NAZIOARTEKO ADOPZIOA
Zerbitzuak/baliabideak:
Erakundeak/elkarteak/organismoak
- Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako erakunde aholkuemailea. Bere zeregina nazioarteko adopziorako Entitate Laguntzaileak gaitzeko proposamenak aztertu eta aurkeztea da.
- Nazioarteko adopziorako entitate laguntzaileak. Horiek bitartekaritza zerbitzuak ematen dituzte, haurrak zein nerabeak familietan integratzeko helburuarekin.
Gizarte pertsonak eta teknikariak
- Eusko Jaurlaritza, Gizarte Ongizateko Zuzendaritza, Gizarte zerbitzuetako teknikaria.
- Foru aldundiak, haur eta gazteen zerbitzuburuak.
Ekimen programak:
Deskribapena
- Haurrak eta nerabeak familietan integratzeko helburuarekin bitartekaritza zerbitzuak ematen dituzten nazioarteko adopziorako entitate laguntzaileak gaitzea.
Prestazioak
- Entitateek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendariaren aldetik nazioarteko adopziorako entitate laguntzaile gisa gaituak izateko. Gaitzea, bestalde, indarrik gabe utzi ahal izango da, behin-behingoz zein behin betiko, kasu jakin batzuetan.
Entitate laguntzaileek zenbait jardun egin beharko dituzte, adopzioaren aurretik eta ondoren, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren ikuskapen eta kontrolaren pean lan egingo dute.
Diru laguntzak/laguntzak
- Ez da aurreikusten adopziorako entitate laguntzaileei laguntza edo dirulaguntzarik ematea. Aipatutako entitate hauek irabazi asmorik gabeko elkarte edo fundazioak dira, eta beren diru sarrerak nazioarteko adopzioa eskatzen dutenek ordaintzen dizkieten tramitazio gastuetatik datoz nagusiki.
orriaren hasiera