Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen (277. BOE, 2003ko azaroaren 19koa) 11. eta 12. artikuluetan, honako hau ezarri da:
Familia ugarietako kideek lehentasuna izango dute honako eremu hauetan:
- Hezkuntza-arloko bekak eta laguntzak jasotzeko, baita liburuak eta gainerako material didaktikoa eskuratzeko ere.
- Eskolaurreko hezkuntzako ikastetxeetan eta fondo publikoez mantendutako ikastetxeetan onartzeko puntuaziorako.
Hezkuntza-eremuan, honako onura hauek ezarri dira familia ugarietako kideentzat:
- Matrikulazio-eta azterketa-eskubideei, titulu eta diploma akademikoei nahiz irakaskuntza-zein lanbide-titulu eta diplomei, eta eremu horretan ezarritako beste edozein tasa edo prezio publikoei dagokienez, kategoria bereziko familia ugarietako kide guztiek % 100eko salbuespena izango dute. Kategoria orokorrekoek, berriz, % 50eko hobaria izango dute.
- Lanerako ezinduta edo ezgaituta dauden seme-alabak dituzten familia ugariei subsidio bat emango zaie, betiere seme-alaba horiek euren ezintasunari loturiko hezkuntza-premia bereziak badituzte.
- Eskola-aseguruak emandako familia-ezbeharragatiko prestazioaren onuraduna familia ugariko kidea denean, prestazio horren zenbatekoari % 20 gehituko zaio kategoria orokorrekoentzat eta % 50 kategoria berezikoentzat.
Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea antolatzen duen ekainaren 29ko 19/1998 Legearen (133. EHAA; 1998ko uztailaren 16koa) 35. artikuluak, honako hau ezarri du:
§ Matrikula-salbuespenak
- Kide ugariko familia ohorezko nahiz bigarren mailakoetako ikasleek ez dute tasa akademikorik ordaindu beharko.
- Kide ugariko lehen mailako familia duten ikasleek matrikularen tasa akademikoen ehuneko 50a baino ez dute ordaindu beharko.
Laguntza horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Aginduz berresten dira eta urtero onartzen dira dagokion ikasturterako.
Matrikularen eta unibertsitate-tasen prezioaren murrizketa: % 50 kategoria orokorreko familia ugarientzat eta % 100 kategoria bereziko familientzat (eskola-aseguruaren tarifan izan ezik).
Zenbatekoak egiten diren lizentziaturen, diplomaturen edo gainerako unibertsitate-ikasketen araberakoak izango dira.
§ UNED
(Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala)
www.uned.es
Araba
Pedro Asua, 2
01008 Gasteiz
Tel.-zk.: 945.24.42.00 • Fax-zk.: 945.24.49.03
Bizkaia
Ignacio Ellakuria parkea, 2 - 3
48920 Portugalete (Bizkaia)
Tel.-zk.: 944.93.65.33 • Fax-zk.: 944.61.74.66
Gipuzkoa
San Martin Agirre plaza, 4
20570 Bergara (Gipuzkoa)
Tel.-zk.: 943.76.90.33 • Fax-zk.: 943.76.27.21
§ EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA (EHU)
Arabako campusa
Izardui komandantea, 2
01005 Gasteiz
Tel.-zk.: 945.01.30.00 • Fax-zk.: 945.01.33.23
Bizkaiko campusa
Sarriena auzoa, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)
Tel.-zk.:946.01.20.00 • Fax-zk.: 944.64.95.50
Gipuzkoako campusa
Arriola pasealekua, 2 - Julianategi
20018 Donostia.
Tel.-zk.: 943.01.80.00 • Fax-zk.: 943.31.11.00
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak badu programa bat Unibertsitate Pribatuetan ikasten duten familia ugarietako seme-alabei —betiere, Unibertsitate horiek Euskal Autonomia Erkidegoan Ikastegirik badute— matrikuletan murrizketa egitera bideratua.
Murrizketa hori honela kalkulatzen da: ikasle horiek, Unibertsitate Pribatuko Fakultate batean matrikulatu ordez, fakultate horri dagokion Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate batean matrikulatuko balira aurreztuko luketena kontuan izanik.
§ MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Loramendi, 4 – 23. posta-kutxa.
