GURASO-ESKOLA 18. SAIOA |
| GAIA : SARIAK
ETA ZIGORRAK (1) |
| HELBURUAK : |
Hezkuntza-jarrera
komenigarrienetan sakontzea, seme-alaben portaera hobetzeko.
Orientabide praktiko batzuk
zehaztea sariak eta zigorrak hezkuntza-asmoz erabili ahal izateko.
|
| METODOLOGIA : |
1.- Aurreko eguneko
"etxerako lana" egiteko izan dituzten zailtasunei buruz hitz egin eta bertan
daudenetako bati honakoa eskatu: azken orrialdean zeuden "Seme-alaba..."
esaldiei egindako oharretako bat irakurtzea, edo bere seme-alabek idatziko lioketen gutuna
irakurtzea.
( Denbora : 30)
2.- "Famili Araudia"
dokumentua eman, banaka irakurri, eta ondoren, taldeka, honako galdera honi erantzun
diezaioten eskatu: Zer esango zenieke guraso horiei?
( Denbora : 30 )
4.- Taldean azaltzea eta
begiralearen ekarpenak
( Denbora : 30 )
3.- Bateratze-lana
( Denbora : 30 ) |
| Bibliografia : |
"Relaciones Familiares"-
"Padres y Maestros" aldizkariak argitaratutako monografikoa- Ediciones Paulinas-
1.982
"Los límites en la
educación de niños y adolescentes: una necesidad para el aprendizaje y la
socialización" Miguel Costa 1.998
|
FAMILI
ARAUDIA - Elkarbizitza-arauak |
Galiziako hiri
batean, nire lagun batzuk, erosi nahi zuten etxebizitza bat bisitatzen ari ziren. Txoko
batean, lurrean erorita, paretan zintzilik egon zela nabari zitzaion plastiko usatu bat
aurkitu zuten, eta barruan orrialde bat. Orrialde hartan idatzita zegoena jaso dugu hemen;
protagonisten izenak eta abizenak aldatu ditugu ordea. |
ETXEA:
ALONDREZ/TINEDO ELKARBIZITZARAKO ARAUAK |
Goizeko 7etan jaikitzea. Garbitu,
ohea egin, gosaldu eta aurreko gauean prest utzitako liburuak hartu.
Eskolatik irteterakoan, etxera
itzuli zuzenean, Antoñita eskutik helduta igaroko dituzue gurutzabide guztiak.
Egunero, nesketako batek ipiniko
du mahaia, gero bildu egingo du eta erratza pasatuko du.
Eskolatik iristerakoan, beste ezer
baino lehen, berokiak, aterkiak eta jakak, erabakitzen dugun lekuan zintzilikatu behar
dira. Liburuak korridoreko altzarian ordenatu behar dira, ikasi beharreko liburuak hartuko
dituzue eta ikasi eta gero dagokien lekuan utziko dituzue berriz ere.
Telebista ezin da ikusi aurrez
etxeko lanak egin ez badira. Etxeko lanak bakoitzak bere gelan egingo ditu. Lanak
amaitzerakoan telebista ikusi ahal izango duzue edo lagunen baten etxera joan, nahi
baduzue. Arau honek ez du eraginik Carolinarengan, inolako agindurik gabe ere egiten
baititu etxerako lanak.
Bazkaria.- Eskuak garbitu
bazkaldu aurretik. Ez da telebistarik ipiniko bazkarian zehar, oso arrazoi sendo bat ez
baldin badago behintzat. Ez da eztabaida sutsurik onartuko, arrazoia izan ala ez izan.
Bazkaria amaitu ondoren, hortzak garbitu behar dira. Carolinaren lotsagabekeriak eta
Lauraren, Carlosen eta Antoñitaren zentzugabeko garrasiak zigortu egingo ditugu. Ez
lurrean, ez eta egongelatxoetan ere ez da inolako gauzarik utziko.
Afaria.- Amak afaltzeko
deia egiten duenean, berehala etorriko zarete afaltzera, ez protestarik ez eta atzerapenik
gabe. Afaria amaitu ondoren, hortzak garbituko dituzue, jantziak antolatuko dituzue eta
hurrengo egunean eskolara eraman behar dituzuen liburuak eta materialak ordenatuko
dituzue.
Hori egin ondoren ez da protestarik
egingo, abestirik kantatuko, argirik piztuko, ezin izango da ohetik irten ez eta bertan
eztabaidarik hasi ere.
Ikasturtean zehar ez da telebistarik
ikusiko gauez, hurrengo egunean goiz jaiki beharra baitago.
|
ZIGORRAK
|
Zigorrak
honelakoak izan daitezke: Arinak, Larriak eta Oso Larriak.
Arinak: Egun batez telebista
ez ikustea izango da zigorra. Laurari Isabelen etxera joatea debekatuko zaio.
Larriak: Bi egun telebistarik
gabe eta ordenagailurik gabe.
Oso Larriak: Hiru egun ez
telebistarik ez eta ordenagailurik ere, ostiral-larunbat-igandeak. |
ARAUDI HAU PINTATZEA, HONDATZEA
EDO PUSKATZEA OSO GOGOR ZIGORTUKO DA
|
Hemen agertzen ez den edozein
hutsegite, araudian barne hartutakoen parekotzat har daiteke.
|
Gurasoek erabakiko
dute hutsegitea Larria/Oso Larria ote den; gauean bilduko dira lasaitasunez erabaki
ahal izateko.
