Urgentziazko harrera zentroak

AZALDI urgentziazko harrera zentroa

DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK

HAZALDI Zentroa babesik gabeko egoeran dauden adingabeak etxetik kanpo egon behar dutenean egonaldi laburretan artatzeko zerbitzu bat da, beti ere, Haurren Orientazio eta Baloraziorako Batzordeak proposatutakoaren arabera, laguntzako edo familia ordezkapeneko erabakiren bat hartu bitartean.

HAZALDI zentroak badu ama-zerbitzu bat, guraso edo zaintzaileen babesik gabe dauden 3 urtez beherako haurrak hartzeko, jatorrizko familiaren edo ordezkapenezko beste baten esku utzi arte (adopzioan zein familia harrerako egoeran).

ONURADUNAK

 ARAUAK

 

"Bosco Etxea" nerabeentzako urgentziazko harrera zentroa

DESKRIBAPENA ETA HELBURUAK


"Bosco Etxea" zentroaren helburua familiaren zein gizartearen babesik gabe aurkitzen direlako urgentziazko esku hartzea behar duten 12 eta 18 arteko nerabeei artapen osoa ematea da. Bertan dauden bitartean beren egoera pertsonala, soziala eta familiarra aztertuko dira, eta behar duten erantzunaren inguruko diagnostikoa egingo da.


Nerabeentzako onuragarria gerta daitekeenean, zentro honek egoitza artapena eskaini ahal izango du, balorazioa egiteko behar den baino denbora luzeagoan. Beti ere bizitza autonomoago baterako prestatzeko egokia bada, edota familiaren etxera itzultzeko zubi-fase gisa.

ONURADUNAK

ARAUAK

orriaren hasiera orriaren hasiera