GURASO-ESKOLA 17. SAIOA |
||||||||||||||||||||
| GAIA: AUTOESTIMUA (2) | ||||||||||||||||||||
| HELBURUAK : | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| METODOLOGIA : | ||||||||||||||||||||
1.- Begiraleak erantsitako dokumentua azalduko du ( Denbora . 30 ) 2.- Talde txikitan,
( Denbora : 30 ) 3.- Taldean azaltzea ( beste arbelean dokumentuko ideiak egongo dira idatzita ) ( Denbora : 25 ) 4.- ETXEAKO LANA azaldu : " SEME-ALABEK ZER IKUSI, HURA IKASI " ( Denbora : 5 ) |
||||||||||||||||||||
| Bibliografia : | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
AUTOESTIMUAN HEZTEA PERTSONA GISARA HAZTEKO |
||||||||||||||||||||
Ispiluen jokoa edo "zu pertsona garrantzitsu bat zara ". |
||||||||||||||||||||
Agian begiratu izan diozu noizbait zure buruari herriko festetan ipintzen dituzten "ispilu barregarrietan": batek irudi luzea ematen dizu eta besteak zu ere Santxo Pantza izan zaitezkeela gogoratzen dizu... Jostagarria izan ohi da. Baina ispiluen errealitate hau hezkuntzako mundura ere eraman daiteke. Orduan ez da hain garrantzirik gabekoa suertatzen ordea. Hara: Seme-alabentzat gurasoak zera dira: haurrak bere nortasuna eraikitzeko erabiltzen dituen ispiluak. Eta itzultzen den irudia orekatua edo itxuragabea izatea gurasoen ispiluen araberakoa izango da; horren arabera bihurtuko da haurra heldu osasuntsu, bizitzari ekimenez eta alaitasunez aurre egiteko gai edo, aldiz, pertsona neurotiko bihurtuko da, iheskorra eta segurtasunik gabekoa. Gurasoen zereginaren garrantzia, lehen urteetan bereziki, erabakigarria da. Gurasoen eskuetan egongo da neurri handi batean haurrak bere buruaz hartuko duen irudi positiboa edo negatiboa. Horregatik, zu pertsona garrantzitsua zara zure seme-alabarentzat eta ez janaria eta eskola ematen dizkiozulako bakarrik. |
||||||||||||||||||||
| Beti betetzen den profezia bat. | ||||||||||||||||||||
Geure buruaz dugun irudia ez da jaiotzetik bertatik daukagun zerbait, herentziazko zerbait, gure ingurutik ikasten dugun zerbait baizik: jaiotzen denez geroztik, haurrak gurasoak ispilua izango balira bezala begiratzen ditu eta daukan balioa ikasten hasten da, neurri handi batean, gurasoek gauzei ematen dioten balioaren arabera. Milaka keinu eta hitzek irudi bat osatzen dute; irudi hori besteek beragandik espero dutena da. Gauzak horrela, askotan pentsatzen baduzu zure semea "gehienak baino traketsagoa dela" edo "ekimenik ez duela", ez harritu azkenean bera traketsa eta ekimenik gabea bihurtzen baldin bada. Kafkak, Aitari idatzitako gutunean esaten duenez:
Ikusi duzu. Profezia bat izango balitz bezala, zure itxaropenak edo espektatibak, neurri handi batean, egia bihur daitezke. Aski da denboran iraunkorrak eta etengabeak izatea:
|
||||||||||||||||||||
Nola iritsi autoirudi positibo edo negatibora? |
||||||||||||||||||||
Esana dago ispiluetan pertsonok geure buruaren irudi positiboak edo negatiboak ikusten ditugula. Nola gertatzen da hori ordea? 3.1. Hitzen esanahia ikasi aurretik, haur guztiek euren buruekiko milaka inpresio jasotzen dituzte. Inpresio hauek inguruan dituenen gorputz hizkuntzatik datoz; familiako DOINU gisakoa dela esan dezakegu, seme-alabei janariarekin edo eguneroko giroarekin batera transmititzen zaiona da. Haur bat bularra hartzen ari da. Bere amak une hori irakurtzeko aprobetxatzen du. Haurrak alkandorari heltzen badio amak eskua kendu egiten dio, haurrari begiratu ere egin gabe... Haur honentzat munduan orain artean duen esperientzia bakarra bere ama da eta esperientziak adierazi dionez, ez du amaren arreta merezi. Maitasuna bestearekiko arreta da, bestearentzat "oso-osorik egotea". Eta batzuetan, "denean egoteko" konpromisoak gurasoei ez die uzten "hemen erabat egoten". Horregatik, amatasunak eta aitatasunak sabelerako janariaz gain, "janari psikologikoa" esan nahi du bereziki. Ez dago gurasoen hurbiltasunaren ordezkorik. Maitasunetik bakarrik sortzen da segurtasuna: nire seme-alabekin jolastuz denbora galtzeko gai naizenean, adibidez, niretzat garrantzitsuak direla jakinarazten diet, maitatzeko duinak direla. 3.2. Beste gauza garrantzitsu bat, geure buruaz dugun irudia eraikitzen laguntzen duena, norberaren esperientzia da. Montessori-k esan ohi zuenez "haurrak bere pertsonalitatea BALORATU EGITEN DU burujabea izan daitekeela eta bere ahalegin propioaz baliatuz gauzak egin ditzakeela konturatzen denean. Hala eta guztiz ere, horrelako emaitzak lortu ahal izateko beharrezkoa da haurra inguru libre batean ipintzea, inguru horretan, bere ekimenez, kontaktu sozialak, besteekiko harremanak izan ditzan". Laburtuz, haurrak bere inguruko mundua bere ahaleginaren bidez konkistatzea da garrantzia duena. Ingurua menperatzen ari garela ikusteak ematen digun pozak eta satisfazioak, mila hitzaldik baino hobeto, zera adierazten digute: garaipena lortzeko eta gauzak ondo egiteko gai garela: haurrek baliotsuak direla eta maitatzeko duinak direla adierazten dieten bizi-esperientziak behar dituzte. Aurrekoaren haritik, konturatuko zara akats handia dela zure seme-alabari bere autonomia oztopatzea; berak bere kabuz egin ditzakeen gauzak zuk egitea haren ordez, nahiz eta zuk laguntzeko asmo ona izan, haurraren garapenerako oztopo bihurtzen da. Horregatik:
Zein da gurasoen lana, orduan? Mundua, poliki-poliki ezagutzeko aukera eman behar diozu, bere adinaren arabera ezagutu dezan: egizu honakoa galdetzea bezain gauza erraz bat:
Eta jokatu galdera horien arabera. Debekatu beharrean, eskaini bide irekiak, egin ditzakeen gauzak edo jarduerak azaldu edo gomendatu. Eta animatu jarduera horiek egin ditzan ("Zergatik ez zara saiatzen ea...?"). Zure mezu horren bidez hori egiteko gai dela pentsatzen duzula adierazten diozu, horretarako balio duela (Zer urrun dagoen jarrera egoki hau beste jarrera desegoki hartatik: "Banekien bai nik...!"). Eta poztu zure semeak gero eta gutxiago behar zaituelako. 3.3. Hirugarren elementua hitza da. Ez da nahikoa zure seme-alabaz harro edo pozik egotea, zure poztasuna adierazi egin behar baitiozu noizean behin. Hitzek ahalmen handia dute, norberaren errespetua jasotzeko edo zapuzteko balio baitute: "baldarra" edo "traketsa" esaterakoan adierazten duzuna eta "txapelduna" edo "artista" esaten duzunean adierazten duzuna oso gauza ezberdinak dira. "Zu ez zara sekulan ezer izango" eta "Zer iruditzen zaizu gauzatxo edo detailetxo hori aldatzen baduzu?" errealitate beraren aurrean eduki daitezkeen bi jarrera oso ezberdin dira. Hala eta guztiz ere, hitzak baino garrantzitsuagoak dira hitzen barruan dauden iritziak:
Asko eta asko dira horrelako adibideak. |
||||||||||||||||||||
Autokontzeptua eta hainbat aldagai. |
||||||||||||||||||||
