GAIA : AURKEZPENA HELBURUAK:
METODOLOGIA : 1.- Egitasmoa aurkeztea eta bakoitzari ale bat ematea, ekarpenak edo komentarioak egitea eskatuz. 2.- Informazioa. Konpromisoa: "GURASO ESKOLA" deitu diogu, Guraso Elkarteetan ekimen hauek sortu zirenean izen hori eman zitzaiolako. Hau ez da bakarrik informazioa emateko espazio bat izango, seme-alaben heziketarekin zerikusirik duten gaiak eta egoerak azaldu eta aztertuko ditugu, horiei buruzko gogoeta egingo dugu eta orientabidea ematen saiatuko gara. Bakoitzaren eta taldearen ahalmenean oinarrituz, geure esperientziak azaldu ahal izango ditugu, baita elkar lagundu ere, gauzak hobetzeko asmoz. Zuen seme-alabak igarotzen ari diren une honek, adoleszentziak edo nerabezaroak, beste adin bati eta arazo ezberdinei erantzuten die. Nolanahi ere, saiatuko gara egoerak arazo ez bihurtzen, droga-egoerak ere (beldurtzen gaituen arren), eta egoera horiek berriro kokatzen eta desdramatizatzen ahaleginduko gara. (Oso interesgarria izan daiteke aurreko ikasturteko gurasoren batek bere esperientzia azaltzea, lortutako emaitzak azalduz:
Saioetara agertzeko eta parte hartzeko konpromisoa berriro aipatu behar zaie, saioak elkarren artean erlazionatuta daudelako, eta etorri ezin denak etorri adierazten diren telefonoetara hots egin dezala. Taldean lan egin behar denez, karpeta eta boligrafoa ekartzea komeni da. (Denbora 1 eta 2: 45) 3.- Parte-hartzearen dinamikak ikasturtean izango duen garrantzia adieraziko diegu, eta adibide gisara "ezaugarrien inizialak" ezagutza-dinamika azalduko diegu, gainontzekoen izenak ikasteko eta taldean hasieratik giro ona izateko. Zer egin behar den? "bakoitzak bere izena eta abizena esango ditu eta, aldi berean, bera definitzen duten bi ezaugarri positibo. Adibidez, Pedro Aldaiz, lasaia eta adeitsua". Bakoitzak bere txanda iristen denean hitz egingo du, ez oso bizkor, izenak buruz ikasteko denbora izateko. Beste txanda bat egin daiteke, edo ezaugarrietatik abiatuz izenera iristen saiatu, eta abar. Kontuan izan ezin dela ezaugarri negatiborik edo anbibalenterik adierazi. Ebaluazioan ondoko hau bezalako galdera batekin has gaitezke: nola sentitu duzue zuen bi ezaugarri positibo bilatu eta denon aurrean esateko "obligazio" hori? (Denbora: 45) ERANSKINA.- Guraso Eskolaren Egitasmoa GURASO-ESKOLAREN SAIOAK
ADOLESZENTZIA GAZTAROA
OSASUN-HEZKUNTZA DROGAMENPEKOTASUNEI BURUZKO INFORMAZIOA
FAMILIAKO GIROA ETA HEZIKETA
Eguna eta ordua: ostegunetan, 19,30etatik 21etara |
|
|
azal - hirusta - sarrera - helburuak - saioak metodologia - egileak - eranskin - e-mail |