Haurren babeserako printzipio orokorrak

  1. Adingabearen interesaren lehentasun osoa: haurren babesik ezako egoeretan egiten diren esku hartzeek haurraren beharretarako ahal den erantzun egokiena bermatu beharko dute.
  2. Haurren babesik ezako egoeren aurrean komunitatearen sentsibilizazioaren beharra.
  3. Detekzio eta jakinarazpen goiztiarrak. 
  4. Prebentzioa, adingabeen bizi baldintzak hobetzeari begira egindako esku hartzerako estrategia gisa ulertua. 
  5.  Sektorialitatearen printzipio orokorra: babesik ezako egoeran dauden haur eta gazteak ezaugarri erkide batzuk dituen biztanleria gisa artatzea.
  6. Integralitatearen printzipio orokorra: baliabide sareak ezartzea haurrekin eta beren familiekin kontaktuan dauden hainbat instantziaren artean: eskola, osasuna, justizia, polizia, gizarte zerbitzuak (komunitarioak zein espezializatuak).
  7. Diagnostikoa eta esku hartzea banan-banan egitea. 
  8.  Haurrek beren gizarte eta familia ingurunean jarraitzea. 
  9.  Beharrak asetzera iristeko, kalitatearen etengabeko hobekuntza.

orriaren hasiera orriaren hasiera