GURASO-ESKOLA           25. SAIOA

GAIA : GATAZKAK KONPONTZEA

HELBURUAK :
  • Bakoitzaren ardurak bereiztea eta aztertzea

  • Kasu bakoitzean nola jokatu ikustea

METODOLOGIA :

1.- "Seme-alabek egiten dituzten gauzetatik gogoko ez ditudanak" izeneko zerrenda egingo du guraso bakoitzak.

(Denbora: 10’)

2.- "Kontrol-eremuak" orria hartuta, hiru kategorien arteko ezberdintasunak azaldu eta eztabaidatu, eta arazoa norena den bereizten ikasi:

*Puntu hauek ikusi: nori sortzen zaion haserrea, nigan nola eragiten duen, nire bizitzan zer ondorio du... ETA EZ ESATEA GOGOKO EZ DUDALA

Arbelean adibideak jarri eta sailkatu

Berandu etxeratzen da, gezurrak esaten ditu...

NIREA

Arrazoirik gabe nota txarra jarri diotela esan dit./ Garbitasun falta

Belarritakoak ipintzen ditu, zarpail jantzita joaten da, berandu oheratzen da

Gogoko ez ditudan lagunekin ibiltzen da / neskalagunak utzi egin du

BERARENA

Markako arropa erosteko dirua eskatu dit, baina neuk etxekotresna elektriko bat erosteko behar dut; ez ditu ikasketak gainditu eta oporrak hondatu dizkit

BIONA

Gai ezberdinak nahastea ere gertatu izaten dela azpimarratu (adibidez, berandu oheratzen denean esnatzeko eskatzen dit, edo biharamunean jasanezin dago; porruak erretzen ditu eta berarentzat arazoa ez bada ere, zer edo zer egin behar dudala uste dut nik).

(Denbora : 30’)

3.- "Kontrol-eremuak" orria denei banatu, hasieran egindako zerrendako gauzak bakoitza dagokion multzoan sailkatzeko.

(Denbora : 15’)

4.- "Arazoa-irtenbidea" taula banatu eta azaldu.

(Denbora : 35’)

Bibliografia :
  • "Como resolver conflictos y solucionar los problemas" –FEREko liburuxkak– Herminio Otero – Madrilen, 1.993

  • "¡Ordago!. El desafío de vivir sin drogas" – Edex Kolektiboa - Bilbao 1.996.

ARAZOAK ETA IRTENBIDEAK

  1. Arazoa nirea bada, gehiegizko "zu-mezuak" daude, eta "ni-mezuak", dira, ordea, benetan baliagarriak. Horrek arazoa konpontzen ez badu, kausa bilatzen saiatu beharko dut berriz, ni neu aldatuz edo harremanaren egungo egoera aldatuko duten aldaketak sartuz.

  2. Arazoa zeurea denean onarpen-eza adierazten dute honako jokaerok:

  • Antolatzea, zuzentzea, agintzea ("Utzi kexak eta bukatu behingoz")

  • Ohartaraztea, mehatxatzea ("Utzi negarrak edo benetan negar egingo duzu!")

  • Moralizatzea, sermoia botatzea, "behar duzu" ("Nagusiak errespetatu behar dituzu")

  • Aholkuak, irtenbideak edo iradokizunak ematea ("Neuk badakit zeuk zer behar duzun")

  • Besteari oker dagoela adieraztea

  • Epaitzea, kritikatzea, kulpabilizatzea ("Oso gaizki jokatu duzu")

  • Barregarri uztea, gaitzizenak jartzea ("Ume mukitsua!")

  • Interpretatzea, diagnostikatzea ("Ondotxo dakit zertarako egiten duzun hori")

  • Goraipatzea, positiboegi ebaluatzea

  • Lasaitzea, errukitzea, kontsolatzea ("Ez da ezer, biharko pasako da")

  • Galdetzea, zalantzan jartzea ("Nik esan bezala egin al duzu?")

  • Arintzea, garrantzia kentzea ("Hitz egin dezagun beste gauza batez")

Eman beharreko informazioa, laudorioak, galderak eta abar esatean, kontuan izan behar dugu onartuko dituen ala ez, eta nola. Entzutea da benetan balio duena, baina jarrera aktiboz entzutea (ikus hitzezkoa eta hitzezkoa ez den komunikazioari buruzkoa, eta sentimenduei buruzkoa). Horrek aurrean dugun pertsona lasaitu egiten du eta era berean komunikazioa jarraitzera bultzatu. Azken batean, harreman positiboa izaten laguntzen du.

  1. Arazoa biona bada, "garaile eta galtzailerik gabeko metodoa" delako teknika erabili beharko dugu, ondoren zehaztua datorrena.

ARAZOA

IRTENBIDEA

NI ZU

EZ DU BALIO

BALIO DU

BAI EZ ZU-MEZUAK

NI-MEZUAK

NORBERA ALDATZEA

HARREMANEAN ALDAKETAK SARTZEA

EZ BAI

ERANTZUN, ARAZOAK KONPONDU

EPAITU, EBALUATU, MAKURRARAZI

ARAZOA DAGOENIK EZ ONARTU

IKERTU

ARAZOAK SAIHESTU

PASIBO ENTZUN

AKTIBO ENTZUN

BAI BAI

BIDE AUTORITARIOA: INPOSATU

BIDE PERMISIBOA: AMORE EMAN

GALTZAILERIK GABEKO METODOA:

IRTENBIDE EGOKIA BIONTZAT

GURASOENA

BAKARRIK DEN

KONTROL-EREMUA

BIONA DEN

KONTROL-EREMUA

SEME-ALABENA

SOILIK DEN

KONTROL-EREMUA

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

_______________________

aurrekosaioakhurrengo

aurreko - hurrengo

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail