Euskadin, Familia Ugariaren Titulua duten familietan, 5 urtetik gorako kideek eskubidea dute Eusko Jaurlaritzak emandako FAMILIA UGARIAREN AGIRI bana izateko. Agiri hau Tituluaren ordez erabil daiteke Euskadin; eta Tituluaren hobariez gain, Gida honetan adierazitako abantailak jasotzeko aukera izango du.Titularrak bakarrik eta banaka erabil dezakeen agiri bat da, besterenezina, eta Euskal Autonomia Erkidegoan balio duena.
Agiria egiaztagiri bat da, Familia Ugariaren Tituluari lotutakoa, familia ugarientzako dauden hobariak errazago eskuratu ahal izateko. Gida honetan zehaztu ditugu hobari horiek.
Familia Ugariaren Titulua eskatzean, Familia Ugariaren Agiria jasoko dute bere etxean. Familia Ugariaren Titulua berritzen denean berritu beharko da Agiria ere. Familia Ugariaren Tituluak balioa galtzen duen egun berean galduko du bere balioa Agiriak ere.
Agiriak familia ugari bateko kide izatea baino ez du egiaztatzen. Laguntzaren bat lortzeko beste baldintzarik bete behar bada, baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko bidea erabili beharko da.
Saltoki, enpresa eta erakunde babesleek NANa eskatu ahalko dute Agiria daramanaren identitatea ziurtatzeko. Erakunde babesleek agerian ipinitako eranskailu batez identifikatzeko aukera izango dute. Eranskailu hori Familia Ugariaren Agiriaren kopia izango da eta honako esaldi hau izango du: "Deskontu berezia familia ugarientzat".
Informazio gehiago nahi izanez gero:
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA
Gizarteratze Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1-Lakua · 01010 Vitoria-Gasteiz
T: 945.01.93.62
ar-ibarzabal@ej-gv.es