| BIGARREN MAILAKO PREBENTZIOKO GURASO-ESKOLA BATEN HELBURUAK |
Familientzako laguntza eta tratamendu zerbitzuaren barruan, banakako aholkularitza eskaintzeko edota gurasoak talde-saioetan elkartzeko aukerari buruzko gogoeta egin genuen, baina egitasmoari ekin eta berehala (1996) ohartu ginen gurasoei nolabaiteko prestakuntza eskaini behar zitzaiela, adoleszentzia edo nerabezaroa eta dagozkion arazoak "behar bezala" kokatzeko aukera izan zezaten. Eta puntu orekatu hori definitzea erraza ez den arren, ohartu ginen goian aipatutako arrisku-portaerak agertzen zirenean familiek etsi egiten zutela, itxaropena galtzen zutela eta gazteari buruzko oso iritzi negatiboa zutela, baina ez zirela ohartzen nerabeak berak ere zailtasunak, krisiak eta sufrimenduak izan zitzakeela. Eta hori oztopo handia da seme-alabaren egoera ulertu eta berari laguntzeko eta, era berean, gurasoek "beren buruari laguntzeko". Beraz, gure ustez "Guraso-Eskola" honek (ez dugu izendatzeko modu egokiagorik aurkitu), nerabezaroaren alderdi psikopedagogikoei eta inguruneari loturiko prestakuntzarako plan sistematiko bat eskaini behar du. Baina ez da nahikoa ezagutza teoriko hutsean geratzea. Ezagutza sakonagoa lortu behar da, norberaren jarrera eta esperientzien azterketa kritikoaren eta gogoetaren bitartez, eta askoz hobe beste zenbait gurasorekin elkartu eta hitz eginez. Bestalde, gure inguruan Lehen Mailako Irakaskuntzari loturiko "Guraso-Eskola", "Gurasoentzako Tailer" edo antzeko erakunde asko daude, baina ez da gauza bera gertatzen Bigarren Mailako Irakaskuntzan, hau da, nerabeen esparruan, eta horixe izan da ekimen hau abiarazteko arrazoi nagusienetako bat. Eta gainera, goian aipatu ditugun baliabide horiek Prebentzio Primarioa dute helburu, jende guztiari zuzenduta baitaude. Eta arriskuko portaerak dituzten seme-alaben familiak ez dira egoera horrekin identifikatzen, arazoak beste batzuk (larriagoak) direla uste dutelako. |
| Aurreko hori guztia
kontuan izanik, Guraso-Eskolak ondoko helburu hauek izango ditu:
|
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak metodologia - egileak - eranskin - e-mail |