Azaroaren 18ko 40/2003 Legearen (277. BOE, 2003ko azaroaren 19koa) 15. artikuluan, honako onura hauek ezarri dira familia ugarientzat, ohiko etxebizitza eskuratzeko aukerari dagokionez:
- Babesturiko etxebizitzak eskuratzeko zenbatu beharreko diru-sarreren muga handitzea.
- Jardun babestuen erregimenari loturiko etxebizitzak sustatzeko eta eskuratzeko itunduriko kreditu-erakunde publiko edo pribatuek emandako mailegu kualifikatuak eskuratzeko lehentasuna.
- Jardun babesgarrien erregimenari loturiko etxebizitzak sustatzeko eta eskuratzeko mailegu kualifikatuen subsidiazioa, diru-laguntzak ematea eta gainerako diru-laguntza bereziak eskuratzeko baldintza bereziak ezartzea.
- Etxebizitza babestuen esleipena. Horretarako, puntuazio altuagoa ezarriko da aplikatu beharreko baremoetan edo, bestela, etxebizitza kupo jakin bat gordeko da sustapen publikoetan.
- Azalera handiagoko beste etxebizitza babestu batera aldatzeko erraztasunak ematea, familia ugariko kideen kopurua gehitzen denean.
- Familia bateko kide baten ezintasuna dela-eta, familiaren etxebizitza haren egoerari egokitzeko edo ezinduak behar dituen irisgarritasun-baldintzak betetzen dituen etxebizitza babestu batera joateko erraztasunak.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 2002-2005 Etxebizitza Plan Zuzendaria onartu zuen, premia bereziak dituzten kolektiboei —familia ugariei, esaterako— eurentzat propio bideraturiko irtenbideak ematearren. Plan hori gauzatzeko, aurrerago zehaztuko ditugun araudiak onartu dira ondoren.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2002ko ekainaren 14an babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruz emandako Aginduaren (122. EHAA, 2002ko ekainaren 28koa) 4. artikuluan honako hau ezarri da:
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erreserba osagarriak ezarri ahal izango ditu, dagokion udalerri edo eremuko sustapenaren edo eskariaren ezaugarri bereziak kontuan izanik.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuan (249. EHAA, 2002ko abenduaren 31koa), honako hau ezarri da:
Babes ofizialeko etxebizitzen %3ak edo frakzioak –kopuru hori bat baino txikiagoa izanez gero– bakar bakarrik gainditu ahal izango ditu 90m2-ak, baina ez dira inola ere 120m2-tik gorakoak izango, eta horiek, bost kidek edo gehiagok edo familia ugariek osatutako bizikidetza-unitateentzat izan beharko dute.
Era berean, abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuan (249. EHAA, 2002ko abenduaren 31koa), honako hau ezarri da:
5 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateek, edo familia ugariek, baldin eta 36 m2 baino gehiago eta 75 m2 edo gutxiago duen etxebizitza baten titular badira, eta pertsona bakoitzeko 15 m2 baino ratio txikiagoa izanik, euren etxebizitza, babestua edo librea, babes ofizialeko etxebizitza batez trukatzeko aukera izango dute.
Bizikidetza-unitate edo familia ugari horiei ez zaie baja emango babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan esleitu zaien etxebizitzari uko egiteagatik, betiere esleitutako etxebizitza horrek ez badu aipaturiko ratioa gainditzen. Izan ere, uko egite justifikatutzat hartuko da eta, beraz, ez da uko egitetzat hartuko.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruz 2002ko abenduaren 30ean emandako Aginduaren arabera (249. EHAA, 2002ko abenduaren 31koa), honako hau ezarri da:
Birgaitzeko jardun babestuetarako itzuli beharrik gabeko diru-laguntza, obra motaren, errenta-mailen eta titularraren familia-osaeraren arabera.
