ZER DA?

, Gizakia Fundazioak sortu duen laguntzarako prebentzio-egitasmoa da, disziplinarteko talde batek eramaten du eta adoleszente edo nerabeentzat eta hauen familientzat da; gero eta familia gehiagok, euren seme-alaben portaeraz kezkatuta, zerbitzu hau eskatu dute, eta Hirusta egitasmoaren bidez eskaera honi erantzun nahi zaio.
NORENTZAT DA EGITASMOA?
egitasmoak honakook hartuko ditu:

   14 urtetik 21 urtera bitarteko gazteak, euren kezkei, gurariei eta zailtasunei erantzuteko modu berriak ikasteko.

   Gazte hauen familiak, euren seme-alaba nerabeengan arrisku-portaerak ikusten dituztenean edota eurekin harremanak edukitzeko arazoak dauzkatenean, kezkak eta beldurrak kontrastatzeko behar duten leku egokia edukitzeko.

  Nerabeekin harremanak dituzten zentroak eta pertsonak, lanbide arrazoiengatik zein arrazoi pertsonalengatik biderapena behar dutenean.

Arriskuko portaera diogunean, gaurko nerabe hori heldu bihurtzea eta gizarteratzea oztopatzen dituzten portaera guztiak aipatu nahi ditugu. Horra adibide batzuk: eskola-porrota edota eskolara ez joatea, etxetik alde egitea, familia barruko harreman istilutsuak, lapurreta txikiak edo delinkuentzia iragartzen duten bestelako susmagarri batzuk, drogak hartzen hastea, alkohola hartzea...

ZEINTZUK DIRA EGITASMOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK?

egitasmoak honako aukerok ematen ditu:

   Profesional batekin kontrastatzea edo hari biderapena eskatzea.

   Gaztearen egoeraren balorazio orokorra egitea.

   Seme-alaba nerabeak dauzkaten eta laguntza behar duten familiei laguntza zein tratamendua ematea. Lan hau familiarekin eta gaztearekin batera egin daiteke, edo bestela, familiarekin bakarrik.

   Nerabeekin lan egiten duten hezkuntza zentroetan, egoitzetan, aisialdiko elkarteetan eta honelako erakundeetan prestakuntza planak egiten parte hartzea, aholkua ematea edo beraiekin lan egitea.

azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak

metodologia - egileak - eranskin - e-mail