GURASO-ESKOLA           14. SAIOA

GAIA : ZER DA FAMILIA BAT: BIZI-ZIKLOA, MUGAK, HIERARKIA...
HELBURUAK:
  • Familia konplexua eta biziduna den aldetik, sortzen diren krisialdiak desdramatizatzea.

  • Hierarkian gertatzen diren aldaketen garrantzia baloratzea.

  • Gurasoek zirkularitatearen aberastasuna ulertzea eta familian aplikatzea.

METODOLOGIA :

1.- Irakaslearen azalpena erantsitako materialarekin

(Denbora: 30’)

3.- Talde-lana: eztabaida

Taldeko kide bakoitzak familian gertatutako kasu bat azalduko du, irakurketa zuzena egin diotena; ondoren, kasu hori bera irakurketa zirlularra eginez gero nolakoa izango zen azalduko du.

(Denbora: 30’)

4.- Bateratze-lana

(Denbora: 30’)

ZER DA FAMILIA ?
DEFINIZIO BATEN BILA :

SISTEMA IREKIA DA eskolari, auzoari, lanari begira

Senar-emaztearen, gurasoen, anai-arreben eta seme-alaben AZPISISTEMEK OSATZEN DUTE, eta hierarkia du (3)

EGONKORTASUNA ETA EGOKITZEKO GAITASUNA DU (1)

ARAUEN BIDEZ ANTOLATZEN DA (2)

HISTORIA DU (gure jatorrizko familiak mitoetan agertzen dira –familiako denek onartzen dituzten sineskeria horietan guztien eginkizunak eta harreman motak irudikatzen dira:"emakumeek agintzen dute...", "zuk zera egin behar duzu..."-, onartu ala ez).

BANAKOA OSATZEN DEN GUNEA, banakoaren gizartearekiko harremanak familiaren bitartez egin ohi dira.

1.- Biziaroetan zehar egokitu beharra du. Familiak, pertsonek bezala, badu bizitza bat, eta honela irudika dezakegu:

Denbora horretan bi helburu bete behar ditu familiak:

* Familiakoen behar guztiak asetzea (materialak eta afektiboak). Horretarako egonkortasuna behar du.

* Familiako kideen autonomia eragitea, batez ere seme-alabena. Horretarako malgutasuna edo flexibilitatea behar du. ( 2 ) Familiaren arauak aldatu egiten dira, aldiro baimena ematen den ala ez negoziatu ondoren. Horri dagokionez, oso txarra eta negatiboa izaten da inongo aldaketarik ez egitea (eta arauak berdinak izatea bost urteko seme-alabarentzat edo hamabost urtekoarentzat), halaber seme-alabek egiten dutena ez kontrolatzea eta araurik ez jartzea.

Prozesu horren baitan familiak krisialdiak jasaten ditu, baina gaindituz gero hazi egiten da; krisia bere hartan geratzen bada, ordea, arazoak eta arriskuak agertuko dira.

3.- Bestalde, familia barnean pertsonak eta harremanak ezberdinak izaten dira. Hierarkia dago:

Arazo arriskutsu bat sortzen da sarritan: hierarkia aldatzea, eta hirukiak sortzea, hau da: guraso batek seme-alabetako batekin bat egitea bestearen aurka joateko, edo gogor esanda, gurasoek seme-alabak tresnatzat hartu eta bestearen aurka erabiltzea, bikoteak berak arazoa konpondu beharrean.

Adibidez:

- Amak jakin gabe, aitak alabari ezkutuka dirua ematen dionean

- Amak semea konfiantzazko lagun bihurtzen duenean, "aitari ez ezer esan" esanez.

Oso garrantzitsua da horretaz ohartzea etxeko giro dramatikoak beste ikuspuntuak lausotzen baditu ere: saiatu behar dugu desblokeatzen eta errua besteei ez leporatzen.

4.- Bestalde, familian gertatzen den oro pertsonen arteko harremanek eraginda da. Ez dugu errudunik bilatu behar, baizik eta geure ekintza guztiek besteengan eragina dutela ikusi, eta alderantziz.

Adibidez:

edalea den senarrak: "tabernara noa, emaztea beti garrasika ari zait-eta"

emazteak: "behar baino gehiago edanda etortzen delako oihukatzen diot"

Orokorrean, batek gero eta gehiagotan zerbait egiten badu, are gehiago egingo du besteak kontrakoa (haurrak jaten ez badu, amak oihukatu; haurrak negarrez segi, eta are gutxiago jan). Horrela irtenbiderik gabeko zirkulu bat sortzen da (edo azkenean haurrak zaplastakoa hartuko du, baina horrela ere ez du jango noski).

Gure programa honetan esate baterako: gazte baten aita ez da etortzen.

Aitak: "Ez dut ezer egiten, baztertuta naukate", eta hori gainera erosoagoa da.

Amak: "Zu joateko diote, zeuk arazoarekin duzun zerikusia aztertzeko" esatea, honen ordez, "goazen elkarrekin eta gero..."

Ez da etorriko, jakina, baina hala ere ez dago kausa eta "errudun" bakarra.

abeu.gif (2763 bytes)

"Pentsaera zuzen" horrek ez du batere laguntzen, kalte egin dezake ordea:

- Haur autistak: Haurrak amari begiratzean, amak begirada kendu ohi duela frogatu da.

Pentsaera zuzena: Amak horrela jokatzen duenez, haurra autismoan murgiltzen da.

Pentsaera zirkularra: Haurraren harremana begirada kentzen dion horrekiko espresiorik gabea izango da; ez du ezer adieraziko, eta gardena bailitzan begiratuko du. Horrek amak begirada baztertzea eragiten du, hain da mingarria berarentzat; baina era berean, bere jokaera horrek haurra isolatzea eragiten du.

- "Horrelako gurasoak izanda ez da harritzekoa semeak drogak hartzea"

Ondorioz, erosoa da baina ez mesedegarria bestea erruduntzat jartzea, edo bestea aldatuko den itxaropena izatea. Aldaketak neronek eragin ditzaket, gero bestea aldaraziko dutenak, eta nirekiko harremana behintzat aldatu egingo da.

aurrekosaioakhurrengo

aurreko - hurrengo

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail