
- Anorexia: "Emakume ez
izateko" nahia. Ez jatea gorputza kontrolatzeko modu bezala, modari jarraitzeko...
- Bulimia: elikagaiak neurririk gabe
irenstea, antsietateari eta bakardadeari loturik, eta ondoren errua agertzen da eta okada
probokatzen da.
* Arraro sentitzea eta norberaren
gorputza ez onartzea (zikoina baldar bat dirudite), eta hormona-deskarga handia, umore
aldaketak ekartzen dituena.
|
| DEFENTSA-MEKANISMOAK; |
. Gorputzean oinarritzea, ordu asko
ispiluaren aurrean
. Gorputza zigortzea: gosea, hotza,
nekea, nork bere burua zauritzea, anorexia, suizidioa - "nire gorputza arrotza balitz
bezala bizi dut"
. Atletismoa: kirola, kulturismoa
. Intelektualismoa: "ahaztu
egiten dut" eta arreta ikasketetan jartzen dut...
Gorputza asaldura adierazteko ere
erabiltzen da (hippyek ile luzea, punkyek gandorra, skinek buruko ilea guztiz moztuta)
(Taldearentzat: garrantzitsua
izango da familiaren barruan akats fisikoak ez aipatzea, gorputzari uko egitea ekar
dezakeelako -hori taldean modu krudelagoan egingo da-, eta are gutxiago arma bezala
erabiltzea) |
| GARAPEN
PSIKOSEXUALA: Etapa ezberdinak
daude: |
* Masturbazioa: (gehiago mutilen
artean)
. Heterosexualitatea ordezkatzen
duen ekintza, fantasiak agertzen dira, eta bikote-harremanetarako prestatzea
. Sexu-tentsioa deskargatzea, baina
zenbaitetan ez du zerikusirik: antsietatea, porrot bat, agresibitatea, bakardadea,
tristura... erregulatzen du
. Arazoa da horretan geratzea
(psikologikoki, beste sexuari aurre egiteak baino arrisku txikiagoa dakar)
. Gure helburua estuasun hori
arintzea da, erruarekin eta lotsarekin bizi dutelako, baina batez ere nork bere
gorputzaren kontrola galdu izanaren estuasunarekin
* Joera homoerotikorako aldia:
adiskide mina; adiskidetasun esklusiboa, jeloskorra, ekaitzak, hausturak eta
berradiskidetzeak dituena. Zenbaitetan joera homosexuala ager daiteke, harridura eta
estuasuna sortuz, eta uzkurtzea eta lotsatzea ekar dezake, edota hiperaktibitate
heterosexuala hitzez eta eginez, bere buruari homosexuala ez dela frogatzeko.
Izan ere, ikerketa baten arabera
(Moraleda, 1992), homosexualitatearen aurrean dagoen jarrera oso ezberdina da beste
batzuei buruz (%27k bakarrik jarriko lituzke eragozpenak bere lagun bat homosexuala izango
balitz) edo norberari buruz hitz egiten bada (%89k beraiek joera homosexuala izateko
aukerari ezezko borobila ematen diote).
* Harreman heterosexualak (15
urtetik aurrera):
- Idealizazioaren eta
Erromantizismoaren unea da: Heroia eta printze urdinak liluratutako neska. Maitasun
platoniko idealizatuak (irakasleak, aktoreak, anai-arreba helduen adiskideak).
Sexu-harremanak kaltegarriak izango lirateke, samurtasuna eta genitalitatea bateratuta ez
daudelako.
- Beranduago talde barruko
heterosexualitatea agertzen parekoen taldetan. Lehen zitak, diskotekak, harreman
ezegonkorrak, bikotea aldatuz inolako dramarik gabe.
- Maitemintzea: dena bigarren mailan
geratzen da (familia, lana, adiskideak); nor bere burutik ateratzen da eta dena
bikotearengan proiektatzen du, eta idealizatu egiten da (dena da zoragarria, ez dago ezer
negatiborik). Hunkiberatasuna sortzen da maite duten pertsonan pentsatzen dutenean. Oso
une bizia baina laburra da, irrazionala delako: maitasun bihurtzen da edo berehala
amaitzen da, baina bietako batengan lehenago amaitzen bada, bestea deprimituta eta
dezepzionatuta geratzen da.
Sexu-diferentzia:
mutila, biologikoagoa: genitalitatea
asetu nahi du
neska, psikologikoagoa: feminitatea
asetu nahi du
* Ezkongai-harremana (18 urte gutxi
gorabehera): komunikazio gorena komunikaziorik ez dagoen mundu batean. Zoriona,
bizigarritasuna... dakartza.
(Taldearentzat: ezinbestekoa da
gurasoek Edipo - Elektra irteten uztea, beste sexukoarekin ligatzen uztea, eta ondoren
kontraste gisa baliagarri izatea. Baina sexu bereko seme-alabarekin ez hasi lehian, ez
ditugu 18 urte!!
- Era berean, ez ahaztu
adoleszenteek sexuari buruz "asko dakitela" uste dutela (kontraesana: porno
filmak sinets ditzakete eta aldi berean adoleszenteen haurdunaldiak gertatzen dira) baina
beraientzat zailagoa da harremanak noiz hasi, horiek afektiboki nola barneratu, zer
gertatzen zait frustrazio baten aurrean... eta antzeko galderei erantzuna aurkitzea
|
| GARAPEN
INTELEKTUALA: |
(Gurasoen
kultur inguruneak eragina du)
1. aldia: 12-15 urte:
* Pentsamendu LOGIKO - FORMALA :
- Arrazoitzeko gaitasuna handitzen
da, egoera hipotetikoak eta kasu zientifikoak abiapuntutzat hartuz, egoera zehatzetatik
abiatu gabe.
- Emaitzak orokortzen ditu,
abstrakzio-gaitasunari esker.
- Ekin aurretik duen
gogoeta-gaitasuna gero eta handiagoa da.
- Asmatzeko gaitasuna eta
orijinaltasuna handitzen ditu.
2. aldia: 15-18 urte:
* Arrazonamendu ABSTRAKTU AKTIBOA:
- 16-17 urte dituenean, gai
filosofiko, sozial, erlijioso edo zientifikoekiko interesa erakusten du: pixkanaka
munduari buruz duen ikuspegia lantzen ari da.
- Oroimena handitzen da, garunaren
eta nerbio-sistemaren garapenak lagunduta.
- Neurrizko pentsamendua agertzen
hasten da: arrazoi subjektiboek besteren portaeran duten garrantzia baloratzen du.
- Hala ere, beste batzuen bizitzako
historia ulertzea asko kostatzen zaio (horregatik dator belaunaldiko krisia), eta are
gehiago bere mugak onartzea.
|
  
|
aurreko - hurrengo
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak
metodologia
- egileak - eranskin - e-mail |