aurkibidea aurkibidea

OGASUNA

Zerga, Administrazio eta Lan Arloko Neurriei buruzko abenduaren 29ko 14/2000 Legearen (313. BOE, 2000ko abenduaren 30ekoa) 66. artikuluak honako hau bildu du:

 

MATRIKULAZIO ZERGA

 

Matrikulazio-zergaren % 50eko murrizketa ezarri da familia ugariek soilik erabiltzeko diren ibilgailu automobiletarako.
Ibilgailu automobil horiek gutxienez bost leku eta gehienez bederatzi leku homologatu izan behar dituzte.

 

ESKAKIZUNAK


• Ibilgailuaren behin betiko lehen matrikulazioak familia horietako aitaren edo amaren edo bien izenean egon behar du.
• Gutxienez lau urte igaro behar izatea beste ibilgailu bat aitaren edo/eta amaren izenean matrikulatu zenetik. Dena den, eskakizun hori ez da eskatuko erabateko hondamena jasandako ibilgailuen kasuan, betiere egoera hori behar bezala egiaztatzen bada.
• Murrizketa horren pean matrikulaturiko ibilgailua ezin izango da ondoren “inter vivos” egintzen bidez eskualdatu, matrikulatu denetik lau urte igaro arte.
• Familia ugariaren ziurtagiria Zerga Administrazioan aurkeztea.

PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA

Euskadin dugun Kontzertu Ekonomikoari esker, gure zergak erregulatzeko ahalmena dugu. Eta Kontzertu Ekonomikoa aldatzeko 38/1997 Legeak (186. BOE, 1997ko abuztuaren 5ekoa) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzeko erabateko ahalmena ematen die Batzar Nagusiei eta Foru Aldundiei. Horri dagokionez, Kontzertuaren bateratze-arauak dira muga bakarrak.
Bateratze hori Zergak Koordinatzeko Organoan eztabaidatzen da, betiere zergak ordaintzerakoan familian eragin handiena duten eta familiari babesik handiena ematen dioten kenkariak onuragarriak ez ezik, hiru Lurralde Historikoen artean adostutakoak ere izan daitezen. Hortaz, zerga horren erreformaren ondoren, familia ugariengan eraginik handiena duten azken aldaketak aipatzea baino ez da geratzen:

 

ONDORENGO BAKOITZAGATIKO KENKARIA

 

Honako kenkari hau aplikatuko da zergadunarekin bizi den ondorengo bakoitzeko:


• 479 euro urtean lehenengoagatik.
• 588 euro urtean bigarrenagatik.
• 885 euro urtean hirugarrenagatik.
• 1.145 euro urtean laugarrenagatik.
• 1.561 euro urtean bosgarrenagatik eta haren atzetik dagoen ondorengo bakoitzagatik.

Horrez gain, zergadunarekin bizi den sei urtetik beherako ondorengo bakoitzagatik, dagokion kenkaria ez ezik, urtean 261 euroko kenkari osagarria ere aplikatuko da.
Kenkari hori aplikatzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dira:


• Ondorengoak 30 urte baino gehiago ez izatea zergaldiaren amaieran, salbu eta ondorengo hori ezindua bada.
• Dagokion zergaldian, ondorengoak lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako urteko errentarik ez izatea, salbuetsitakoak barne, edo haren familia-unitateko beste ezein kidek lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako urteko errentarik ez izatea, salbuetsitakoak barne.
• Ondorengoak dagokion zergaldian zerga horren aitorpenik ez aurkeztea.


Edozein kasutarako, ordaindu gabeko tutoretzapean edo harreran dagoen adingabearekin (egoera hori adingabeen babeseko eskumenak dituen Erakunde Publikoaren aurrean gauzatu bada) parekatuko da ondorengo hori.


NAZIOARTEKO ADOPZIOAGATIKO KENKARIA


Nazioarteko adopzioaren esparruan adoptaturiko haur bakoitzeko 625 euroko kenkaria aplikatuko da  adopzio hori gauzatzeko ebazpen judiziala ematen den uneari dagokion zergaldian.
Gipuzkoan, nazioarteko adopzioagatiko 625 euroko muga hori, nazioarteko adopzioaren esparruan legez onetsitako erakunde, organismo edo agentzia bitartekari edo laguntzaileei emandako kopuruen % 20raino iritsiko da, ordainketa horiek aldez aurretik justifikatuta betiere.
Adopzioa bi ezkontideek edo izatezko bikoteko bi kideek egiten dutenean, kenkari hori zati berdinetan hainbanatuko da kide bakoitzaren arabera.

 

SEME-ALABEI MANTENUKO URTEROKOAK ORDAINTZEAGATIKO KENKARIA


Erabaki judiziala dela-eta euren seme-alabentzako mantenuko urterokoak ordaintzen dituzten zergadunek kontzeptu horretan ordaindutako kopuruen % 15eko kenkarirako eskubidea izango dute. Horri dagokionez, honako muga hauek izango dituzte:


• 137 euro urtean lehenengo seme edo alabarengatik.
• 170 euro urtean bigarren seme edo alabarengatik.
• 202 euro urtean hirugarren seme edo alabarengatik.
• 262 euro urtean laugarren seme edo alabarengatik.
• 355 euro urtean bosgarren seme edo alabarengatik eta haren atzetik dagoen bakoitzagatik.

