GURASO-ESKOLA 22. SAIOA |
| GAIA: KOMUNIKAZIOA ( 2 ) |
| HELBURUAK: |
|
| METODOLOGIA : |
1.- Mafaldaren gardenkien laguntzarekin gaia garatzea. (Denbora: 60 ) 2.- "Andoniren kasua" antzezteko boluntarioak eskatzea. Zaratak identifikatzea eta egingo lituzketen aldaketak adieraztea (eta, hala badagokio, antzeztea). (Denbora: 30 ) 3.- Ondoko testuak banatzea:
(* Agintzari Sozietate Kooperatiboak landutako materialetatik egokitutako testuak) |
Bilbon, 1999ko maiatzaren 23an García Aberasturi sendia: Ikastetxeko zuzendaritzak, joan den apirilaren 25ean zuen semea den Andoni Garciak beste bost ikaskiderekin batera ikastetxeko ate baten kristala hautsi zuela jakinarazi nahi dizue. Hori dela eta, gazte bakoitzak kristal berria jartzeko 1.000 pezeta ekarri beharko ditu datorren astelehena baino lehen.
|
ARGIBIDEAK . Ordua: gosaltzeko ordua. Pertsonaiak: ama eta bi seme. (Andonik une horretan ikastetxeko idatzia ematen dio amari) - Aitor izeneko anaiak behin eta berriz galdetzen du zapatilak non dituen. - Amak Andoniri beti klaseko "ganberroenekin" dagoela aurpegiratu eta beste antzeko gorabehera bat gogorarazten dio. - Aitari esatearekin edo zigor batekin mehatxatzen du eta 1.000 pezetak ematen dizkio gogo txarrez. - Andonik ez du kristala nola hautsi zen azaltzeko aukerarik eta etxetik irteten da ateari danbateko bat emanez eta nola zigortzen duten bost axola zaiola esanez. |
| GURASOEN ETA SEME-ALABEN ARTEKO HARREMANAK:
KOMUNIKAZIOA FAMILIAN |
|
|
KOMUNIKAZIOA ERAGOZTEN DUTEN "ZARATAK" EDO ELEMENTUAK |
| AUKERATUTAKO LEKUA EDO UNEA |
|
|
MEZUEN ARRETA, ULERMENA ETA FINKAPENA NAHASTEN DUTEN EGOERA EMOZIONALAK |
|
|
| SALAKETAK, MEHATXUAK ETA/EDO
EXIJENTZIAK GAITZESPEN-GALDERAK " EGIN BEHARKO ZENUKE" EDO "EZ AL NIZUN ESAN?" MODUKO ADIERAZPENAK FUNTSIK EZA MEZUETAN |
|
|
|
| ELKARRIZKETA ETETEA / SOLASKIDEAREN
MEZU GARRANTZITSUEI KASURIK EZ EGITEA GEHIEGI OROKORTZEA FUNTSIK GABEKO INFORMAZIO GEHIEGI EMATEA |
|
|
|
|
| ETIKETAK |
| ESKATU GABEKO AHOLKUAK, GOIZTIARRAK |
|
|
BERTSIO DESBERDINAK DITUZTEN IRAGANEKO GERTAERA BATZUEI BURUZKO DATUETAN OINARRITUTAKO LISKARRAK |
| BESTE BATZUK |
KODEA |
|
|
NAHITA EGINDAKO ZARATAK |
|
|
AURRESUPOSIZIOAK |
|
|
| INTERPRETAZIO-AKATSAK |
|
|
|
|
| KOMUNIKAZIOA ERRAZTEN DUTEN ELEMENTUAK |
| LEKU EGOKIA |
|
|
| KOMUNIKAZIOA ERRAZTEN DUTEN EGOERA EMOZIONALAK |
|
|
| ENTZUTE AKTIBOA ENPATIA SENTIMENDUAK MEZUEN ETA/EDO GALDEREN BIDEZ ADIERAZTEA KRITIKA EDO ARGUDIO BATEKIKO ADOSTASUN PARTZIALA IRITZIA ESKATZEA KONFIDENTZIA PERTSONALA |
|
|
| HITZEZKO KOMUNIKAZIOA ETA HITZEZKOA EZ DENA ERREFORTZU GISA ERABILTZEA |
|
|
KOMUNIKAZIO ERAGINKOR BATERAKO BLOKEOAK |
