SARRERA

Ondoren aurkeztuko dugun materiala, euren seme-alaben portaerarekin kezkatuta gure zerbitzura bertaratzen diren gurasoekin 4 urtez lan egin ondoren, Hirusta Egitasmoan eskuratu dugun esperientzian oinarritzen da. Beraz, Bigarren Mailako Prebentzioko ekintza bat da.

Egitasmoak barne hartzen duen taldeak (ikus I. eranskina: zer da Hirusta?) bi ezaugarri berezi ditu.

14 eta 21 urte bitarteko neska-mutilen gurasoak dira.

Euren seme-alaben arrisku-portaerarekin kezkatuta gure zerbitzura bertaratu diren senitartekoak dira. Arrisku-portaerak, gure ustez, gaurko nerabe hori heldu bihurtzea eta gizarteratzea oztopatzen dituzten portaera guztiak dira. Horra adibide batzuk: eskola-porrota edota eskolara ez joatea, etxetik alde egitea, familia barruko harreman istilutsuak, lapurreta txikiak edo delinkuentzia iragartzen duten bestelako susmagarri batzuk, drogak hartzen hastea, alkohola hartzea...

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail