aurkibidea aurkibidea

FAMILI UGARIEN GIDA

 

Familiari laguntzeko politika erabakigarria egiteko gure konpromisoari erantzunez, Eusko Jaurlaritzak, azken urteetan, martxan jarri du jarduera eta neurri programa zabal bat familia babesteko, bereziki Famili Ugariak babesteko.

 

Ildo berean, 2005eko uztailean VII. Legegintzaldi honetako Gobernua osatzeko izenpetu genuen Koalizio Hitzarmenean berretsi egin genuen familiaren aldeko gure apostua, familia iruditzen baitzaigu gure Komunitatearen egitura sozialaren zutabetako bat eta  giza prestakuntzarako eskolarik egokiena dudarik gabe.

 

Familiak, bere aukera desberdinetan, duen garrantzi pertsonal eta sozialaz konbentzituta, osoko politika egiteko konpromisoa hartu dugu eta horretarako egitura egokia ezarriko dugu eta familiei laguntzeko Legeproiektua egingo dugu. Legeproiektu honetan atentzio berezia eskeiniko diegu familia ugariei diskriminazio positiboko programen bidez.

 

Orain, hemen, Familia Ugarien Gida eguneratuta aurkezten dugu 2006-2007 aldirako. Bertan batu ditugu orain arte abian jarri ditugun ekimenak. Zerbitzu eta aurrerapen gogo irmotik abiatu ditugu ekimenok, gogo horixe baita gure jarduna bideratzen duena.
 

 

 

 Firma Lehendakari


Juan José Ibarretxe Markuartu

FAMILIA UGARIEN GIDA: AURKEZPENA.
(2006-2007)

Familia-politikaren garapena da, dudarik gabe, gure herritarron bizi-kalitatea eta maila hobetzen jarraitzeko Eusko Jaurlaritzak egiten duen apustu irmoaren adierazgarririk garrantzitsuenetariko bat.  Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko l. Plana 2002an onartzea izan zen, hain zuzen, familiaren aldeko babes soziala sustatzeko borondate horren ondorioa; bada, planean, jarduera-katalogo handi baten barruan seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik ematen diren zuzeneko diru-laguntzak nabarmentzen ziren, betiere gurasoei lana eta familia bateragarriak egiteko asmoz.   Printzipio beroiei eutsi egin diegu, jakina, eta, gainera, handitu egin ditugu II. Planean jasotako neurri espezifikoen bitartez.

 Familia gure gizartearen oinarrizko zutabe izanik, beraren aldeko  konpromiso berberarekin hasi gara 2006an; konpromiso hori gauzatze aldera,  Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ahalegin handia egin du azken lau urteotako aurrekontuetan, 220 milioi euro ezarrita, familiei gero eta babes integralagoa emateko jarraitzeko interesa indartuz, konbentzituta baikaude ahalegin horrek guztiak gure gizartean ere emango dituztela fruituak.

Horren haritik orain dela bost urte hasi ginen familientzako gida argitaratzen, eta, orain, behin gaurkotu eta zabaldu ondoren, berriro gatozkizue aurkeztera. Familia ugariei –holakoak izateagatik gastu handiago dutelako– laguntzeko zein entitate publiko zein pribatuen berri izan nahi duenarentzat gida ezinbesteko lanabes eta erreferente bilakatu da.  Argitaraldi berri hau, 2006-2007koa, da, bada, erantzukizun horren isla.

Beste alde batetik, ez litzateke justua izango aurkezpen honetan zenbait establezimendu, entitate eta erakunde ahaztea: bai euren laguntza berritu dutenak, baita lehengo argitalpenetik laguntzen hasi zirenak ere.  Gida berri honetan, ia 1.500 establezimendu atxikita ditugu, besteak beste: janari, zapata, etxeko elektrotresna, apainketa, osasun-arloko dendak...; guztira, aurreko gidan baino  ehuneko 40 gehiago. Udalei dagokienez, esan beharra dago erdiek baino gehiagok hartuko dutela familia ugarien aldeko konpromisoa; eta aukera aprobetxatu nahi dut oraindik honelako kausa goragarrien alde egin ez dutenak.  Guztien laguntza ordainezinari esker izan da posible familia ugarien aldeko jardueren gaineko informazio osoa argitalpen honetan biltzea.     Eskerrik asko guztioi..


 

Firma Consjero

 

Joseba Azkarraga Rodero

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua

orriaren hasiera orriaren hasiera