Agintzea, zuzentzea: Adibidea: "Utzi kexak eta amaitu lana". Ohartaraztea, mehatxatzea: Adibidea: "Ikasturte honetan nota onak nahi badituzu, pelotan jolasteari utzi beharko diozu". Moralizatzea, erretolika botatzea, " egin beharko zenuke" eta " egin behar duzu" esatea: Adibidea: "Badakizu klasera etortzen zarenean ikasteko betebeharra duzula. Arazo pertsonalak etxean utzi beharko zenituzke, hura baita dagokien tokia". Aholkuak ematea, irtenbideak edo iradokizunak eskaintzea: Adibidea: "Lan-ordutegi on bat programatu behar duzu. Gero dena egin ahal izango duzu". Juzgatzea, kritikatzea, iritzi desberdinak azaltzea, gaitzestea: Adibideak: "Alferrontzi hutsa zara" edo "dortoka baino motelagoa zara". Ezizenak jartzea, esaldi estereotipatuak esatea, kalifikatzaileak jartzea: Adibidea: "Institutuan hasiko zara laster eta laugarren kurtsoko haurra dirudizu". Interpretatzea, aztertzea, diagnostikoak egitea: Adibidea: "Ez duzu irakasgai hau egin nahi, hori da dena". Errukitzea, kontsolatzea: Adibidea: "Lasai, hau ez zaizu zuri bakarrik gertatu". Galdetzea, proban jartzea, gauzak esanaraztea: "Zer gertatzen da? Ez al zara irakasgaia aurrera ateratzeko gai?". Sarkasmoak erabiltzea, txantxetan ibiltzea, iseka egitea: "Tira, mintza gaitezen gauza atseginago batez" "Orain ez da une egokia" "Itzul gaitezen gurera" "Ezkerretik jaiki zarela dirudi" |
NOLA ENTZUN SEME-ALABEI |
Portaeraren hizkuntza entzuten jakitea: malko batzuek, barre-algara batek, umore txarreko aurpegiak edo danbateko batek hitzek adina adierazten dute. Behar bezala komunikatzea: haurrek beren sentimenduak onartzen dituzuela jakin behar dute. Horrela, haurrek nahi izanez gero, hitzez jakinaraziko dizkizuete. Astunak ez izatea: ez duzue seme-alabei beti zerbait "irakasten" jardun behar. Horrela jokatzen baduzue, baliteke une honetako arazoak ihes egitea. Entzuteak duen garrantziaz konturatzea: entzuten jakitea oso garrantzitsua izan daiteke zuen seme-alaben autoestimu- eta autokonfiantza-sentimenduak suspertzeko (entzuteak izkutuko hainbat mezu adieraz ditzake, hala nola "balio handiko pertsona zara" eta "zure ikuspuntua errespetatzen dut"). Entzule aktiboa izatea: ahalegin kontziente eta nabarmen bat egin behar duzue seme-alabek diotena ulertzeko eta interesa agertzeko. Lehen hizkuntz akatsak onartzea: hizkuntzak ez die beti arau batzuei jarraitzen. Haurrek, akatsak behin eta berriz zuzentzen bazaizkie, ez dute berez hitz egingo eta esperientziak edo sentimenduak ez dituzte adieraziko, kritiken beldur egongo baitira. Begietara begiratzeak duen garrantziaz konturatzea: Begiratu seme-alabei begietara hitz egiten diezuenean eta, halaber, seme-alabek hitz egiten dizuetenean esaiezue begietara begiratzeko. Entzuten laster hastea: Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa oso zaila da oinarriak garaiz jartzen ez badira. "Garrantzitsu" kontzeptua erlatiboa da eta haurra kezkatzen duen oro garrantzitsua da beretzat. Inoiz ez da beranduegi: Komunikazio-eskemak laster hasten dira baina beti lor daiteke komunikazio hobea. Gainera, aurrerapauso bat da. |
NOLA LORTU SEME-ALABEK ENTZUTEA |
Seme-alaben galderei erantzutea: izan zaitezte ahalik eta azkarrenak, zintzoenak eta zuzenenak. Mezu-kopuru jakin bat komunika dezakezue, seme-alabek garrantzitsuak eta errespetatuak direla sentituko dute. Une egokia aukeratzen jakitea: zuen seme-alabek galdera bat egiten dutenean, entzuteko prest daudela eta zuen iritzia nahi dutela esan nahi du. Seme-alabekin gai korapilatsuez mintzatzeko une egokia aukeratzen saiatu beharra dago. Aita edo ama perfektuarena ez egitea: tentagarria da eman beharreko erantzun guztiak jakitea. Batzuetan oso ongi egiten dugu baina beste batzuetan ez. Horrela onartu beharra dago, ezinezkoa da dena jakitea. Gauza bat ez dakigula onartzea, perfektuak ez garela eta gizakiak garela adierazteko modu bat da. Desadostasunak onartzea: zenbaitetan, seme-alabek desadostasuna adieraziz gero, zor dieten errespetua galduko dutela uste dute gurasoek. Aitzitik, seme-alabek errespetu handiagoa diete gurasoei iritzia adierazteko askatasuna dutenean. Seme-alabei zuekin dituzten desadostasunak azaltzen uztea, desafioak onartzeko bezain indartsuak (eta esandakoa zuzentzeko bezain helduak) zaretela erakusteko modu bat da. Sarkasmoa edo iseka saihestea: seme-alabak makurraraztea, haiek gure esanak ez entzuteko modu azkar eta iraunkor bat da. Inork ez du hitz egin edo entzun nahi izaten umiliatuko dutela sentitzen duenean. Seme-alabei sentimenduak adierazten uztea: beren sentimenduak ("onak" nahiz "txarrak") onartzen badakigula jakin behar dute, beren sentimenduei ez zaie garrantzia kendu behar. Seme-alabei beste modu batean sentitu beharko luketela esatea ez da oso estimulu ona guri entzuten jarraitzeko. Seme-alabei kalifikatzaileak jartzean kontuz ibiltzea: seme-alabak hazten eta aldatzen diren neurrian zuen pertzepzioek ere hilabete batetik bestera eta urte batetik bestera aldatu beharko lukete. Zenbaitetan, seme-alabez dugun kontzeptuari dagokionez, onerako edo txarrerako (ia beti txarrerako) buruan grabatuta geratzen zaizkien gauzak esaten ditugu seme-alaben aurrean. Seme-alabak juzgatzen baditugu eta kalifikatzaileak jartzen badizkiegu, nekez jarraituko dute gure esanak entzuten, berriz ere juzgatuak eta kalifikatuak izateko beldurrez egongo baitira. Nerabezaroa zer den ulertzea: Gurasoek seme-alaben nerabezaroan aurkituko duten alderdirik gogorrena, seme-alabek helduen laguntza eta disziplina onartzeko erresistentzia izango da beharbada. Haztea ez da gauza erraza. Nerabearen alderdi ez-seguruak ziur eta babestuta sentitu nahi du eta alderdi abenturazaleak aldiz, garatu eta gauza berriak egin nahi ditu. Ez etsitzea: Seme-alabak zuekin ongi molda daitezen lortzea (kanpoan bilatzen hasi ordez) desesperatzeko modukoa da batzuetan, baina lor dezakezue orain baino hobeto seguraski. Seme-alabek entzutea nahi baduzue, ziur egon behar dute zuek ere entzuteko prest zaudetela. |
|
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak metodologia - egileak - eranskin - e-mail |