4.1. Autokontzeptua eta adina Aurreko guztia irakurri ondoren konturatuko zinen jaiotzatik bertatik badela doinu familiar bat, etxeko doinua. Eta amarekiko lehen kontaktutik ere bada esperientzia bat. Agertzen den azken elementua haurrak ulertzen duen azken elementua behintzat- hitza da. 5 urterekin haurrek jadanik jaso ditu gurasoen ispiluetan islatutako irudi kopuru nahikoa; bere buruaren balioa orokorrean ulertzeko moduko irudi-kopurua baduela esan daiteke. Eskolan sartzerakoan beste ispilu edo pertsona garrantzitsuak agertu dira: irakasleak ere goi-mailako izakiak dira, oso iritzi erabakigarriak dituzten izakiak, gainera. Andereño batek, "pertsona garrantzitsua" dela konturatzen denez, bere egoera edo estatusa aprobetxatu eta garaipenaren pedagogia erabiltzen du. Eta haurrari "berdinen gizartera" irekitzen lagunduko dio. Lehen egunetako negarrak oso erraz gainditzen dira giro honetan. Hasieran haurra andereñoaren inguruan badabil etengabe, haren arreta erakarriz eta denerako onarpena eskatuz, bere gelakideen "salatari" bihurtu behar badu, andereñoaren maitasuna erosteko ahaleginean ari delako besterik ez da. Poliki-poliki konturatuko da berdinen -ikaskideen- onespena jasotzea ere atsegina dela. Aurreko jarrerak alde batera utziko ditu eta elkartasuna agertuko da (salatzea gaizki ikusita egongo da hortik aurrera) bai eta lehia ere (haurrak bere indarra eta bizkortasuna probatu behar ditu, besteen aurrean zenbat balio duen erakutsiz). Kirolen eta etengabeko jardueraren garaia da: gorputza autokontzeptu positiboko iturri bihurtzen da horrela. Tentsio-unetan haurrak arreta berezia behar izaten du. Anai-arreba baten jaiotza bezalako gertakariak, ikasturtearen hasiera, etxez aldatzea edo pubertaroan sartzea oso garrantzitsuak dira. Prozesu honetan, nerabezaroak ezaugarri bereziak izaten ditu. Bat-batean segurtasun guztiak kolokan geratzen dira eta "ni"-a bereziki sentibera bihurtzen da. Ez dago fisikoki duen itxurarekin oso pozik eta akats hipotetikoak ikusten ditu (zaldarrak aurpegian, gorpuzkera arrunta, oso erraz gorritzen zaio aurpegia, sudurra handiegia duela edo bularrak txikiegiak dituela pentsatzen du...) eta krisialdian murgiltzen da. Segurtasun-eza handitu egiten da, etorkizunaz kezkatzen hasten da, zer-nolako gizartea eraiki nahi duen pentsatzen hasten da, etab. Une latz samarra izaten da, baina pertsona heldu bihurtzeko beharrezkoa den unea. Aurkakoa badirudi ere, inoiz baino beharrezkoagoak ditu gurasoak: helduen aurkako protestak eta kexuak egiten ditu, itxuraz askoz ere jaramon handiagoa egiten die bere lagunei eta badirudi ez duela familiako maitasuna jaso nahi. Baina hala eta guztiz ere, hazi ahala, inguruan dituen pertsona helduen jokabidea kopiatzen du. Bere irudi positiboa familiako maitasunean oinarrituz berregituratzen du... Oso oker zaude une horretan zure seme-alabek maite ez zaituztela pentsatzen baduzu; maite zaituzte, baina beste modu batean. Inoiz baino beharrezkoagoa dute zure hurbiltasuna. Eta agian zure testigantza isila... Aurreko urteetan seme-alabekin hitz egin baduzu, orain errazagoa egingo zaizu haiekin komunikazio esplizitua lortzea. Baina dena den, zure lana funtsezkoa da etapa honetan: ez duzu zure hitza esan gabe geratu behar sendo baina maitasunez- aita edo ama bezala. Zure hitza eta bereziki zure jokabidea- izango dira helduen mundua eraikitzeko begiratuko dituen ispiluak. 