GURASO-ESKOLA           11. SAIOA

GAIA : ALKOHOLA, TABAKOA. BESTE DROGA BATZUK

HELBURUAK

  • Alkoholarekiko eta tabakoarekiko beren portaerei eta jarrerei buruz gogoeta egitea.

  • Bi substantzia hauek drogen kontsumoan hasteko substantzia gisa duten garrantziaz gogoeta egitea.

METODOLOGIA

  1. "Juegos sin humo. Atracción fatal. Tabaco, publicidad y jóvenes" izeneko bideoa aurkeztea. Bideo honetan publizitatearen bitartez gazteen artean tabako marka jakin bat nola sustatzen den ikusiko dugu eta bertan azaltzen diren mezuen kritika egingo dugu: 15 urteko neska-mutilak marka horren erabiltzaile gisara azaltzen dira eta marketin-taldearen bileran nabarmentzen diren alderdiak, marketin-taldekoen jarrera eta abar agerian geratzen dira.

  2. Tabakoari buruzko esaldi estereotipatuen bitartez (I: ERANSKINA) tabakoaren gaineko mitoak eta jarrera pertsonalak adieraztea eta erretzaile aktiboaren eta pasiboaren kontzeptuak azaltzea.

  3. Alkoholari etxean ematen zaizkion bi erabilera idatz ditzaten eskatzea eta ondoren guztion aurrean azaltzea. II. Eranskineko orria banatzea, bertan azaltzen diren esaldiei buruzko iritzia emateko eta sor daitezkeen kontzeptu okerrak argitzeko.

  4. Gaur egun menpekotasun berriei buruz hitz egiten da, zein dira, ordea, menpekotasun berri horiek? Gehiegi har daitezkeen beste substantziei eta gehiegi sortzen diren beste portaerei buruz mintzatzeko sarrera gisa erabiliko da galdera hau. III. eranskinean gai hau aztertzeko gidoi laburra dugu.

Bibliografia

  • Bideoa. "Juegos sin humo. Atracción fatal. Tabaco, publicidad y jóvenes". Kataluniako Generalitatea. Bartzelonako Udala.

  • "10 Mitos sobre el tabaco". Asociación Española de lucha contra el Cáncer.

  • "Jóvenes y Drogas". Prebentziorako unitate didaktikoa. Edex kolektiboa. 1999.

  • "Drogas de síntesis en España". Juan F. Gamella y Arturo Alvarez Roldán. Plan Nacional sobre Drogas. Ministerio del Interior. 1997.

  • "Televisión y Educación". Joan Ferrés. Papeles de Pedagogía. Paidós. 1994.

  • "Televisión Subliminal". Joan Ferrés. Papeles de Pedagogía. Paidós. 1996.

  • "Los jóvenes y el uso de drogas en la España de los años 90". Domingo Comas Arnau. Ministerio de Asuntos Sociales. Instituto de la Juventud. 1994.

  • "Educar para la salud. Drogodependencias". C. Eseverri y Cols. Editorial CCS. 1995.

  • Gamella, J.

I. ERANSKINA
Tabakoaren gaineko 10 mito
  1. Tabakoa baino askoz ere gauza txarragoak daude.

  2. Inoiz gaixorik izan ez diren erretzaile asko ezagutu dut.

  3. Light zigarroek ez dute kalterik egiten, ez dute minbizia sortzen.

  4. Nik gutxi erretzen dut, ia zigarro osoa hautsontzian erretzen zait.

  5. Tabakoak poluitzen du, baina automobilek eta fabrikek askoz ere gehiago egiten dute. Ingurugiroaren poluzioak ere sor diezazuke biriketako minbizia.

  6. Tabakoak lasaitu egiten nau.

  7. Ikasteko edo lan egiteko zigarro bat behar dut.

  8. Nik ez dut tabakoarekiko menpekotasunik, nahi dudanean utziko diot erretzeari.

  9. Uzteko oso zaila den bizioa da tabakoa.

  10. Erretzeari uzten zaionean oso gaizki pasatzen da, gaitza baino erremedioa izaten da okerrago.

(Minbiziaren Aurkako Borrokarako Espainiako Elkartea)

II. ERANSKINA

Edateko arrazoien gaineko mitoak

  1. Neure buruarengan konfiantza gehitzeko edaten dut.

  2. Zaporea gustatzen zaidalako edaten dut.

  3. Ondo sentiarazten nauelako edaten dut.

  4. Zerbait ospatzeko edaten dut.

  5. Kezkak ahazteko edaten dut.

  6. Nire lagunek bultzatuta edaten dut.

  7. Nirekin irteten den jendeak edaten duelako edaten dut nik ere.

  8. Lasaitzeko edaten dut.

  9. Haserre nagoenean edaten dut.

  10. Egoera jakin batzuetan ez edatea hezibide txarrekoa delako edaten dut.

  11. Berpizten nauelako edaten dut.

  12. Jendearekin gustura egoten laguntzen didalako edaten dut.

  13. Beste ezer egiterik ez dagoelako edaten dut.

  14. Lasaitzen laguntzen didalako edaten dut.

III. ERANSKINA

MENPEKOTASUN BERRIAK

1.- ESTASIA

  • Gaur egun diseinuko drogez mintzatzen gara maiz eta diseinuko drogen oinarrizko osagai kimikoa eraztuna ordezkatuta duen anfetamina da. Laboratorio klandestinoetan egiten da eta, batez ere, MDMA substantziaz egina dago (3-4 metilen dioximeteanfetamina). MDA, MDE eta beste substantzia batzuk antzeko osaera kimikoa dute, baina efektu larriagoak dituzte. Substantzia hauek oso izen zailak dituzte eguneroko hizkeran erabili ahal izateko eta, hori dela-eta, beste izen arruntagoak erabiltzen dira hauek izendatzeko: estasia, eba…

  • MDMA substantzia 1914. urtean patentatu zuten laboratorio medikoek, baina bigarren mailako efektuak aztertu ondoren baztertu egin zuten. 50eko hamarkadan galdeketetan eta psikoterapian erabiltzen saiatu ziren. 60ko eta 70eko hamarkadetan Estatu Batuetan legez kanpo kontsumitzen hasi zirela antzeman zuten eta 1985. urtean debekatu egin zuten. 80ko hamarkadatik aurrera Europan kontsumitzen dela antzeman da. Europan bertan produzitzen da.

  • Ahotik hartzen da: pilula, kapsula edo hauts gisa hartzen da eta oso forma ezberdinak azaltzen ditu.

  • MDMA substantziak ondoko efektuak eragin ditzake:

  • Fisiologikoki:

- takikardiak, arritmiak, hipertentsio

- izerdia, aho lehorra, masailezurraren uzkurdura.

- dardarak, bertigoa, deshidratazioa, hipertermia.

- gainestimulazioa: alerta-egoera areagotzea, loezina.

Substantzia hau hartu den lekuak hipertermia eragin dezake eta haluzinazioek argiekin izan dezakete lotura.

  • Psikologikoki:

    - antsietatea, suminkortasuna, euforia-sentsazioa, hitz-jarioa.

    - energia fisikoa eta emozionala.

    - autoestimua areagotzea.

    - lotsarik gabeko hunkiberatasuna, gizarte-harremanen hobekuntza.

  • Dosi handietan:

    - antsietatea, beldurra, nahasmena, loezina, psikosia, ikusmen edo entzumeneko haluzinazioak.

    - nekea, itomena, egonezina eta depresioa.

  • Epe luzera: ezin da ziur esan, baina antzeman denaren arabera adimena nahastu egiten da, nekea eta errepikatze-fenomenoak edo flashback-ak gertatzen dira, aldartea bat-batean aldatzen da eta asaldura hepatikoak eta kardiobaskularrak gertatzen dira.

  • MDMA substantziak ordubetean sortzen du gehieneko efektua eta gehieneko efektu honek hiru ordu irauten du. Hiru ordu hauek igarotzen direnean hasten da efektua gutxitzen eta efektua guztiz desagertzeko beste bi ordu inguru behar dira.

2.- BIDEO-KONTSOLAK, ORDENAGAILUAK, TELEBISTA.

Erabileraren eta gehiegizko erabileraren kontzeptuak berriro hartu beharko ditugu aintzat; izan ere, gerta daiteke aparatu teknologiko hauek egoki erabiltzea edo desegoki erabiltzea eta, ondorioz, harremanetarako arazoak edo egitura pertsonala osatzeko arazoak ezkutatzea eta erraztea eta gaztea heldutasunera iristeko prozesuan aldaketak eragitea.

3.- JOKOA: LOTERIA, KINIELAK, LOTOA, MAKINA TXAPONJALEAK, ROL-JOKOAK…

aurrekosaioakhurrengo

aurreko - hurrengo

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail