HAUR, GAZTE ETA FAMILIEN LURRALDE ZERBITZUA

Haur, Gazte eta Familien Zerbitzuaren eginkizuna Arabako Foru Aldundiak adingabeen babesaren arloan dauzkan eskuduntzak betetzea da. Helburu hori duten ekintzez gainera, programa eta zerbitzuak kudeatzen ditu eta hori guztia normalizazio eta integrazio printzipioen arabera egiten du, adingabearen beharrak familian bertan konpontzen saiatzeko, ahal den neurrian, bere jatorrizko etxetik banandu gabe.
Balorazio eta Orientaziorako Lurralde Batzordearen bitartez gizarteak adingabeen ongizatea bermatzeko jarri dituen baliabide guztiak beren zerbitzura jartzeko neurriak hartzen dira. Bereziki artatzen dira beren egoera pertsonalarengatik bazterketa arriskuan dauden haurrak.
Aipatutako ekintza, programa eta zerbitzuak ekimenerako esparru hirukoitz baten bitartez gauzatzen dira. Esparru horrek gizarte arlo osoa hartzen du, ikuspegi orokorretik -Komunitatea-, partikularretik -Familia- eta espezifikotik -Adingabea bera-. Ekintzak honakoei zuzentzen zaizkie:
KOMUNITATEARI, gizarte izaerako edozein arazoren konponbidean paper garrantzitsua baitauka horrek. Herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko ekintzak egiten dira, gatazken konponbidearekiko elkartasuna sustatzeko.
FAMILIARI, gizabanakoaren pertsonalitatearen eraikuntza sozial eta indibidualerako baliabideen oinarrizko sorburu gisa. Gizarte zerbitzuek bazterketa errazten duten faktoreetan eragiten dute bereziki, haurra familia biologikotik bereiztea ebitatuz.

ADINGABEEI, beren inguruko egoerak etxean jarraitzea ezinezko bihurtzen duenean, beren artapen fisiko zein psikikorik ezaren larritasuna eta arriskua direla eta. Orduan, familia ordezkapenezko neurriak ezartzen dira; ordezkapen hau behin-behinekoa zein behin betikoa izan daiteke.

Haurren Lurralde Zerbitzuak honako programa eta zerbitzuak garatu eta kudeatzen ditu: adingabeen harrera urgentea, diagnostiko eta balorazioa, adopzio eta familia harrerako programak, egoitza osteko jarraipena, autonomiari laguntza, egoitza harrera egoitza eta etxeetan, haurren tratu txarren jakinarazpenak jasotzea, familia inguruneko gizarte eta hezkuntza esku hartzerako programa, nerabeei hezkuntza laguntza emateko programa eta haurdun dauden emakumeen zentroa.

ARAUAK

orriaren hasiera orriaren hasiera