4.2. Autokontzeptua eta gurasoen hezkuntza-estiloa Bada familiako emozio-doinu gisako bat. Familia bakoitzak bere balio propioak garatzen ditu, amarekin duen lehen harremanetik bertatik barneratzen hasten dena. Gurasoek semeengan irudi positiboa garatzea erraztu edo oztopatu egiten dute euren hezkuntza-jarrerekin: guraso autoritarioek seme-alaba dudatsuak sortzen dituzte, euren buruarekiko estimu urria dutenak eta ekimenik gabeak: euren buruarekiko estimu handia duten neska-mutikoak familia helduetakoak izan ohi dira, estimu handiko senar-emazteak dituztenak eta euren seme-alabei horixe transmititzen dietenak; guraso hauek euren seme-alabei helburu errealistak emateko gai izaten dira. Guraso inkongruenteak dira, dirudienez, arazo larrienak sortzen dituztenak: batek seme-alabari gauza bat esaten badio edo sentiarazten badio eta besteak bestelako sentsazioak ematen badizkio, haurrak bere buruarekiko iritzi kontraesankorrak izango ditu. Zailtasun handiak izango ditu rol egonkor bat lortzeko. Margaret Mead antropologoak "maitasun baldintzatuari" buruz hitz egin zuen, Estatu Batuetako erdi-mailako klaseetan oso ohikoa den fenomenoa izaki. Maitasun hori honelakoa zen: seme-alabei maitasuna adierazten zieten, giro lehiakor batean, besteen gainetik geratzen zirenean. Gurasoek (edo irakasleek) ezartzen dituzten helburuak "hobeenekin" konparatuta ezarritakoak badira, pertsonarengan barne-tentsiogune bat sortzen dugu, frustrazioa eragingo dion eragilea, hain zuzen ere. Honekin lotuta, Karen Horney-k "neurotiko" hitza erabiltzen du pertsona jakin horiei buruz hitz egiteko; lortu ezinezko idealak etengabe lortu nahian dabiltzan pertsonak dira, eta ahalegin hori ezkortasunez egiten dute gainera. 4.3. Autokontzeptua eta eskola Autokontzeptuan eragina duen beste faktore erabakigarria eskola da. Adierazi dugu irakasleak eta ikaskideak berak eredu-pertsona bihurtzen direla haurrarentzat. Rosenthal eta Jacobson-ek sakon aztertu dute gai hau. "Oak School" izenekoan, ausaz eta begiratu gabe ikasleen %20 hautatu ondoren, bi egileek ikasle horiek garapen intelektual bikaineko ikasle bezala aurkeztu zituzten irakasleen aurrean. 8 hilabete igaro ondoren ikasle horien errendimendu intelektualean benetako aldaketa gertatu zen. Azterlan estatistikoa kontuan hartuz honako ondorio honetara iristen gara: "irakasleek ikasleei buruz dituzten espektatibak profezia bihur daitezke, benetan gauzatzen diren profeziak, hain zuzen ere". Ildo beran, hainbat eta hainbat ikerketak (Rosenberg, Taner, Staines...) frogatzen du ikasleen nahien maila irakaslearen portaeraren araberakoa izaten dela. Ez da maila intelektuala bakarrik izaten emaitza positiboak ziurtatzen dituena. Irakasleak hainbat eragin sortzen ditu, oso eragin garrantzitsuak direnak: harreman-estilo jakin batzuek, adeitasunak, tolerantziak, ikaslearekiko interesak, eta abarrek, autokontzeptua aldatzeko ahalmena dutela ikusi da. Ikasleari hitz egiteko moduak, hitz jakin batzuek edo notaren alboko ohar idatziek eta irakasleak ikaslearen autokontzeptuari buruz egiten dituen aipamenek, irudia aldatzeko aukera handiagoa ematen dute. Irakasle bakoitzak bere eragin berezia izan dezake, eta ez bakarrik bere gaitasun profesionala dela medio. |
||||||||||||||||||||
Gure ispiluen irudia desitxuratzen denean... |
||||||||||||||||||||
Gure "ispiluek" gure seme-alabei iritsarazten dieten irudia beti negatiboa baldin bada, haurrak ez du bere buruarekiko errespetua lortzen eta ondokoa egiten du:
Hiru jarrera hauetako bakoitzak autoestimu negatiboa dakar, pertsonaren izaeran eragin negatiboak izango dituelarik.
