Beste baliabide batzuk
Etxeko laguntzak
DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK
Laguntzarako eta prebentziorako zerbitzu bat da. Bere onuradunak bere ezintasunagatik edota autonomia ezagatik eguneroko oinarrizko jardueretarako autonomoak ez diren pertsonak dira, eta ondorioz hirugarren pertsona baten laguntza behar dutenak beren bizitza kalitatea hobetzeko, ohiko bizitokia aldatu gabe.
Programa honen helburuak honakoak dira:
- Autonomia pertsonala sustatu eta gizarte bizitzan integratzen eta parte hartzen laguntzea.
- Isolamendua hautsi eta bakarrik bizi diren pertsonei segurtasuna ematen laguntzea.
- Degradazio pertsonal eta familiarra ebitatzea eta bizitza baldintzak hobetzen dituzten ohiturak garatzen laguntzea.
- Etxetik atera eta egoitza zentro batean sartzea ez den alternatiba bat eskaintzea.
ONURADUNAK
Etxeko laguntzaz baliatu daitezke bere adinarengatik, ezintasunagatik edo, oro har, beren autonomia ezagatik bere kabuz moldatu ezin direnak eguneroko oinarrizko jardunetan eta , ondorioz, hirugarren pertsona baten laguntzaren beharra dutenak. Honako baldintza hauek izateaz gainera:
- Arabako Lurralde Historikoan bizitzea.
- Arabako udalerri batean erroldaturik egotea, eskaera egin baino urte bete lehenagotik, gutxienez.
- Dagokion ekipo teknikoaren aldeko txostena jasotzea.
ESKAINTZEN DITUEN PRESTAZIOAK
Etxeko Laguntza Zerbitzuaren bitartez honako prestazioak eskaintzen zaizkie onuradunei:
- Higienea eta zaintza pertsonala.
- Jaikitzeko eta oheratzeko laguntza.
- Jateko laguntza.
- Janaria prestatzea.
- Arropa garbitu eta lisatzea.
- Beste lan batzuk.
ARAUAK
Etxeko laguntza zerbitzuen prestazioa arautzekoak, 1998ko urriaren 13ko Gizarte Ongizate Institutu Foralaren Administrazio Kontseiluak onartutakoak.
Entitate eta elkarteentzako laguntzak
DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK
Dirulaguntzak emateko deialdia -Gizarte Ongizatearen jarduera orokorraren barruan kokatua- irabazi asmorik gabeko ekimen publiko zein pribatuarekiko lankidetzarako tresna gisa egituratzen da, hiritarrentzako gizarte zerbitzu egokiak eskaintzeko orduan; modu horretan Foru Aldundiaren eskumenari dagozkionak osatuz.
Laguntza programa honen helbururik behinena Gizarte Zerbitzuen arloko erakunde eta elkarteek garatzen dituzten zerbitzu eta jardueren finantzazioan laguntzea da.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Diru laguntza horiek tokiko korporazioek eta irabazi asmorik gabeko erakunde zein elkarteek eskuratu ahal izango dituzte, beren jarduera edota zerbitzuen helburuak urteroko deialdi publikoan zehaztutakoekin bat datozenean eta aipatutako deialdiaren oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen dituztenean.
LAGUNTZEN HELBURUA
Dagokion deialdi publikoan oinarrituz, honako kasuetan eskatu ahal izango dira laguntzak:
- Zentro eta zerbitzuen mantentzea.
- Zaharren, ezinduen, emakumeen eta baztertuak izateko arriskua duten taldeen sustapen eta integraziorako programen garapena.
- Komunitatearen garapen eta sustapena.
- Boluntariotzaren eta gizarte ekimenaren sustapena.
- Gizarte zerbitzuetarako oinarrizko ekipamenduen gaikuntza, berritzea, kontserbazioa edota hobekuntza.
- Ekipamendua eta altzariak.
- Auzolanean egindako lanetarako materialak erostea.
- Drogamenpekotasunen prebentzioa.
- Immigranteen eta errefuxiatuen artapena.
- Haurtzaindegien eta hezkuntzako 1. zikloaren mantentzea.
ARAUAK
- Gizarte zerbitzuen jarduerarako lehentasunezkoak diren pertsonen integrazio eta gizarte artapenean lan egiten duten zentro eta gizarte zerbitzuen auzolanerako materiala gaitzen/berritzen, kontserbatzen eta hornitzen laguntzeko dirulaguntzen deialdia.
2000ko apirilaren 7ko AAO, 42 zk.
- Gizarte zerbitzuen jarduerarako lehentasunezkoak diren pertsonen integrazio eta gizarte artapenean lan egiten duten zentro eta gizarte zerbitzuen programa eta jardunak garatzen laguntzeko dirulaguntzen deialdia.
2000ko apirilaren 7ko AAO, 42 zk.
- Haurtzaindegiak edo haur hezkuntzako lehen zikloko zentroak mantentzen laguntzeko dirulaguntzen deialdia.
2000ko apirilaren 7ko AAO, 42 zk.
- Araba Lurralde Historikoko 20.000 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeentzako dirulaguntzen deialdia, Gizarte zerbitzuen jarduerarako lehentasunezkoak diren pertsonen integrazio eta gizarte artapenerako, hala nola, marjinazioaren jatorriak prebenitzeko gizarteratze programak laguntzekoa.
2000.ko apirilaren 7ko AAO, 42 zk.
- Vitoria-Gasteizeko Udalarekiko eta Vicente Abreu Elkarte-Federakuntzarekiko lankidetza hitzarmena. Hitzarmenaren helburua gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteen egoitza sozialetako lokalak mantentzen laguntzea da. Sinadura: 00/06/08
orriaren hasiera