Titulu ofizial bat da, familia ugari bati bere egoera onartzen diona. Euskadin titulu hau emateko eta berritzeko eskumena duten entitateak Foru Aldundiak dira: Araban, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea; Bizkaian, Gizartekintza Saila; eta Gipuzkoan, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua.
Titulu honek lurralde Nazional osoan balio du eta bere balioa galduko du seme edo alaba nagusiak 21 urte betetzen dituenean edo ikasten ari bada 26 urte betetzen dituenean.
- Eskaera bete, eredu ofiziala, Bizkaian eta Gipuzkoan.
- Famili Liburua aurkeztu (Bizkaian eta Gipuzkoan honen fotokopia ere aurkeztu behar da).
- Tituluan agertuko diren familia unitateko kide guztien erroldatze ziurtagiria.
- Familia unitatean NANa duten kide guztien NANen fotokopiak.
- Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: minusbaliotasuna (guraso edota seme-alabena), alargun izatearena, banandua edo dibortziatua izatearena, (kasu horretan epaiaren kopiaz gain hitzarmen arautzailearen kopia ere eman behar da, seme-alaben zaintza eta babespenari dagozkion xederako) ikasle izatearena (Araban 22 urtetik gorako seme-alaben ikasketa-agiria, Bizkaian 20 urtetik gorako seme-alabena eta gipuzkoan 21 urtetik gorako seme-alabena).
Beste nazionalitateetako pertsonek, aurreko agiriez gain, aurkeztu beharko dute:
- Europar Batasuneko Estatuetakoak badira: egoitza-baimena edo Espainian lanean ari diren ziurtagiria.
- Europar Batasunekoak ez diren Herrialdeetakoak badira: Aipatu Tituluan agertuko diren kide guztien egoitza-baimena.
Familia Ugariaren Titulua berritu egin beharko da familiako kide kopurua aldatzen denean, horrek kategorian eragina badu. Hala eta guztiz ere, seme edo alaba nagusienak 21 urte betetzen dituenean berritu beharko da, bai ikasketak utzi dituelako eta ondorioz baldintza hau galduko duelako, bai ikasten jarraitzen duelako, eta kasu honetan urtero berritu beharko da ikasketak bukatu arte.
Familia Ugariaren Titulua berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazio ondorengoa izango da:
- Aurreko Titulua aurkeztu.
- Egoera bereziak edo aldaketak izanez gero, horiek egiaztatzeko behar diren agiriak aurkeztu: minusbaliotasuna, ikasle izatearena, alargun izatearena, banadua edo dibortziatua izaterena.
INFORMAZIOA, TRAMITAZIOA ETA TITULUA EMATEA
Araba
GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA
Gizarte Ongizate Saila
Diputazio, 13
01001 Vitoria-Gasteiz
T: 945.15.10.15
Bizkaia
GIZARTEKINTZA SAILA
Emakume eta Familia (Familia Ugariak) saila
Nicolas Alkorta, 4
48003 Bilbo
T: 944.06.80.00
Gipuzkoa
GIZA ESKUBIDEETARAKO, ENPLEGURAKO ETA GIZARTERATZEKO DEPARTAMENTUA
Txara 2, Zarategi pasealekua, 99 Intxaurrondo
20015 Donostia-San Sebastián
T: 943.48.26.88
Beste udalerriak
Beste udalerrietan bizi diren pertsonek Familia Ugariaren Tituluaren tramitazioa dagokion Udalaren gizarte zerbitzuen bidez egin dezakete.