Sariak: Dirutan emango dira,
larunbatetan, astean zehar zintzo portatu direnentzat. |
ALONDREZ
TINEDOTARREN ARAUDIAREN IRUZKINAK |
* Dena dago erabakita, non geratu da
bat-batekotasuna? Eta irribarreak?
Ala itzalita ote daude?
* Non dago maitasuna? Zoriontasuna
ez da dekretu bidez lortzen.
* Denon arteko lankidetza bai, baina
hezkuntza-zeregina saihesteko ala bisitarien miresmena lortzeko?
* Gauez biltzen diren gurasoak,
"lasaitasunez erabaki ahal izateko"?
* Menpekotasuna da aukera bakarra,
ez dago zer negoziatzerik, zigortu bakarrik egiten da, eta gainera haurrek "ez"
esan behar izaten dute beren buruaren autoafirmazioa lortzeko eta heldu bihurtu ahal
izateko.
* Haurrak aldatu egiten dira, arauak
ere bai?
* Arauari eustea pertsona dudatsuen
ezaugarria da
* Seme-alaben akatsak, porrota al
dira? Ala ikaskuntza-prozesuaren funtsezko zatia?
* Sariak diru-sariak dira eta ez
daude gauza jakinei lotuta, "zintzo portatze" orokor eta zehaztugabe bati lotuta
baizik.
|
HAURREN
ETA NERABEEN HEZKUNTZAREN MUGAK: IKASTEKO ETA GIZARTERATZEKO BEHARREZKOAK
(Miguel Costa. 1998)
|
Mugarik ez
dagoenean edo hauek zehaztugabeak edo funtsik gabeak direnean. |
Seme-alabek portaera-desdoikuntzak
edo adostasun ezak izan ditzakete. Adibidez, seme oldarkorrei buruzko ikerketetan,
gurasoek diziplina-gaietan irmotasunik eza azaldu zuten, zigorrak ez zeuden hutsegiteei
argi eta garbi lotuta edo azkenean seme-alaben eskaerak betetzen zituzten.
Seme-alabak euren gurasoen
eskaerei ez diete jaramonik egiten edo ez daude haiekin ados eta ez dute euren portaeraren
erantzukizuna hartzen.
Ikaskuntza-giroa derrigorrezkoa da
eta ez da orientatzailea.
Mugak seme-alaben segurtasunaren,
ongizatearen eta garapenaren arabera ezarri behar dira eta honetara bideratuta egon behar
dute:
Semea min fisikotik babestu
(osasun fisikorako arriskuak)
Seme-alaba eta besteak kalte
psikologikotik babestu, elkar errespetatzen ikas dezaten lagunduz bai eta besteen
eskubideak, sentimenduak eta ideiak errespetatzen ere ikas dezaten.
Seme-alaben ikaskuntza eta
garapena sustatzea. Ulertu egin behar dute badela une jakin bat gauza bakoitza egiteko:
jateko, atseden hartzeko, ikasteko, jolasteko...
|
| |
MUGA
SENDOAK |
MUGA
BIGUNAK |
NERABEEK IKASTEN DUTENA |
- "Ez" beti da "Ez"
- "Arauak betetzea eskatzen didate"
- "Arauak mundu guztiari bezalaxe aplikatzen
zaizkit niri ere"
- "Neure jokabidearen erantzukizuna nirea
da"
"Helduek esaten dutena esan nahi dute" |
- "Ez" batzuetan zera da: "Bai",
"Batzuetan" edo "Baliteke"
- "Ez didate arauak betetzea eskatzen"
- "Arauak besteentzat dira, ez niretzat"
- "Nik neure arauak ezartzen ditut eta nahi
dudana egiten dut"
- "Helduek ez dute esaten dutena esan nahi"
"Helduak dira nire jokabidearen erantzukizuna
dutenak". |
|
Mugak mugatu
egin behar ditugu. |
Arauak ez dira egin behar
helbururik gabe, gehiegi badira nahastu egin dezakete eta eraginkortasuna galdu".
"Benetan garrantzia duten
mugei erreparatu behar diegu"
|
Zentzuzko
mugak ezarri. |
Zentzuzkoak ez badira, seme-alabek
autoestimu-maila baxua izan dezakete eurengan gauza txarren bat badela pentsatzen baitute,
edo helduen aginteaz ez dira fidatzen, edo humore aldakorrez egon daitezke, lur jota edo
haserre.
|
Nola
ezarri mugak. |
Argia eta zehatza izanik.
"Garbitu dena" agintzea oso agindu zabala da.
Modu positiboan ezarri behar dira.
Hobe da hau esatea: "esertzerakoan bizkarra zuzen ipini, zutik" esatea beste
honako hau baino: "ez eseri konkordun bat bezala".
Irmoa izanik.
Iraunkorra izanik. Mutiko bati
egun batean labana erabili duelako zigorra ezartzen bazaio, hurrengo egunean labanarekin
ibiltzea uzten bazaio eta hurrengoan egin duen txorakeriagatik barre egiten badugu, semeak
ez du sekulan jakingo guk zer espero dugun.
Seme-alabek ere parte har dezatela
mugak ezartzerakoan.
|
Mugei
jaramonik egiten ez bazaie. |
Ez jaramonik egin, ahal den
guztietan, kasketei, garrasiei... seme-alaba entzulerik gabe utzi, ez entzunarena egin.
Jarraibide zehatzak eman, ahal den
guztietan araua betetzeko aukera emanez, akordioa goraipatuz edo ez betetzearen ondorioak
azalduz.
Azter itzazu zeure muga propioak.
|
  
|
aurreko - hurrengo
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak
metodologia
- egileak - eranskin - e-mail |