GURASO-ESKOLA           10. SAIOA

GAIA : CANNABISA

HELBURUAK

  • Cannabis sativa izeneko landarearen oinarrizko kontzeptuak eskuratzen laguntzea (printzipio aktiboa eta kontsumitzeko moduak).

  • Cannabisaren kontsumoaren aldeko eta kontrako argudioei buruz gogoeta egitea eta argudio horiek bereiztea.

  • Seme-alabekiko harremanetan cannabisaren kontsumoari lotuta bizi dituzten gatazka-alderdiak adierazten laguntzea.

METODOLOGIA
  1. Haxixaren historiari buruzko sarrera teoriko orokor bat egitea, horretarako landareari eta bere bilakaera historikoari buruzko gardenkiak erabiliz. (Denbora: 10´).

  2. Bakarka haxixari buruzko drogakiniela egitea eta ondoren 4 pertsonako taldeetan horri buruz eztabaidatzea. I. Eranskina. (Denbora: 20´).

  3. Puntu bakoitzean emandako erantzunen bitartez haxixaren alderdi orokorrak azaltzea. (Denbora pertsona-kopuruaren araberakoa izango da).

  4. Talde txiki edo handi batean egin beharreko jarduera: seme-alabekin sor daitezkeen egoerak deskribatzea eta ondoko kasuetan nola erreakzionatuko luketen planteatzea:

  • Seme edo alabaren eskolako motxilan haxix-zati bat aurkituko balute.

  • Seme edo alabak hainbesteko arretaz zaintzen duen landare polit hori marihuana dela jakingo balute.

  • Seme edo alabaren adiskide baten gurasoek telefonoz deitu eta porroak erretzen ari direla esango baliete.

Talde txikian eginez gero atzeraelikadura (feedback) bat egin beharra dago. (Denbora: 30´)

Bibliografia

  • ¡Ordago!. 1.6, 1.7 eta 2.1 gardenkiak.

  • Discover. Aprendiendo a vivir. 6. alea, 8 eta 9. fitxak.

  • El Mundo. AÑO VI. Nº 233. SALUD. 1997ko otsailak 6, osteguna. "El lado positivo de la marihuana".

CANNABISA

Cannabis sativa izeneko landarea duela 5.000 urte hasi zen erabiltzen lur tropikal eta epeletan. Historian oso erabilera desberdinak izan ditu (zuntzetarako, sokak egiteko edo errito jakin batzuk egiteko). Landare honen produktu aktiboa THC delakoa da (tetrahidrocannabinola) eta bere edukia desberdina da erabiltzen den zatiaren, klimaren, uztaren eta kontsumitzeko moduaren arabera. Marihuana landare lehortua da (zurtoina eta sustraiak izan ezik) eta duen THC substantziaren proportzioa %5ekoa da.

Haxixa landaretik ateratako erretxina da eta bere proportzioa %15 ingurukoa da. Haxix-olioarena berriz, %60koa izan daiteke eta tabakoko zigarroetan zabalduta kontsumitzen da.

XVII eta XVIII. mendeetan landare honen kontsumoa Europara zabaldu zen artistek, musikariek eta poetek ekarrita. Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, langile mexikarrak Estatu Batuetara lan egitera joaten hasi zirenean sartu zuten. Era berean, hippy kulturak mendebaldean zabaldu zuen eta Espainiako legionarioek Espainian sartu zuten Afrikako iparraldetik.

Substantzia honen efektua dosiaren araberakoa da eta depresorea edo haluzinogenoa izan daiteke. Berehalako efektuak ondokoak dira: umore-aldaketak, euforia-sentsazioak eta ongizate- eta erlaxazio-sentimenduak. Beste batzuek depresio, beldur eta paranoiaren sintomak izaten dituzte. Substantzia honek begiak gorritu, ahoa lehortu eta gosea pizten du eta eragina du epe laburreko gauzez eta informazio berriaz gogoratzeko, argibideei jarraitzeko edo aldi luzeetan kontzentratuta egoteko garaian. Kontsumo luze edo masiboak ikasteko gaitasuna murriztu eta eragozten du. Nerabezaroan bereziki kaltegarria da; izan ere, orduan garatzen da nerbio-sistema zentralaren zatirik eboluzionatuena eta THC substantziak gantz-ehunetara jotzeko joera du. Horrela, axoi neuronalen mielinan jalkitzen dira eta neurotransmisioan alterazioak eragiten ditu.

1996an egindako estatistiken arabera, kontsumoak igoera handia izan du 1994. urtearen aldean. Horrela, 14-18 urteko ikasleen %20k probatu duela adierazi du. Halaber, substantzia psikoaktiboen ohiko erabileraren aurrean agertutako arrisku-pertzepzioak eta gaitzespenak behera egin dute eta cannabisaren ospea izugarri handitu da. Gehien kontsumitzen den legez kanpoko droga da.

