aurkibidea

FAMILIA UGARIAREN KONTZEPTUA
Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera, (2003ko azaroaren 19ko B.O.E., 277 Zk.) familia ugaria da:
- Hiru seme-alaba edo gehiago ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
- Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, seme-alabetako bat gutxienez minusbaliatua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
- Bi seme-alaba, -komunak izan ala ez- dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek %65eko edo gehiagoko minusbaliotasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude.
- Aita edo ama bananduak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere bere ekonomia-mendekotasunean baldin badaude, nahiz eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
- Aita eta amarik ez duten (umezurtz diren) bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez daudenak haien menpe.
- Aita eta amarik gabeko 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasuna dutenean.
Aurrekotzat hartzen dira, aita, ama, edo biak elkarrekin ezkontza-lotura baldin badago eta hala dagoenean, haietako baten bizikidea. Aurreko ahaide kondiziora berdinduko d(ir)a, aurreko paragrafoan aipatutakoak falta badira, beren esku seme-alaben familia-harrera iraunkor edo aurreadopziozkoa edo tutoretza duten pertsona edo pertsonak, betiere beraiekin bizi badira eta beraien kontura bizi badira.
Seme-alabatzat hartuko dira tutoretza edo familia-harrera iraunkor, edo aurreadopzio bidezko pertsonak, egoera legez eratuta badago.
Familia Ugariaren baldintza onartzeko edo mantentzeko seme-alabek bete beharrekoak honako hauek dira:
- Ezkongabeak izan eta 21 urte baino gutxiago eduki, minusbaliatuak badira edo lanerako ezinduak badaude izan ezik. Adin muga 25 urte arte luzatu ahal izango da ikasketengatik.
- Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizi (ikasketek, lanak, osasunak,&eragindako aldi baterako banaketak ez du elkarbizitza hori apurtzen).
- Aurreko ahaidearekiko edo ahaideekiko ekonomia-mendekotasuna izan.
orriaren hasiera