 

AURREKOENGATIKO KENKARIA


Urte osoan etenik gabe zergadunarekin bizi den aurreko bakoitzeko 211 euroko kenkaria aplikatu ahal izango da.
Aipaturiko bizikidetzarekin parekatuko da aurrekoa urte osoan etenik gabe egoitza batean bizi izatea, betiere ondorengoak bere ondasunetik ordaintzen baditu egoitzari dagozkion kopuruak.
Kenkari hori aplikatzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dira:


• Dagokion zergaldian, aurrekoak edo haren familia-unitateko beste ezein kidek lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako urteko errentarik ez izatea, salbuetsitakoak barne.
• Aurrekoak dagokion zergaldiaren barnean zerga honen aitorpena ez aurkeztea.

Aurrekoa maila bereko hainbat ondorengorekin bizi denean, kenkaria zati berdinetan hainbanatuko da ondorengo bakoitzaren arabera. Ahaidetasun-maila desberdineko aurrekoekin bizi den ondorengoaren kasuan, ordea, hurbileneko mailako ondorengoek soilik izango dute kenkarirako eskubidea eta zati berdinetan hainbanatuko dute euren artean. Dagokion zergaldian hurbileneko ondorengoen artean inork ez badu urteko lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako urteko errentarik jasotzen, urruneko mailako ondorengoek izango dute kenkari horretarako eskubidea.


Aurrekoa egoitza batean bizi den kasurako, aurreko horren egonaldiari dagozkion gastuak ordaindu izana dagokion fakturaren bidez egiaztatzen duten maila hurbileneko ondorengoek aplikatuko dute kenkaria. Gastu horiek maila bereko hainbat ondorengoren artean ordaintzen badituzte, kenkari hori zati berdinetan hainbanatuko da ondorengo bakoitzaren arabera.


EZINTASUNAGATIKO KENKARIA


Ezintasuna duen zergadun, ondorengo, aurreko, ezkontide edo Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legeari jarraiki eratutako izatezko bikoteko kide bakoitzeko edo laugarren mailara arteko (hura barne) albo-ahaide bakoitzeko, ahaide horren adina edozein dela ere eta zergadunaren mende badago, honako kenkari hau aplikatuko da minusbaliotasun-mailaren eta behar duen hirugarren baten laguntza mailaren arabera, betiere ahaide horrek lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bitik gorako urteko errentarik ez badu dagokion zergaldian:


• % 33ko edo hortik gorako eta %65etik beherako ezintasuna: 625 euro.
• % 65eko edo hortik gorako ezintasuna: 957 euro.
• % 75eko edo hortik gorako minusbaliotasuna eta hirugarren baten laguntzari dagokionez 15-39 puntu lortuz gero: 1.145 euro.
• % 75eko edo hortik gorako minusbaliotasuna eta hirugarren baten laguntzari dagokionez 40 puntu baino gehiago lortuz gero: 1.457 euro.

 

Era berean, kenkari hori aplikatu ahal izango da minusbaliatuak zergadunarekin duen lotura tutoretza edo ordainketarik gabeko harrerakoa denean, betiere lotura hori adingabekoen arloan eskumena duen Erakunde Publikoaren aurrean gauzatu bada.

 

OHIKO ETXEBIZITZAGATIKO KENKARIAK


Ohiko etxebizitzaren alokairuagatiko kenkaria


Familia ugariko titularrak izaki, euren etxebizitzaren alokairurako ordainketak egiten dituzten zergadunek % 25eko kenkaria aplikatzeko aukera izango dute. Kenkari horren muga 2.000 euro izango da urtean.

 

Ohiko etxebizitzarako egindako inbertsioagatiko kenkaria


Ohiko etxebizitzarako inbertsiotzat honako hau hartuko da:


• Ohiko etxebizitza erosteko ordaindutako kopuruak.
• Ohiko etxebizitza birgaitzeko ordaindutako kopuruak.
• Kreditu-erakundeetan gordailatzen diren kopuruak, betiere kontua ireki eta sei urte iragan baino lehen ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko erabiltzen badira, edo ateratako diru guztia kontu horretan edo beste kreditu-erakunde batean zergaren sortzapenaren aurretik lehengo kopurua osatzeko berriz sartutako kopuruak edo gordailatutako kopuru osoak.

 

Familia ugarien titularrak diren zergadunentzat, honako kenkari hau aplikatuko da:


• Inbertsio gisa: % 25 (etxebizitza-kontuetan gordailatutako kopuruak izan ezik, % 15eko kenkaria aplikatzen baitzaie beti).
• Finantziazio gisa: % 30

Familia ugariaren kasuan, zerga-oinarriak ez du mugarik.
Kenkari horretarako eskubidea sortzen duten kopuruen zenbatekoa ez da izango honako hauengatiko murriztapenetan gutxiagoturiko zerga-oinarriaren % 60tik gorakoa: konpentsazio-pentsioak eta mantenuko urterokoak, mutualitateetan egindako ekarpenak, pentsio-planak, etab.


Argibide gehiagorako:


Arabako Foru Aldundia
Samaniego, 14
01001 Gasteiz
Tel.-zk.: 945.18.15.55
www.alava.net


Bizkaiko Foru Ogasuna


Kaputxinoetako bidea, 2 - 4
48013 Bilbo
Tel.-zk.: 901.50.20.00

 

Gipuzkoako Foru Aldundia


Errotaburu pasealekua, 2
20009 Donostia.
Tel.-zk.: 902.10.00.40
www.gipuzkoa.net/ogasuna

 

 

 

orriaren hasiera orriaren hasiera