Bestalde, marihuana ikertzen ari dira, hainbat azterlanek erakutsi dutenez eraginkorra baita minbizia, HIESa eta bestelako patologiak dituzten gaixo larrien egoera arintzeko. Honek guztiak eztabaida handia piztu du.

Legeari jarraiki, Kode Penalean cannabisaren deribatuak osasunean kalte larririk eragiten ez duten substantziatzat hartzen dira. Debekatuta dago landatzea, lantzea, trafikatzea edo beste edozein modutan besteri ematea edo sustatzea. Kontsumoa bera ez dago zigortuta.

Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko Lege Organikoak, jendaurrean kontsumitzea eta horretarako edukitzea administratiboki zigortzen ditu isun ekonomikoekin, gida-baimena etetearekin eta arma-baimena eta arma-lizentzia kentzearekin zigor daitezkeen arau-hauste larri gisa.

I. ERANSKINA

* Hirustako taldeak landutako materiala.

" DROGAKINIELA": HAXIXA

BAI BA

TZU

ETAN

EZ

1.- bai x.- batzuetan 2.- ez

1

x

2

1. Gamelua edo saltzailea ongi ezagutuz gero, ez dago merkantzia txarra lortzeko inolako arriskurik.

1

x

2

2. Porroek garuneko zelulak erretzen dituzte.

1

x

2

3. Porroa gazteek gehien kontsumitzen duten droga da.

1

x

2

4. Porroak kontsumitzen hasi eta heroina hartzen amaitzen da.

1

x

2

5. Droga naturalek ez dute kalterik eragiten.

1

x

2

6. Etxean cannabis-landare bat edukitzea baimenduta dago.

1

x

2

7. Cannabisak propietate sendagarriak ditu.

1

x

2

8. Haxixa maiz erretzeak biriketako minbizia izateko arriskua dakar.

1

x

2

9. Haxixa erre ondoren, substantzia aktiboa (THC) berehala desagertzen da organismotik.

1

x

2

10. Cannabisaren kontsumoaren ondorioak berberak dira beti, beste substantziaren bat hartzeak ala ez hartzeak ez du eraginik.

1

x

2

11. Haxixak epe laburrean eragina du oroimenean.

1

x

2

* Hirustako taldeak landutako materiala.

"DROGAKINIELA": HAXIXA

BAI

BA

TZU

ETAN

EZ

1.- bai x.- batzuetan 2.- ez

1

x

2

1. Gamelua edo saltzailea ongi ezagutuz gero, ez dago merkantzia txarra lortzeko inolako arriskurik.

1

x

2

2. Porroek garuneko zelulak erretzen dituzte.

  • Porroek ez dituzte garuneko zelulak erretzen. Beren funtzionamendua aldatzen dute. Batez ere umorean eta pertzepzioan dute eragina. Bestalde, ondorioak desberdinak dira pertsona batetik bestera.

1

x

2

3. Porroa gazteek gehien kontsumitzen duten droga da.

  • Gazteek eta helduek gehien kontsumitzen duten droga alkohola da. Psikofarmakoak salbuetsita, nikotina bigarrena da, eta cannabisa hirugarrena.

14 urtetik 18ra bitartekoen artean, %80k probatu du alkohola eta %35,8k erre du noizbait porroren bat. Ohiko haxix-kontsumitzaileak 2/10 dira.

 

1

 

x

 

2

4.Porroak kontsumitzen hasi eta heroina hartzen amaitzen da.

  • Cannabisa zilegi ez den drogarik eskuragarriena da eta askotan legez kanpoko drogen munduan sartzeko bidea izaten da. Dirudienez, tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa bizimoduaren osagai gisa hartzen lehenago eta intentsitate handiagoarekin hasten denak posibilitate gehiago ditu haxixarekiko eta legez kanpoko bestelako drogekiko interesa agertzeko.

 

1

 

x

 

2

5. Droga naturalek ez dute kalterik eragiten.

  • Droga askoren jatorria (hala nola haxixarena, tabakoarena eta perretxikoena) naturala da eta ondorio kaltegarriak eragin ditzake epe labur eta luzean.

1

x

2

6. Etxean cannabis-landare bat edukitzea baimenduta dago

  • Ez da legezkoa cannabis-landare bakar bat ere landatzea. Kode Penalean (368. artikuluan) jasota dago eta epaileak kartzelara joateko edo isun bat ordaintzeko zigorra ezar dezake. Gure ordenamendu juridikoak ez du kontsumoa zigortzen, ez eta landatzea ere autokontsumorako izanez gero.

 

1

 

x

 

2

7. Cannabisak propietate sendagarriak ditu.

  • Minbiziaren eta HIESaren kontrako sendagaiek eragindako goragaleak kontrolatzen ditu, gosea pizten du eta HIESa duten gaixoen pisua handitzen du.

1

x

2

aurrekosaioakhurrengo

aurreko - hurrengo

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail