Drogamendekotasunak Euskadin: erakundeen erantzuna

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) hezkuntza, gizarte eta osasun esparruetako esku-hartzeak diseinatu eta kudeatzeko dituen eskumenei esker, erakundeek bultzatu beharreko drogamendekotasunen arloko esku-hartzea ulertzeko modu berezi bat landu ahal izan da. Eredu berezi honen ezaugarriek bilakaera bat izan dute egungo itxura hartu arte.

Aurkibidea

1. Drogamendekotasunei buruzko Legea

1998ko ekainean drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko 18/1998 Legea onartu zen. Lege honek 1988tik indarrean zegoen drogamendekotasunei buruzko Legea ordezkatu zuen. Eusko Legebiltzarrean zeuden talde politiko guztiek aho batez babestu zuten Lege honek, EAEn fenomeno honen aurrean egin beharreko gizarte eta erakunde jarduerak arautzen dituen filosofia, antolamendu eta arau esparrua ezartzen du.

Arrazoi-azalpenean bertan adierazten denez, Legearen bidez "drogamendekotasunen fenomenoa ulertzeko eta esku hartzeko eredu bat –EAE mailako estrategiatzat har dezakeguna–" helarazi nahi zaio gizarteari. Lege honek erantzun global eta normalizatua ematen dio fenomenoari eta jardueren plangintza eta herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat hartzen ditu drogen arazoari irtenbide bat bilatzerakoan.

Legeak euskal administrazioek fenomeno honi erantzuteko dituzten eskumenak ezartzen ditu. Horrela, 36. artikuluak horrela dio:

  1. Lege honen aplikazioak dakartzan jardun publikoak eta arauen garapena Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei dagozkie (hezkuntza, kultura, herritarren segurantza, merkataritza, osasun, gizarte-zerbitzu eta abarren arloan dituzten eskumenei jarraiki).
  2. Nolanahi ere, Lege honek araututako jardunak planifikatu eta koordinatzeko funtzioa Eusko Jaurlaritzaren eskumena izango da.
  3. Lege honen 37.1 artikuluan araututako Drogamendekotasunei buruzko Planak biltzen dituen aginduei jarraiki, drogamendekotasunen arloko prebentzio eta gizarteratzeari buruzko programak eta jardunak landu eta garatzea Foru Aldundien eskumena da.
  4. Lege honen 37.1 artikuluan araututako Drogamendekotasunei buruzko Planak biltzen dituen aginduei jarraiki, Drogamendekotasunei buruzko Tokiko Plana landu eta garatzea Udalen eskumena da (banaka edo amankomunean).

inicio de página inicio de página