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Tel.-zk.: 943.71.21.85 • Fax-zk.: 943.79.15.36
info@mondragon.edu
§ DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Unibertsitateetako etorb., 24
48007 Bilbo (Bizkaia)
Tel.-zk.: 944.13.90.00 • Fax-zk.: 944.45.68.17
prensa@deusto.es
Donostiako campusa
20012 Donostia.
Tel.-zk.: 943.32.66.00 • Fax-zk.: 943. 29.26.35
§ NAFARROAKO UNIBERTSITATEAK
INDUSTRIA INGENIARIEN GOI MAILAKO ESKOLA
Donostiako campusa
Manuel Lardizabal pasealekua, 13
20018 Donostia.
Tel.-zk.:943.31.14.42 • Fax-zk.: 943.31.14.42
informacion@ceit.es
ISSA-GOI MAILAKO IDAZKARITZA ETA ADMINISTRAZIO INSTITUTUA
Aldapeta, 49-1452 posta-kutxa
20.080 Donostia.
Tel.-zk.:943.46.71.44 • Fax-zk.: 944.46.71.46
info-issa@unav.es
Argibide gehiagorako:
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Donostia, 1- Lakua
01010 Gasteiz
Tel.-zk.: 945.01.80.00
Arabako Lurralde Ordezkaritza
San Prudentzio, 18 - behea
01008 Gasteiz
Tel.-zk.: 945.01.72.00
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Kale Nagusia, 85
48011 Bilbo
Tel.-zk.: 944.03.10.00
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
20004 Donostia.
Tel.-zk.: 943.02.28.51
UNIBERTSITATEKO/UNIBERTSITATETIK KANPOKO BEKAK
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero onartzen duen Agindu baten bidez, unibertsitate‑ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beken deialdiak egiten dira. Era berean, haren antzeko beste Agindu baten bidez, unibertsitatetik kanpoko beste maila batzuetan ikasteko laguntzak onartzen dira.
Laguntza horiek honako kontzeptu hauetan ezartzen dira:
- Zerbitzu akademikoen prezio publikoetatik salbuestea.
- Material didaktikoa.
- Hiriarteko eta hiri barneko joan-etorriak (derrigorrezko hezkuntzaren ondorengo hezkuntzetako ikasleentzat soilik).
- Egoitza.
- Jangela (Haur Hezkuntzako 2. Zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat soilik).
- Laguntza konpentsagarria.
Aurreko urteko familia-errenta garbiak ez ditu honako muga hauek gainditu behar:
Kontuan hartzen diren familiako kideak | 1. Muga (eurotan) | 2. Muga (eurotan) |
1 | 7.738 | 10.624 |
2 | 12.624 | 18.160 |
3 | 16.566 | 24.641 |
4 | 19.646 | 29.419 |
5 | 22.295 | 32.717 |
6 | 24.858 | 35.295 |
7 | 27.276 | 37.835 |
8 | 29.680 | 40.375 |
1. Muga: Laguntza orokorretarako. Kontuan hartu beharreko kide berririk izanez gero, 2.381 euro gehituko dira.
2. Muga: Material didaktikorako eta egoitzarako laguntzetarako. Azken hori, unibertsitate-beketarako soilik. Kontuan hartu beharreko kide berririk izanez gero, 2.526 euro gehituko dira.
2003ko abenduaren 23ko Aginduak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarenak, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko diru‑laguntzak ematea arautu eta horietarako deialdia egiten du (38. EHAA, 2006ko otsailaren 23koa).
Laguntzei buruzko Agindu hori da lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteari eta hiru urtetik beherakoen hezkuntza-arretari buruz Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburuak betetzen laguntzeko modurik egokiena. Errentarik baxuenak dituzten familia-unitateak hartzen ditu kontuan bereziki. Diru‑laguntza horiei esker, aurrera egin daiteke ongizatearen gizarterantz, ekonomia-desberdintasunak haur-eskolan sartzeko oztoporik izan ez dadin.
