GURASO-ESKOLA           23. SAIOA

GAIA: KOMUNIKAZIOA ( 3 )

HELBURUAK :

  • Komunikazio-estiloak eta estilo hauen inplikazioak ezagutu

  • "NI" mezuak atzematea

METODOLOGIA:

1.- 5 boluntarioren laguntzarekin ( 3 gizon, bakoitzak estilo bat antzezteko eta bi emakume, ama eta alaba) role-playing edo antzerkia egitea; estilo oldarkorra edo agresiboa, asertiboa eta pasiboa.

( Denbora: 30’ )

2.- Estiloak identifikatu eta definitu:

Agresiboa:Nik eskubideak ditut eta zuk ez

Pasiboa: Zuk eskubideak dituzu eta nik ez

Asertiboa:Eskubideak ditut eta zuk errespetatzea nahi dut. Badakit zuk eskubideak dituzula eta errespetatu egin nahi dizkizut.

( Denbora: 10’ )

3.- 3 taldetan banatu bakoitza zer estilorekin identifikatzen den kontuan hartuz, nola sentitzen diren ikusi eta taldeko norbait aldatuko ote luketen ere galdetu. Estilo ezberdinen arteko gurutzaketa posibleak komentatu.

( Denbora: 40’ )

4.- "NI" mezuei buruzko orriak banatu eta orrietan idatzitakoari buruz apur bat hitz egin.

( Denbora: 5’ )

Bibliografia :
  • Agintzari Sociedad Cooperativa-k landutako materialetatik egokitutako testuak.

  • " Manual para el Educador Social" – M. Costa Cabanilla eta López Méndez –Gizarte Gaietako Ministerioa

"NI MEZUAK" BIDALI

ZER DA?

"NI mezua" zera da; izenburuak adierazten duen bezalaxe "lehenengo pertsonan" bidaltzen dena. Mezu-mota honek sentimenduen jatorri pertsonala definitzen du ("Ni gaizki sentitzen naiz") bai eta iritziena ("Nire ustez...") eta nahi eta lehenespenena ere ("Nik zera nahi nuke..."). Mezu-mota honen funtsa, "Zu mezuak" ez bezala, norberak hitz egiterakoan entzuleari norberaren iritziak, sentimenduak edo jarrera-aldaketak egotzi gabe hitz egiten jakitea da. Errespetu handiko mezua da, sentimenduak, iritziak eta nahiak azaltzen ditu, besteen jokabidea ebaluatu edo aurpegiratu gabe, eta ezberdintasunak eta desadostasunak azaltzea ahalbidetzen du. Gauzak errazten dituen eta konbentzitu nahi duen mezua da, "zu mezua" ez bezala, oztopoak ezartzen dituena eta gure entzuleak guk esandakoa entzun nahi ez izatea eragin dezakeena. "Zu mezua" oso egokia izan daiteke hala ere, besteari gauza atseginak esateko erabiltzen denean ("oso atsegina zara", etab.).

ZERGATIK ETA ZERTARAKO?

  1. "Ni mezuak" bidaltzen dituzunean, zure iritziak, nahiak eta sentimenduak sinesgarriagoak dira eta besteek mezu horiek kontuan hartzeko aukera gehiago izango dituzu. Hori are garrantzitsuagoa da irakaskuntzak hezitzailearengan hainbat behar, arazo eta zailtasun eragiten baititu, hitzez adierazi behar izaten dituenak, hain zuzen ere.

Zereginak egiterakoan axolagabekeria, hartutako erabakiak betetzeko konpromisorik eza eta arauak ez betetzea, laneko bilerak oztopatzea, beharrezkoak ez diren arriskuetan ibiltzea, arazoak konpontzeko prozesuetan ez parte hartzea... etab. Haur eta gazteen garapen eta gizarteratze egokia oztopatu dezaketen portaerak dira, haurrak hezteko prozesuan oztopo larriak ezarriz. Egoera honetan eta beste hainbat egoeratan, haurrak hezteko erantzukizuna duen pertsonak parte hartu behar du haurrak eta gazteak konprometituz, hezkuntza arau eta helburuez jabetu daitezen. Eta "Ni mezuen" bidez edo "Zu mezuen" bidez zuzentzeak ezberdintasun handiak eragin ditzake eskuhartzean dagoen eraginkortasun handiagoa edo txikiagoari dagokionez.

  1. Jarrera demokratikoa eta errespetuzkoa hartzen duzulako, konpromisoa eta partaidetza eragiten dituena.

  2. Hezitzaile gisa pertsona esanguratsua eta sinesgarria bihurtzen ari zarelako. "Ni mezuek" intimitatea eragiten dute eta eskuragarriagoa eta gardenagoa egiten dute mezu horiek erabiltzen dituen pertsona, eta hori oso gauza garrantzitsua da hezkuntzan.

  3. Zure arazoetako batzuk modu aktiboan entzunez edo jaramonik egin gabe ezin konpon ditzakezulako. Aktiboki parte hartu behar duzu eta zure beharrak asetzea lortu. Hori hobeto lortuko duzu zure sentimenduak azaltzerakoan edo eskatzen dituzun aldaketak proposatzerakoan "Ni mezuen" bidez egiten baduzu.

  4. Zeren eta "Ni mezuek" azalpen eraginkorra lortzeko hiru irizpide garrantzitsu baitituzte: a) gure entzulearengan aldatzeko jarrera eragiten baitute, b) ez dute entzulearen ebaluazio negatiborik inplikatzen edo gutxitu egiten dute behintzat, eta c) ez dute harremana hondatzen.