Diru-laguntzak kalkulatzeko, honako portzentaje hauek aplikatzen dira eraikinaren egitura eta eraikuntza-alderdiak egokitzeari, eta etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak egokitzeari dagokienez:
|
Kideak |
Sarrera ponderatuak (eurotan) |
1 eta 2 obrak |
3 obrak |
4 obrak |
|
3tik gora |
9.000 |
Birgaitze integratua, % 40 Birgaitze bakandua, % 25 |
Birgaitze integratua, % 45 Birgaitze bakandua, % 30 |
Birgaitze integratua, % 20 Birgaitze bakandua, % 10 |
|
3tik gora |
15.000 |
Birgaitze integratua, % 35 Birgaitze bakandua, % 20 |
Birgaitze integratua, % 40 Birgaitze bakandua, % 25 |
Birgaitze integratua, % 15 Birgaitze bakandua, % 7 |
|
3tik gora |
21.000 |
Birgaitze integratua, % 30 Birgaitze bakandua, % 15 |
Birgaitze integratua, % 35 Birgaitze bakandua, % 20 |
Birgaitze integratua, % 10 Birgaitze bakandua, % 5 |
• Eraikinaren egitura eta eraikuntza moldatzeko 1 eta 2 obrak eta etxebizitzen bizigarritasun baldintzak egokitzeko obrak.
• 3 obrak, etxebizitzak eta haien sarbideak minusbaliatuei buruz indarrean dagoen araudira egokitzeko obrak.
• 4 obrak, eraikuntzaren eta etxebizitzen akabera orokorra eraikuntza onaren printzipioetara egokitzeko obrak.
1 eta 2 obretarako gehieneko diru-laguntzak:
- Birgaitze integratua: 5.000 euro.
- Birgaitze bakandua: 3.500 euro.
3 obretarako gehieneko diru-laguntza:
- Birgaitze integratua: 5.400 euro.
- Birgaitze bakandua: 3.800 euro.
4 obretarako gehieneko diru-laguntza:
- Birgaitze integratua: 2.000 euro.
- Birgaitze bakandua: 1.100 euro.
Diru-laguntza horien portzentajeak % 5 gehituko dira bost kidez edo gehiagoz osaturiko bizikidetza unitateentzat edo familia ugarientzat.
Bestalde, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruz 2003ko uztailaren 30ean emandako Aginduaren arabera (167. EHAA, 2003ko abuztuaren 28koa), honako hau ezarri da:
Familia ugariek honako eskakizun hauek bete behar dituzte ezinbestean diru-laguntza horiek eskuratzeko:
- Familia ugarien etxebizitza-gabezia egiaztatuta geratuko da familia horrek etxebizitza bakarra izanik, etxebizitza horrek familia ugariko kide bakoitzeko gutxienez 15 m2-ko azalera erabilgarria ez badu.
- Erosi beharreko etxebizitzaren prezioa ez da 210.355 eurotik gorakoa izango, eta diru-laguntza horren eskatzaileek tasazio-txosten bat aurkeztu beharko dute aldez aurretik. Finantza Erakundeek edo hartarako sorturiko Erakunde espezializatuek emango dute txosten hori.
- Kasu horretan, erosi beharreko etxebizitzak 120 m2-ko azalera erabilgarria eduki ahal izango du.
- Jasotako diru-laguntzarekin erositako etxebizitza libre erabiliak ezin izango dira eskualdatu 10 urteko epean.
Familia ugarientzako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzaren zenbatekoa tasazio-balioaren arabera kalkulatzen da, salmenta-prezioa txikiagoa ez bada. Orduan, horren arabera kalkulatuko da: % 6 gehi 600 euro seme-alaba bakoitzeko, hirugarrenetik aurrera, hura barne. Nolanahi ere, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak honako hauek izango dira, sarrera ponderatuen arabera:
|
Sarrera ponderatuak (eurotan) |
Gehieneko zenbatekoa (eurotan) |
|
33.055,67 euroraino |
3.606 |
|
27.045,54 euroraino |
4.689 |
|
21.035,42 euroraino |
6.852 |
|
15.025,30 euroraino |
10.098 |
|
9.015,18 euroraino |
12.600 |
Informazio gehiagorako:
ETXEBIDE
Tel.-zk.: 012
etxebide@ej-gv.net
www.ej-gv.es
Etxebizitza Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Gasteiz
Tel.-zk.: 945.01.77.00 • Fax-zk.: 945.01.77.01
Etxebizitza Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Kale Nagusia, 85
48011 Bilbo
Tel.-zk.: 944.03.12.81• Fax-zk.: 944.03.13.09
Etxebizitza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
20004 Donostia.
Tel.-zk.: 943.02.28.10 • Fax-zk.: 943.02.28.11