GURASO-ESKOLA 21. SAIOA |
|||||||||
| GAIA : KOMUNIKAZIOA ( 1 ) | |||||||||
| HELBURUAK: | |||||||||
|
|||||||||
METODOLOGIA : |
|||||||||
1.- "Ez komunikatzea ezinezkoa dela", "aurpegia arimaren isla dela", "aditzaile onari hitz gutxi" eta komunikazioaren eskema abiapuntutzat hartuta eta gorputzarekin ere komunikatzen garela argi utzita, parte-hartzaile bakoitzari "gizarte-mailan onartuta" dagoen zerbait adieraziko duen keinu bat egitea eskatuko zaio. (Aldez aurretik "ZERTAZ HITZ EGITEN DUZUE SEME-ALABEKIN?" orria erabil daiteke sarrera gisa) (Denbora: 20) 2.- Gardenkien laguntzarekin, "PORTAERAREKIN KOMUNIKATZEN GARA" eta "ZERTARAKO BALIO DU HITZEZKOA EZ DEN PORTAERAK?" atalak garatuko dira* (Denbora: 20) 2.-Bi boluntarioren laguntzarekin ondoko eszena antzeztuko da: Juan, 16 urteko mutila, telebista ikusten ari da, ama sukaldean dago eta aita atetik sartzen da. Amak aitari ondokoa esaten dio: "Gaur Juanek zaborra jaitsi eta mahaia jarri du".
(Denbora: 10 ) 3.- Talde txiki batean hitzezko mezua eta hitzezkoa ez dena bat etorriko ez direneko egoera bat planteatzea eta ondoren antzeztea eskatuko da (monitorea taldeetatik igaro eta antzeztu beharreko eszenak aukeratuko ditu). Denek, "Komunikazioa familian" orria hartuta, ahozko mezua eta hitzezkoak ez diren elementuak idatziko dituzte. (Denbora: 40 ) (* Agintzari Sozietate Kooperatiboak landutako materialetatik egokitutako testuak) |
|||||||||
KOMUNIKAZIOA FAMILIAN |
|||||||||
PORTAERAREKIN KOMUNIKATZEN GARA |
|||||||||
Komunikatzen dizkiguten informazio, poz, tristura eta sentimenduekiko sentikorrak gara hitzezko espresioak, keinuak, negarra, aurpegiaren espresioa, ahotsaren tonua, gorputzaren mugimenduak, begirada eta abar entzun eta ikusten ditugulako. Gure solaskidearen jarrerak entzun, ikusi eta sentitzen ditugu eta, halaber, solaskideak gureak entzun, ikusi eta sentitzen ditu. Portaeraren bidez komunikatzen gara, hitzezko portaerekin eta hitzezkoak ez direnekin hain zuzen ere. Hitzezko portaera ideiak komunikatzeko edo informazioa, iritziak eta jarrerak azaltzeko, sentimenduak, adostasunak eta desadostasunak deskribatu edo adierazteko, galderak egiteko, informazioa eskatzeko, arrazoitzeko eta argudiatzeko erabiltzen da. Komunikazio eraginkorra bermatzeko hitzezko portaeraren edukiek esplizituak izan behar dute, hau da, modu deskribatzaile eta operatibo batean eta solaskidearekiko kode komun baten arabera eman behar dira. Espresio zehaztugabeek eta orokortzeko joera dutenek (hala nola "beti zaude ", "zeurekoia zara", "zurea besterik ez duzu buruan" eta abar) komunikazioa eragozten dute. Hitzezkoa ez den portaera ezkutaezina da. Hitzak ezkuta ditzakezu, ez hitz egitea edo hitzez ez komunikatzea erabaki dezakezu baina ezinezkoa zaizu zure aurpegi edo gorputzaren bitartez mezurik ez bidaltzea. Jarraian hitzezkoa ez den portaeraren hainbat adibide ikusiko ditugu.
Eskuekin egindako keinuek hitzezko mezuei indarra emateko balio dute eta zenbaitetan hitzen ordez erabiltzen dira.
|
|||||||||
ZERTARAKO BALIO DU HITZEZKOA EZ DEN PORTAERAK? |
|||||||||
|
|||||||||
| KOMUNIKAZIOA FAMILIAN | |||||||||
"Gustatzen al zaizue nire lana?" galderari erantzuteko orduan, ez da gauza bera "Bai, oso ongi dago!" esan eta lanari arretaz begiratzen zaion bitartean harridurazko eta mirespenezko keinuak egitea eta "Bai, oso ongi dago!" esan eta, lanari erreparatu gabe, aurreko solasaldiarekin jarraitzea. Azken kasu honetan, esateko moduak adierazten duena kontuan hartuta, erantzunak "Horixe da kasurik ez egitea!" interpretazioa izango luke. |
|||||||||
|
|||||||||
|
|||||||||
| ZURE USTEZ, ZERGATIK
EZ DUGU GAI HAUEI BURUZ HITZ EGITEN? ............................................................................................................................................. ............................................................................................................................................. ............................................................................................................................................. ............................................................................................................................................. |
|||||||||
|
|||||||||
|
|||||||||
|
|||||||||
|
|||||||||
PORTAERAREKIN KOMUNIKATZEN GARA |
|||||||||
|
|||||||||
|
|||||||||
ZERTARAKO BALIO DU HITZEZKOA EZ DEN PORTAERAK? |
|||||||||
MEZU BATI INDARRA EDO ENFASIA EMATEKO AFEKTUA ADIERAZTEKO BI SOLASKIDEREN ARTEAN SENTIMENDUAK ADIERAZTEKO KOMUNIKAZIOA ERREGULATZEKO HITZEN ORDEZ ERABILTZEKO HITZEZKO EDO AHOZKO MEZUA INTERPRETATZEKO |
|||||||||
|
|||||||||
Zein dira komunikazioaren barruko elementuak? |
|||||||||
Igorlea = Hitz egiten duena Hartzailea = Entzuten duena Kodea = Morsea, hizkuntzak eta abar Kanala = Ahozkoa, ikusizkoa, entzunezkoa Zaratak = interferentziak komunikazioan |
|||||||||
|
|||||||||
|
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak metodologia - egileak - eranskin - e-mail |