  5. Pertsonartean jarduteko trebetasun eredua zarelako, besteek behatuko dutena eta ziur aski imitatuko dutena.

NOLA?

"Ni mezuaren" eraginik handiena ziurtatzearren, mezu honek hiru osagai izan behar ditu:

Molestatzen dizun egoera edo arazoak sortzen dizkizun portaera laburki deskribatu. Arazoak sortzen dizkizun gauzari buruzko informazioa eman behar dizu.

Adibideak:

  • "Bart gauean 01:30etan iritsi zinen eta 11:00etan etorriko zinela agindu zenidan,...".

  • "Su-itzalgailuak eta liburu puskatuak lurrean barrena botata aurkitzen ditudanean...".

  • "Taldeko bilerara joaten naizenean eta autoritarioa naizela entzuten dudanean".

"NI mezu" egoki batek gertakariak laburki deskribatu behar ditu eta ez ditu ebaluatu behar ez eta entzuleari buruzko inolako iritzirik eman behar ere. Pentsa ezazu adibidez, aurreko mezuei judizio bat eransten badiogu. Gure entzulearengan erresistentziak eragingo lituzke ala ez?

  • ""Bart gauean 01:30etan iritsi zinen eta ez zenuen nirekiko inolako errespeturik azaldu 11:00etan etorriko zinela agindu baitzenidan".

  • "Zuena ez denarekiko ez duzue inolako errespeturik su-itzalgailuak puskatzen baitituzue".

  • "Taldeko bilerara joaten naizenean ez zarete batere adeitsuak autoritarioa naizela esaten baitidazue".

HIRUSTA EGITASMOA* - GURASO-ESKOLA

Komunikazio-estiloak

  • Asteburuan zure familiarekin ibilaldia egiteko konpromisoa hartu zenuen. Laneko arazo bat dela eta ezinezkoa izango zaizu ibilaldira joatea. Hilabete honetan jada hiru aldiz gertatu zaizu gauza bera. Zure familiak duen lehen aukeran zure "formaltasun eza" aurpegiratzen dizu. Zure semeak hauxe dio: "Horra, nahikoa da, hiru aldiz joango garela esan eta hiruretan ez gara joango azkenean...!" Zure alabak: "Horrela ezin da ezer egin, beti gauza bera!" Zure erantzuna honakoa da:

1. (urduri samar) "Hara... entzun... izan ere... oso bilera garrantzitsua da... ulertu, mesedez... niregatik izango balitz... baina ez da nire esku dagoen gauza... Sentitzen dut... ez da nire errua..."

AGRESIBOA PASIBOA ASERTIBOA

2. (aurpegira begiratuz eta ahots-doinu sendoz) "Arrazoi duzue eta ulertzen dut zuen haserrea. Sentitzen dut eta barkamena eskatzen dizuet! Behin baino gehiagotan gertatu den gauza denez, hau berriz ere ez gertatzeko zerbait pentsatu beharko dugu. Zer iruditzen zaizue?"

AGRESIBOA

PASIBOA ASERTIBOA

3. "Hara, arazoa puzten ari zarete! Ni ere nazka-nazka eginda nago! Ala lanean jolasean bezala ibiltzen naizela uste duzue?"

AGRESIBOA PASIBOA ASERTIBOA
  • 14 urteko zure alabak Urtezahar-gauean irteten uzteko eskatzen dizu; ondoko herri batera joango da Urte Amaierako festa batera. Zuei (aita eta ama) ez zaizue egokia iruditzen Urtezahar-gauean irtetea:

1. "Ez... ezinezkoa da... zalaparta handia izaten da... azkenaldian hainbeste... izan dira gauetan."

AGRESIBOA PASIBOA ASERTIBOA

2. "Ezetz esan dizut eta nahikoa da! Urtezahar-gauean irten baino lehen, gauza asko frogatu behar dituzu... Horrela beraz, ez dugu honetaz gehiago hitz egingo eta kito!"

AGRESIBOA PASIBOA ASERTIBOA

3. "Mesedez, ez errepikatu behin eta berriz! Aurten ez zaigu komenigarria iruditzen Urtezahar-gauean irtetea. Ez dugu inolako eragozpenik (aita eta ama) erabaki honen arrazoiak komentatzeko."

AGRESIBOA PASIBOA ASERTIBOA

"ZU" MEZUAK

Niri molestatzen ari zara.

Ez egin hori.

Ez zenuke hori egin behar.

Ez al duzu inoiz utzi behar...

Hori egiteari uzten ez badiozu, orduan...

Zergatik ez duzu hau egiten?

Ez duzu inoiz obeditzen.

Haurtxoa bezala ari zara jokatzen.

Arreta zuregana erakarri nahi duzu.

Zergatik ez zara zintzo portatzen?

Hori jakin behar zenuke!

Aitak/amak onartezina den portaeraren batengatik nola sentitzen den esaten duenean, mezua "NI" mezu bihurtzen da.

"NI" MEZUAK

"Ezin dut atseden hartu nire gainean norbait dudanean".

"Nekatuta nagoenean ez zait gustatzen jolastea".

"Ezin dut sukaldean ezer prestatu jostailu guztiak zanpatzen ibili behar dudanean".

"Afaria garaiz prest ez egoteak kezkatzen nau".

"Nazka ematen dit sukaldea zikin-zikin ikusteak, garbitzen amaitu berri dudanean".

aurrekosaioakhurrengo

aurreko - hurrengo

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail