Egoitza zerbitzuak


Egoitzak eta etxeak

DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK

Etxe alternatiboak dira eta beraien helburua honakoa da: hainbat arrazoi dela eta bere behar material, afektibo eta edukatiboak bere familian bertan, aldi batez behintzat, ase ezin dituzten haur eta gazteak artatzea.
Zentro hauen azken helburua adingabeak gizarteratzea da eta bere bizitza normaltzea. Hori neska-mutilei beren haziera pertsonalean lagunduko dien banakako lan bati esker.
Modu integralean landuko dira familiaren arloa, pertsonala, gizartearena eta eskola, eguneroko bizitzaren pedagogia erabiliz.

ONURADUNAK

Zerbitzu hauetaz baliatu nahi dutenek honako ezaugarriak izan beharko dituzte:

  1. Adingabeen Kontseiluak beren legezko tutoretza eskuratu izana edo bere tutore zein gurasoek aipatutako organoari bere zaintza aldi batez hartzeko eskatu izana.
  2. 3 eta 18 urte bitartean izatea.
  3. Araban bizitzea edo aldi baterako bertan egotea.
  4. Haurren Orientazio eta Baloraziorako Batzordearen aldeko txostena.

ARAUAK

SANSOHETA. Egokitzeko zailtasuna duten adingabeen zentroa

DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK

Zentro honetan egoitza zerbitzua zein egunekoa ematen dira. 12 eta 18 urte bitarteko adingabeei zuzenduta dago, horien arriskuzko egoera sozio-familiarrek laguntza eta edukazio beharrak sortarazi dituztenean; eta, baita ere, desegituratze pertsonala, eta jokaera trastornoak sortu dituztenean, gizarte ingurunean integratzea oztopatzeraino.

Bere helburu nagusia gazteen marginalizazioa ebitatzea da, hezkuntza egitasmo baten bitartez gizarteratzearen ondorioetan zuzenki eraginez. Egitasmo horrek giza-garapen oso baterako landu beharreko arlo guztiak barne hartzen ditu.

ONURADUNAK

12 eta 18 urte bitarteko adingabeak, babesgabeko egoeran daudenak -tutoretza edo zaintza erregimenean- eta beren ezaugarrien arabera Haurren Balorazio eta Orientaziorako Batzordeak proposatutakoak.

ARAUAK

Haurdun dauden edota bularreko haurra duten emakumeen zentroa

DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK

Haurdun dauden emakumeen zentroa, emakume eta nerabe haurdunei (edota bularreko haurrak dituztenei) harrera, laguntza eta heziketarako artapena eskaintzen dien baliabidea da, emakume edo nerabe horien egoeragatik familiaren zein gizartearen laguntzarik gabe aurkitzen direnean.
Honakoak ditu helburutzat:


ONURADUNAK

  1. Haurdun dauden edota bularreko haurrak dituzten emakumeak.
  2. Adin mugarik gabe.
  3. Inolako baliabiderik ez izatea.
  4. Arrisku larriko egoeran.
  5. Haurdun daudela ezkutatu nahi dutenak.


KUDEAKETA

Haurdun dauden emakumeei artapen zerbitzu bat emateko lankidetza hitzarmena, Gizarte Ongizate Sailaren eta Hermanas Oblatas del Santísimo Redentor komunitate erlijiosoaren artean.
Sinadura: 00/04/07

orriaren hasiera orriaren hasiera