Komunikazio-kanpainak

Aurkibidea

Helburuak

Drogamendekotasunen arloko prebentzio-jardunetako bat informazioari lotutakoa da. Drogamendekotasunen arloko prebentzio, laguntza eta gizarteratzeari buruzko Legearen 5. artikuluan adierazten denez, "Administrazio publikoek drogamendekotasunen fenomenoari eta honen arrazoi eta ondorioei buruzko komunikazio-estrategiak sustatuko dituzte drogen kontsumoari lotutako jarrerak eta azturak aldatzeko. Halaber, komunikabideei -titulartasun publikokoei bereziki-, osasunaren aldeko iritzi-egoerak sortzen laguntzeko eskatuko diete".

Ildo honetan, eta betiere prebentzio-jardun zabalagoak osatzeko eta sendotzeko, Euskal Administrazioak (bere maila guztietan) hainbat komunikabidek eta publizitate-bidek eskainitako baliabideen erabileran oinarritutako komunikazio-kanpainak bultzatu ditu urte hauetan.

Egindako kanpainak

Jarraian, administrazioaren hainbat mailatan antolatutako komunikazio-kanpainak azalduko ditugu. Kanpaina hauen azterketatik ondoriozta daitekeenez, komunikazio-estrategiak antolatzen dituzten agenteek interes ezberdinak izan dituzte urte hauetan. Horrela, Drogamendekotasunetarako Idazkaritza gazteengan ikusten den alkoholaren neurriz kanpoko kontsumoaren prebentzioan oinarritu da, Barne Saila ere alkoholaren neurriz kanpoko kontsumoari egin dio aurre baina, kasu honetan, helburua trafikoko istripuen prebentzioa izan da. Bestalde, Osasun Sailak tabakoaren kontsumoaren prebentzioari buruzko komunikazio-ildo bat garatu du eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek egindako komunikazio-kanpainek erantzun hurbilagoa ematen diete herritarren errealitateari eta interesei.

Drogamendekotasunetarako Idazkaritza

Cuanto menos mejor-Zenbat eta gutxiago hobe  

menos_mejor.jpg

1987. Kanpaina hau EAEko herritar guztiei zuzenduta zegoen eta, bereziki, talde jakin batzuei (gazteei, gidariei, osasun-arloko profesionalei, enpresari eta sindikatuei, komunikabideei, hezitzaileei eta abar). 


Ez baduzu erretzen, askoz hobeto-Si no fumas, mucho mejor

no_fumes.jpg


Drogamendekotasunen prebentziorako komunikazio-estrategia Euskal Autonomia Erkidegoan

drogodependencia.jpg


Eta zuk, zergatik edaten duzu?-¿Y tú, por qué bebes?

alcohol_e


Ez izan Dolly-No seas Dolly dolly.jpg

Sé tú mismo-Zu zeu izan   

 

inicio de página inicio de página