Gauzak hain muturreraino eraman gabe, esan dezakegu orokorrean pentsatu ohi denaren aurka- hobe dela haur mugitu bat haur zeharo otzan edo geldo bat baino. Dena dela ere, mendeko gisara agertuta maitasuna "erosten" duen haur-mota hau askoz ere ohikoagoa da giza goxotasunik ez duten familietan (familia hautsiak) edo izugarri autoritarioak diren familietan. |
||||||||||||||||||||
Laburbilduz... Zer egin dezakegu?: Gurasoentzako jarraibide batzuk. |
||||||||||||||||||||
Guraso bezala ditugun espektatibak berrikusi edo errepasatu behar ditugu. Batzuetan, ustekabean, ez oso sentimendu garbiak sartzen zaizkigu. Gure seme-alabentzat gauza jakin batzuk nahi ditugu, guk izan ez genituelako, edo gelako lehenengoak izatea nahi dugu gizartearen aurrean harro-harro agertzeko, eta abar... Oso erraz ihes egiten digute, seme-alabaren aitzakiarekin, sentimendu asegabeak edo ezkutuko nahiak. Horregatik, edozein itxaropen edo espektatibaren aurrean, ondoko galdera erraz hauek egin behar genizkioke geure buruari:
Gauzak ondo eginda ez daudenean, esan egin behar da. Baina hala eta guztiz ere akatsa kritikatu, ez pertsona. Oso ezberdina da seme-alaba bati "ez duzu ezertarako balio" esatea edo "hori ez duzu ondo egin" esatea: lehen egoeran pertsona gisa duen balioa zalantzan jartzen duzu; bigarren egoeran, egin duen gauza jakin bati buruz besterik ez zara ari.
Utziozu bere kabuz hazten: menpekotasun handiegiak ere ez du pertsona helduak sortzen uzten. Oso txikitatik heldua izatea nahi baduzu, sekulan ez da izango haurra. Normala da salto egitea, edo etxetik barrena korrika ibiltzea, zuk ez egiteko esan badiozu ere, edo geldirik ez egotea. Kalean jolastea, kirola egitea edo lagunekin mendira joateak bere balioaren neurria eskaintzen dio, bere kabuz arrakasta lor dezakeen ingurua da, gurasoen laguntzarik gabeko ingurua. Zure aldamenean edukitzea oso erosoa izan daiteke, baina heldutasunerako bidea oztopatu besterik ez dio egingo.
|
||||||||||||||||||||
HIRUSTA PROGRAMA- GURASO-ESKOLA |
||||||||||||||||||||
" SEME-ALABEK ZER IKUSI, HURA IKASI " |
||||||||||||||||||||
* Esaldi hauen aurrean ipin itzazu, laburki idatzita, zure seme-alabarekiko alda ditzakezun jarrerak. Gero benetan saiatu "besterik" ez duzu egin beharko. |
||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| * Kafka bezala, baina dramatismorik gabe, idatz ezazu zure ustez zure seme-alabak idatziko lizukeen gutuna. | ||||||||||||||||||||
|
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak metodologia - egileak - eranskin - e-mail |