Abenduaren 20ko 26/1990 Legeak (306. BOE, 1990eko abenduaren 22koa) ardurapeko seme-alaba bakoitzeko familia-prestazio bat sortu zuen. Prestazio horren balioa urtero handitzen da, eta aurtengo ekitaldirako balioa azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretuan bildu da (279. BOE, 2005eko azaroaren 22koa).
Familia-unitateari ematen zaion diru-kopurua da, hain zuzen ere ardurapean 18 urtetik beherako edo % 65eko edo hortik gorako ezintasuna duten seme-alabak ardurapean izateak dakarren egoeran laguntzeko ematen dena.
ONURADUNAK
Prestazio hori jasotzeko honako eskakizun hauek bete behar dira:
- Besteren konturako langileak, betiere altako edo antzeko egoeran egonik eta familia ugaria izanik, urtean jasotzen dituzten diru-sarrerak 15.500,63 eurotik gorakoak ez badira. Kopuru horri 2.510,67 euro gehituko zaizkio ardurapeko laugarren seme-alabatik aurrera, hura barne.
- Gizarte Segurantzako edozein erregimen duten pentsiodunak eta behin-behineko ezintasuneko subsidioa jasotzen dutenak, betiere aurreko puntuan adierazitako kopurutik gorako diru-sarrerarik ez badute, pentsioa edo subsidioa kontuan izanik.
ZUZKIDURA EKONOMIKOA
Minusbaliotasunik gabeko seme-alabak izateagatiko diru kopurua honako hau da:
- 291 euro urtean; 24,25 euro hilean 18 urtetik beherako ardurapeko seme-alaba bakoitzeko (sei hilabetetik behin ordainduko da).
Ardurapeko semeak/alabak ezintasuna badu, ez da baliabide ekonomikoen mugarik ezarriko eta prestazioaren zenbatekoa honako hau izango da:
- 581,64 euro urtean; 48,47 euro hilean, ardurapeko semea/alaba 18 urtetik beherakoa bada eta haren urritasuna % 33koa edo hortik gorakoa bada (sei hilabetetik behin ordainduko da).
- 3.618,60 euro urtean; 301,55 euro hilean, ardurapeko semeak/alabak 18 urte edo gehiago baditu eta haren urritasuna % 65ekoa edo hortik gorakoa bada (hilero ordainduko da).
- 5.427,96 euro urtean; 452,33 euro hilean, ardurapeko semeak/alabak 18 urte edo gehiago baditu eta haren urritasuna % 75ekoa edo hortik gorakoa bada (hilero ordainduko da).
1/2000 Errege Lege Dekretua —urtarrilaren 14koa, Gizarte Segurantzaren familia-babesa hobetzeko neurri jakin batzuei buruzkoa— azaroaren 11ko 1335/2005 Errege Dekretuan eguneratu da, eta, bertan, honako prestazio hauek ezarri dira (279. BOE, 2005eko azaroaren 22koa):
Ardurapean bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiei beste bat jaiotzen bazaie ematen zaien diru kopurua da, jaiotako seme-alaba bakoitzeko 450,76 euro hain zuzen ere.
ONURADUNAK
Aita edo ama izan daitezke prestazio horren onuradunak, honako eskakizun hauek betetzen badituzte:
- Estatuan bizitzea.
- Gizarte-segurantzan alta emanda egotea edo haren pentsioduna izatea.
- Ardurapean bi seme-alaba edo gehiago edukita, beste bat jaiotzea.
- Era bereko prestazioetarako eskubiderik ez izatea. Hala ere, erditze multipleagatiko laguntzarekin batera jaso daiteke.
- Familia ugaria bada, urteko errentak ez izatea 15.500,63 eurotik gorakoak. Zenbateko horri 2.510,67 euro gehituko zaizkio seme-alaba bakoitzeko, betiere laugarrenetik aurrera, hura barne.
ZUZKIDURA EKONOMIKOA
450,76 euro ordainduko dira, ordainketa bakarrean.
Erditzea multiplea denerako prestazioa da, bi edo haur gehiago jaiotzen direnerako, alegia.
ONURADUNAK
Honako eskakizun hauek betetzen dituzten aita edo ama (edo, bestela, erregelamenduz zehazturiko pertsona) dira onuradunak:
- Estatuan bizitzea.
- Seme-alabak aipaturiko baldintzetan jaiotzea.
- Gurasoek era bereko prestazioetarako eskubiderik ez izatea beste edozein babes-erregimen publikotan.
- Prestazio horretan ez dira familia-unitateko diru-sarrerak kontuan izaten.
ZUZKIDURA EKONOMIKOA
Ordainketa bakarrean gauzatzen da prestazioa, eta ez dira kontuan hartzen familiaren diru-sarrerak. Beraz, honako hau da zenbatekoa:
- 2 seme-alabarentzat: 2.163,60 euro.
- 3 seme-alabarentzat: 4.327,20 euro.
- 4 seme-alaba eta gehiagorentzat: 6.490,80 euro.
Prestazio horietan, jaiotza, adopzioa eta harrera iraunkorra edo adopzio aurreko harrera parekatzen dira.
Familia Ugariak Babesterari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen (15. BOE, 2006ko urtarrilaren 18koa) 4. artikuluan, honako hau ezarri da:
Zaintzailea kontratatzen duten familia ugariek Gizarte Segurantzaren kuoten % 45eko hobarirako eskubidea dute.
ESKAKIZUNAK
Hobari horren onuradun izateko ezinbestekoa da honako eskakizun hauek betetzea:
1. Zaintzaileak etxeko langileen erregimen berezian alta emanda egon behar du eta hilean 80 ordu egin behar ditu gutxienez.
2. Familia ugariaren motaren araberako eskakizunak:
- Kategoria orokorrekoa: Bi aurrekoek besteren konturako edo euren konturako lanbide jarduera izan behar dute etxetik kanpo edo lanerako ezintasuna izan behar dute.
- Kategoria berezikoak: Ez da beharrezkoa gurasoek etxetik kanpo jarduera ordaindurik izatea.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Familia Ugariaren Titulua eta horren fotokopia aurkeztea.
- Eskaeraren eredu ofiziala betetzea. (TA1211)
- Etxeko langileak eta familiako titularrek behar bezala izenpeturiko zinpeko aitorpena, etxean emandako zerbitzuak aipatzen dituena. Zerbitzu horiek familia ugariko kideak zaintzea edo artatzea izan behar dute, besterik ez.
Informazio gehiagorako:
www.seg-social.es/inss
Doako telefono-zk.: 900.16.65.65
Arabako Lurralde Zuzendaritza:
Eduardo Dato, 36
01005 Gasteiz
Tel.-zk.: 945.16.07.00
Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza:
Kale Nagusia, 89
48011 Bilbo
Tel.-zk.: 944.28.45.00
Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza:
Podavines, 1 - 3
20010 Donostia.
Tel.-zk.: 943.48.36.00