Beste programa batzuk

Tratu txarren jakinarazpenak jasotzea eta kasuen deribazioen esku hartzeak

Haurtzaro zerbitzuan adin gabekoek jasandako tratu txarren jakinarazpenak jasotzen dira. (Beste Erankunde ofizial batzuetatik eratorri daitezkeen expedienteetatik at). Salaketaren arrazoi nagusien artean, arduragabekeria, abusu sexualak, tratu fisiko edo psikiko txarrak, ihesak...dira.

Tutoretzak eta zaintzak

Arabako Adin Gabekoen Kontseiluak, 2000. urtean, 13 adin gabekoen tutoretza eta 158 adin gabekoen zaintza (104 adin gabeko etxebizitzetan eta 54 adin gabeko harrera eta larrialdetarako zentruan), bere gain hartu ditu.

Bisita unitatea

Haurren Zerbitzuak, adingabeen babesaren arloan dauzkan eskumenez baliatuz, Bisita Unitatea martxan jarri zuen, gurasoek adingabeei egiten zizkieten bisiten eta adingabeen eta guraso zein familia biologikoen arteko topaketen jarraipena egiteko. Aipatutako bisita eta topaketak epaitegietatik zein gizarte ongizateko hainbat programetatik etor daitezke (babes etxeak eta familia harrera).
Langile adituek emandako zerbitzua da, epaitegiarekin harremanetan lan egiten duena bisita eskubidearen gauzatzea etenda dagoenean edo adingabearentzat arriskuren bat ekar dezakeenean.

Fiskaltzarako deribazioak

Adingabeen inguruan izandako aldez aurreko eginbideen jakinarazpenak. Horietan, fiskaltzari egoeraren balorazioa eskatzen zaiola jasotzen da, beharrezkoa izango balitz babes neurriren bat hartzeko.

orriaren hasiera orriaren hasiera