104375
RAMIREZ DE MINGO,I. "ORIGENES Y FUENTES DE LA INTERVENCION COMUNITARIA EN EL CAMPO DE LAS DROGODEPENDENCIAS". CUADERNOS DE GIZARTE-LANA, 13, 2000, 343-351 orr. Biblio. R.1165
DROGAMENDEKOTASUNAK, GIZARTE-EKINTZA, ESKU-HARTZEA, KONTZEPTUA, LANBIDE ASKOTAKO IKUSPEGIA, GIZARTE ETA OSASUN ARLOA
Drogarako atxikimenduari gizarte-mailan aurre egiteak, zentroak, zerbitzuak, programak, profesionalak, droga-erabiltzaileak eta, oro har, herritarrak sarean lan egitera behartuko dituzten baliabide dibertsifikatuen zuzkidura bat eskatzen du. Lan egiteko modu honek, drogekin zerikusia duten arazo guztiei (gizarte-arazoei eta osasun-arazoei) aurre egitea proposatzen du eta esku-hartzearen gune nagusia profesionalarengandik gizarte-ehunera lekualdatzen da. Esku-hartze honen oinarrizko xedea, esperientzia-esparruen onarpenetik abiatuta izendatutako "gizarte-eragileen" parte-hartzea da: profesionalak, biztanleak edo erabiltzaileak. Gizarte-animazioa ez da hierarkia baten arabera egiten, zeharka eta modu berritzaile batean baizik, ekintza ezartzen deneko tokiko prozesuari lotuta. Testu honen helburua, gizartearen esku-hartzeak drogamendekotasunen esparruan dituen jatorri teoriko eta praktikoak laburtzea eta ezaugarri nagusiak ezartzea da.//