Familia-unitateko kideen kopuruaren arabera, laguntzak jasotzeko eskakizun ekonomikoak honako errenta-tarte hauei jarraiki ezartzen dira:
LEHEN TARTEA | BIGARREN TARTEA | HIRUGARREN TARTEA | |||
Kop. | Urteko errenten mugak (eurotan) | Kop. | Urteko errenten mugak (eurotan) | Kop. | Urteko errenten mugak (eurotan) |
3 | 10.739 | 3 | 13.897 | 3 | 17.055 |
4 | 12.350 | 4 | 15.982 | 4 | 19.613 |
5 | 14.202 | 5 | 18.379 | 5 | 22.555 |
6 | 16.333 | 6 | 21.136 | 6 | 25.939 |
7 | 18.783 | 7 | 24.306 | 7 | 29.829 |
8 | 21.600 | 8 | 27.952 | 8 | 34.304 |
9 | 24.840 | 9 | 32.145 | 9 | 39.449 |
10 | 28.566 | 10 | 36.966 | 10 | 45.367 |
*- Familia-unitateko kideen kopurua. | |||||
Familia-unitatearen errenta-maila finkatzeko, sarrera garbiak hartuko dira kontuan. Sarrera horiek zerga‑oinarri orokorrari familia-unitateak haurra ikastetxean matrikulatu aurreko aldian egindako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioaren kuota likidoa kentzearen emaitzazkoak izango dira. Era berean, salbuetsitako errentak eta zerga-oinarri berezia izango dira kontuan.
Kide ezinduak edo moldatzeko laguntza behar duten kideak dituzten familia-unitateei —betiere kide horiek familia-unitatearen etxebizitzan bizi badira—, beste kide bat gehiagori dagokion ponderazioa aplikatuko zaie ezaugarri horiek dituen kide bakoitzeko.
20005-2006 ikasturterako diru-laguntzen zenbatekoa honako tarte hauen araberakoa izango da:
- 1.440 euro lehen laguntza-tarteko familia-unitateentzat.
- 1.080 euro bigarren laguntza-tarteko familia-unitateentzat.
- 720 euro hirugarren laguntza-tarteko familia-unitateentzat.
Familia-unitate batek 0tik 3 urtera bitarteko haur bat baino gehiago ikastetxe batean matrikulatuta baditu eta unitate hori ez badago Agindu honetan zehazturiko errenta-tarteen barruan, 1.440 euroko diru‑laguntza jasoko du gehienez ere matrikulatuta dagoen haur bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, betiere familia-unitate horren urteko diru-sarrera garbiak 36.794,66 eurotik gorakoak ez badira.
- Eskaera-inprimakia, eskatzaileak sinatua eta ikastetxeak sinatu eta zigilatua.
- Aurreko urteko errenta aitorpenen edo baterako errenta-aitorpenaren fotokopia, edo, bestela, urteko diru-sarrerei buruzko zinpeko aitorpena.
- Minusbaliotasunik izanez gero, hori egiztatzen duten dokumentua.
- NANaren fotokopia.
- Familia Liburuaren fotokopia.
ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
Gizarte Ongizateko Zuzendaritza
Donostia, 1 Lakua
01010 Gasteiz
T: 944.93.65.33 • Fax-zk.: 945.01.93.11
Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, Haur Hezkuntzako 2. Zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan nahitaez erabili beharreko testuliburuak erosteko laguntzetarako deialdiak egiten ditu 2002-2003 ikasturteaz geroztik.
Ikasleen aita, ama edo/eta tutoreak, edo, adingabeen babesaren eskumena duen Erakunde Publikoaren aurrean gauzaturiko tutoretza edo harrera direla-eta, haurren ardura duena, betiere ikasleak honako eskakizun hauek betetzen baditu:
- 2005-2006 ikasturterako Haur Hezkuntzako 2. Zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako edozein mailatan matrikulatuta egotea.
Ikasle bakoitzeko zuzkidura, honako baremo honen arabera ezartzen da:
- Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 50,00 euro.
- Lehen Hezkuntza: 90,00 euro.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 140,00 euro.
Aurrekontu-zuzkidura mugatua duenez, eskaera guztien artean zuzkidura hori gainditzen bada, haren zenbatekoa aurkeztutako eskaeren artean hainbanatuko da. Horretarako, hezkuntza-ziklo bakoitzean aurkezturiko eskaeren kopurua izango da kontuan.
- Laguntza-eskaeraren inprimaki normalizatua. Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailean eskura daiteke inprimaki hori.
- Eskatzailearen NANaren edo pasaportearen fotokopia.
- Familia Liburuaren fotokopia.
- Laguntza-eskaeraren inprimaki normalizatua. Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailean eskura daiteke inprimaki hori.
- Eskatzailearen NANaren edo pasaportearen fotokopia.
- Familia Liburuaren fotokopia.
- Ikaslea harreran edo tutoretzapena baldin badago, egoera horri buruzko ziurtagiria.
- Ikaslearen errolda-agiri eguneratua. Gasteizen erroldatuta dauden ikasleek ez dute agiri hori aurkeztu beharko.
- Ikaslearen 2005/06 ikasturteko matrikula-frogagiria edo matrikulazio-ziurtagiria.
-Laguntzaren xede diren liburuen faktura originalak. Bertan, honako hauek agerrarazi behar dira: Fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen izen-abizenak edo sozietatearen izena eta NANaren edo IFZren zenbakia, laguntzak eskatu dituenaren izen-abizenak eta NANaren zenbakia; zikloa, maila eta gaia/irakasgaia, dagokion zenbateko eta guzti; baita aplikatu beharreko BEZa eta zenbateko osoa ere.
Eskaerak eta behar den dokumentazioa aurkezteko epea irailaren 4ean hasiko da eta urriaren 13ean amaituko da. Eskaerak aurkezteko tokiak:
- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Gasteizko Samaniego kaleko 14. zenbakian duen Bulengoan.
- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak Laudion eta Guardian dituen Bulegoetan.
Argibide gehiagorako:
KULTURA, GAZTERIA ETA KIROL SAILA
Probintziako plaza, z/g
01001 Gasteiz
T: 944.93.65.33 • Fax-zk.: 945.18.19.47
Aurrekoez gain, euren bizilekutik (Araba) Euskadiko unibertsitate-ikastegira joateko garraio publikoa hartu behar izaten duten Arabako unibertsitate-ikasleentzako diru-laguntzen deialdia ireki du Arabako Foru Aldundiak. Hain zuzen ere, errepideko edo trenbideko garraio publikoaren kostua izango da kontuan, eta diru-laguntza ikasturtea amaitutakoan ordainduko da.
Honako eskakizun hauek betetzen dituen unibertsitate-ikaslea izango da diru-laguntza horien onuraduna:
- Araban erroldatuta egotea.
- Euskadiko edozein unibertsitate-ikastegi publiko edo pribatutan matrikulatuta egotea dagokion mailan, honako ikasketa hauek egiteko: erdi- eta goi-mailako unibertsitate-ikasketa ofizialak, musikako eta dantzako goi-mailako ikasketak, baita arte dramatikokoak, arte plastikoetakoak, diseinukoak eta kiroletakoak ere. Hirugarren zikloa, doktoregoa, eta espezializazioko unibertsitate‑ikasketak.
- Unibertsitate-ikastegira joateko garraio publikoa behin eta berriz erabiltzea, betiere ibilbidea 20 km-tik gorakoa bada.
Ikasturteko garraio publikoaren kostu osoaren % 30eko diru-laguntza emango da gehienez ere.
- NANaren fotokopia.
- Eskatzailea Araban erroldatuta dagoela egiaztatzeko ziurtagiria.
- Euskadiko unibertsitate-ikastegi batean matrikulatuta dagoela egiaztatzeko dokumentazioa.
- Eskatzaileak garraiolariari ordaindutako faktura originala, edo garraiolariak edo erabilera bereziko garraio-zerbitzu erregularra kontratatu zuen unibertsitate-elkarteak emandako ziurtagiria. Agiri horietan, honako hauek agerraraziko dira: ikasleak aurreko ikasturtean garraio hori behin eta berriz kontratatu zuela, baita abialekua eta jomuga, eta ordaindutako zenbatekoa ere.
- Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna eta hogei digituz osaturiko zenbakia egiaztatzeko bankuak emandako ziurtagiria, dagokion diru-laguntza kontu horretan ordain dakion.
Garraio Zerbitzuan, irailaren 30a baino lehen.
Argibide gehiagorako:
GARRAIO SAILA
Probintziako plaza, z/g
01001 Gasteiz
Tel.-zk.: 944.93.65.33 • Fax-zk.: 945.18.19.05