Lagunekin baratzean, eguneroko bizitzako egoeren inguruko lanetik abiatuta neska-mutilen pertsonarteko harremanak garatzen laguntzeko hezkuntza-materiala da.
Bost urtetik hamarrera bitarteko ikasleei zuzendutako lana da eta psikoafektiboki heltzen, oinarrizko osasun eta ongizate azturak eskuratzen eta drogen neurriz kanpoko erabileraren prebentzioan lanean hasten laguntzen du.
Materialak, hezitzaileentzako gida bat, ikasleentzako ipuin-liburu bat, lamina-sorta bat, gurasoentzako gida bat eta CD-ROM hau barne hartzen ditu.
CD-ROM honen helburua material didaktikoa osatzea -euskarriak dibertsifikatuta- eta lan egiteko aukerak zabaltzea da.
CDaren edukia bi zatitan banatuta dago: jokoak eta ipuin-lantegia.
Ikasleek ordenagailuarekin duten ohituraren arabera, bost urtetik aurrera edo aurreragoko ikasturteetan erabiltzen has daiteke.
CD-ROM hau ordenagailu batean lehen aldiz erabiltzen denean, gaztelaniaz ala euskaraz erabili nahi den galdetzen du. Handik aurrera, komunikazio guztia aukeratutako hizkuntzan egiten da. Hizkuntza aldatu nahi izanez gero, menu nagusian horretarako dagoen botoia erabili behar da.