METODOLOGIA

Adierazi ditugun helburuak kontuan izanik, zerbitzuarekin harremanetan jarri diren familia guztietatik egokienak aukeratzen ditugu, eta "Guraso-Eskolan" sartzea proposatzen diegu. Taldea eratzen dugunean, ondoko gai hauek azpimarratzen ditugu:

   Saioetara agertzeko konpromiso serioa; asteren batean etorri ezin duenak aldez aurretik telefonoz adierazi beharko du.

   Bi gurasoak agertzea (guraso bakarreko familietan salbu, noski), hau da, aita ere inplikatzea, bestela saioen maila eta eragina asko jaisten baitira. Aitak agertzeko, egun eta ordutegi egokiak finkatzen ahalegindu gara (gure kasuan, ostegunetan 19:30etatik 21etara).

   Bullet6.gif (79 bytes) Gehienez 25-30 pertsona talde bakoitzean.

Nolanahi ere, oso metodologia aktiboa erabiltzen dugu, eta eduki didaktiko eta informatzaileaz gain, saio guztietan bertaratzen direnek parte hartzeko dinamikaren bat dute, hala talde osoan nola talde txikiagotan.

Saioetako irakasleak Hirustako taldekideak dira, eta nerabeekin eta familiekin burutu beharreko tratamenduan eta eskuhartzean esperientzia handia dute. Laguntzaileren bat ere badugu, aurreko urteetan Eskolan guraso bezala parte hartu zuen eta azken bi urteotan lagundu gaituen pertsona bat, hain zuzen, eta honek egindako ekarpenak oso aberasgarriak dira, batez ere bere ikuspegia eta profesionalarena ez direlako berdinak.

Ebaluazioari dagokionez, guk etengabeko ebaluazioa egiten dugu. Alde batetik, saioetako irakasleek saio bakoitzaren ebaluazioa egiten dute (II: eranskina), eta bertan, metodologia, denborak, erabilitako materialak eta helburuen betetze-mailaz gain, hurrengo saioetarako kontuan izatea komeni den talde-dinamikari buruzko oharrak idazten dituzte.

Eta bestalde, gurasoek kurtso bakoitzean bi ebaluazio egiten dituzte: lehenengoa bigarren multzoa amaitzen denean (ikus III. eranskina), eta bigarrena kurtsoa amaitzen denean (IV. eranskina).

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail