SAIOEN GAI-ZERRENDA

Saioak

Saioak eskola-egutegiarekin bat datoz gutxi gorabehera, azaroan hasi eta ekainean amaitzen baitira, Gabonetan eta Aste Santuan jai hartuz, noski.

Zehazki, astean behin egingo diren 27 saioa dira. Sarrera egin ondoren, saioak hiru multzotan banatuko dira, eta kasu berezietan multzo bakar batera bertaratzeko aukera ere eskainiko dugu.

Lehen multzoak, "Adoleszentzia - Gaztaroa", bizitzako etapa hori eta arazo bihur daitezkeen alderdi batzuk finkatu nahi ditu: talde-presioa, agresibitatea, nortasun-krisia edo drogak.

Bigarren multzoak, "Osasun-Hezkuntza - Drogamenpekotasunei buruzko informazioa", osasun mentalaren kontzeptua finkatu ondoren, substantziak, horien erabilera, ondorioak eta aurre egiteko modua aztertzen ditu.

Azkenik, "Familiako giroa eta heziketa" izeneko multzoa dugu. Multzo hori luzeena da, gurasoek heziketa-mailan nola edo hala aurre egin beharreko alderdiak lantzen dituelako: autoestimua, sariak eta zigorrak, agintea, komunikazioa edo negoziazioa, eta gatazkak konpontzea.

Saioen gai-zerrenda ondoko hau izango da:

GURASO-ESKOLAKO SAIOAK

1. Egitasmoa eta partehartzaileak aurkeztea. 
2. Zer da heztea? 
ADOLESZENTZIA - GAZTAROA
3. Adoleszentzia: Faseak eta aldaketa fisikoak. Garapen intelektuala eta psikosexuala. 
4. Adoleszentzia: Talde-presioa. 
5. Adoleszentzia: Agresibitatea. 
6. Adoleszentzia: Nortasun-krisia – Eragiten dizkigun sentimenduak. 
7. Adoleszentzia eta drogak. 
OSASUN-HEZKUNTZA -DROGAMENPEKOTASUNEI BURUZKO INFORMAZIOA
8. Osasun mentala: estresa, antsietatea, autoestimua 
9. Drogamenpekotasunen oinarrizko kontzeptuak: droga-motak eta ondorioak 
10. Cannabisa 
11. Tabakoa - Alkohola 
12. Automedikazioa 
13. Zer egin behar da droga-arazo baten aurrean? 
FAMILIAKO GIROA ETA HEZIKETA
14. Zer da familia bat: bizi-zikloa, mugak, hierarkia 
15. Oinarrizko behar psikologikoak 
16. Autoestimua (1) 
17. Autoestimua (2) 
18. Sariak eta zigorrak (1) 
19. Sariak eta zigorrak (2) 
20. Aginte-estiloak eta heziketan duten eragina 
21. Komunikazioa (1) 
22. Komunikazioa (2) 
23. Komunikazioa (3) 
24. Komunikazioa (4) - Jokoak bikotean 
25. Negoziazioa eta gatazkak konpontzea 
26. Negoziazioa eta gatazkak konpontzea 

Eranskinak

Eguna eta ordua: Ostegunetan, 19,30etatik 21etara. 

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail